GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-04-04
- Buruz Buruko Txapelketa
Peñagarikanoren erregulartasunak saria izan zuen, eta Lasa III.a du zain
·Beizamakoak Galartza V.a baino huts gutxiago egin zituen, eta final-hamaseirenetan izango da

GALARZA V 18

PEÑAGARIKANO 22

TOLOSA

Kepa Peñagarikanok neurria hartu dio Tolosako Beotibarri. Joan den astelehenean Buruz Burukoan parte hartzeko txartela eskuratu zuen pilotaleku horretan, Esain 22-19 mendean hartuta. Atzo, pilotaleku berean baina txapelketako aurreneko kanporaketako azken neurketan, Enrike Galartzari gailendu zitzaion, eta final-hamaseirenetan Oskar Lasaren aurka lehiatu beharko du.

Beizamako atzelariak larri lortu zuentxapelketa jokatzeko txartela orain astebete. 11-1 galtzen joan zen Esainen aurka, baina markagailuari buelta emateko gai izan zen. Atzobide beretik ekin zion partidari, eta konturatu orduko, Galartza V.a aurretik zen (7-1).

Hala ere, Peñagarikano ez zen kikildu, eta borrokatzeko prest agertu zen. Txokoan egindako dejada baten bitartez, bigarrena lortu zuen ­aurrena Galartza V.ak sakez egindako falta bati esker erdietsi zuen­, eta lau kintze segidan eginda aurkariarengandik bakar batera hurbildu zen.

Baraibarko aurrelariak sakea berreskuratu zuen eta aldeak handitu zituen (10-6), baina pozak ez zion gehiegi iraun. Izan ere, Peñagarikanok hamaika eta hamaika berdindu zuen dema, eta hortik aurrera norgehiagoka parekatua izan zen.

Beizamakoak bere nagusitasuna erakutsi zuen piloteoan, eta ondo baliatu zen horretaz tantoa dejaden bitartez amaitzeko ­bost lortu zituen guztira, aurkariak lortutako kopuru bera­. Sakez ere bosna egin zituzten pilotari biek, baina Peñarenak eramateko zailagoak izan ziren.

Hamairuan, hamalauan eta hemezortzian berdindu ostean hautsi zen partida. Hemeretzigarrena dejada baten bidez lortu zuen Peñak, eta beste hirurak aurkariak egindako hiru hutsi esker. Hori izen zen, hain zuzen ere, atzoko partidaren gakoa. Pilotari biek antzeko estatistikak izan zituzten erasoan, baina defentsan gipuzkoarra hobeto aritu zen.



Los escenarios de dieciseisavos, decididos

DONOSTIA

La Liga de Empresas de Pelota a Mano (LEP.M) confirmó ayer los escenarios que acogerán los choques de dieciseisavos de final.

Agirre y Bengoetxea VI abrirán la fase el viernes en el Beotibar de Tolosa. En un principio estaba previsto que el encuentro se jugara en el Gurea de Azkoitia, pero finalmente será en Tolosa. El choque arrancará a las 22.00 y será retransmitido por ETB 1.

El Labrit de Iruñea será el escenario en el que Barriola y Leitza lucharán por hacerse con el billete para octavos. El duelo entre el zaguero navarro y el delantero vizcaino será el segundo del festival del sábado y podrá verse por Tele 5.

Oskar Lasa se enfrentará al vencedor del choque de ayer, Kepa Peñagarikano, el domingo a partir de las cinco en el Municipal de Bergara.

El último encuentro de dieciseisavos se disputará el lunes en el Beotibar de Tolosa, con Beloki y Koka frente a frente.

Así, el miércoles las citas con el cestaño serán en Iruñea ­11.30­ y Tolosa ­16.00­, y el jueves en Bergara ­11.30­ y nuevamente Tolosa ­16.00­,


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«ETA tomó la iniciativa, Zapatero debe ahora asegurar un proceso de paz»
Kirolak
Valverde gana en un fiasco de etapa
Mundua
Pierden contacto con un buque con 600 inmigrantes cerca de las islas Canarias
Iritzia
Bienestar del Norte, subsistencia del Sur
Kultura
«Bertsolaritzan umorea gehiago lantzen dut bizimoduan baino»
Euskal Herria
UPN y CDN pactan un acuerdo antidemocrático en el Parlamento de Nafarroa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea