Lakuak ere indarkeriarik ez dagoela egiaztatu behar duela esan du Imazek
Juan Jose Ibarretxek eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok bilera egingo dute gaur goizean, Moncloa jauregian. Bertan, bakegintza arloan egingo dituen urratsei babes guztia eman die lehendakariak. Josu Jon Imaz EAJko buruak atzo adierazi zuenez, Lakuak ere parte hartu nahi du «indarkeriarik ez dela egiaztatzeko» prozesuan. PSOEko agintariek Lakuaren eta EAJren funtzioa goraipatu dute, baina «hauteskunde kalkuluak» baztertzeko eskatu diote.
GASTEIZ
Adostasunak nagusi izango dira gaur Moncloan Zapaterok eta Ibarretxek egin behar duten bileran, aurreko egunetako adierazpenek argi uzten baitute bi aldeak bat etortzen direla. Lakuako gobernuburuak atxikimendu osoa eskainiko dio Madrilgo agintariari, ETArekin abiatuko omen duen negoziazio prozesuari begira.Josu Jon Imaz EBBko presidenteak bete du Ibarretxeren eledun lana bilera horren bezperetan. Bere alderdiak Zapateroren asmoekiko «leial» jokatuko duela aipatu du. Atzo erantsi zuenez, erakundeen arteko elkarlana behar da, «denen artean bake itxaropen hori itzulezina bihur dadin». Hala ere, lehendakariak gauza bat eska diezaioke presidente espainolari, Imazek esan zuenez: Lakuako Gobernuak ere «indarkeriarik ez dela egiaztatzeko» prozesuan parte hartzea. Hainbat hedabidek adierazi dutenez, Ertzaintza horretan ari da ETAren ekintzak eten zirela jakinarazi zutenetik. Imazek argudiatu zuen hori «euskal erakundeei dagokien elkarlanean» sartzen dela. Madrilera joan aurretik, Batasuna izan ezik gainerako alderdiak hartu ditu Ibarretxek bulegoan, eta bertan elkarrizketa mahaiaren alde garbi egin dutela egiaztatu da. Batzuek mezu hori Moncloara eramateko eskatu diote lehendakariari.Imazek atzo esan zuenez, bilera horien ondorioz, «etorkizunean Euskadin alderdi guztien arteko elkarrizketa beharko da». Baina hori «etorkizunean» izango dela nabarmendu zuen agintari jeltzaleak. «Euskadiko akordio politikoa ezin da izan erakunde terrorista batekin egindako elkarrizketaren ondorioa», azaldu zuen.
Ekimenak eta egutegia
Zapaterori dagokionez, egingo dituen urratsak laguntzeko eskatuko dio lehendakariari, eta horretarako ez du espero arazorik. Halere, eskaera bat helarazi zion Miguel Buen Gipuzkoako PSEko presidenteak Ibarre- txeri:«Elkarlanerako borondatearekin joatea, hauteskundeei begirako kalkuluak egin gabe. Horrekin jokatzen badu, dena pikutara joan daitekeelako».Gaurko bileran, gainera, informazioa helaraziko dio Zapaterok Ibarretxeri. Gero, hurrengo egunetan, gauza bera egingo du Mariano Rajoy PPko buruarekin eta bulegotik pasatuko diren gainerako alderdietako ordezkariekin. PSOEko agintari nagusiak ere bakegintzaren inguruko prozesua eta elkarrizketa politikoari dagokiona bereizi nahi ditu erabat. Jose Blanco PSOEko Antolakuntza ordezkariak adierazi zuenez, zein ekimen eta zein egutegi erabiltzen den aztertzeko garaia heldu da.
«Gobierno Vasco y PNV tienen mucho que aportar»
BILBO Los elogios y la disposición a colaborar dirigidos por el PNV al PSOE y al Gobierno de Zapatero tienen correspondencia desde este partido. Ayer, su número dos, José Blanco, quiso subrayar que «el Gobierno Vasco y, por extensión, el PNV tienen mucho que aportar», y destacó la conveniencia de «ir compartiendo los pasos a dar». Así las cosas, Zapatero y su equipo se muestran dispuestos a conceder a Lakua y el PNVel protagonismo que reclama en la actual coyuntura. «No se trata de hacer un maratón para ver quién lidera el proceso, se trata de que culmine positivamente», explicó Blanco. «El Gobierno español y su presidente tienen un papel muy importante, pero no es un papel excluyente, sino incluyente», añadió. En la misma línea, desde Donostia Miguel Buen elogió las declaraciones en las que Imaz decía que el PNV ha jugado un papel «de equipo, sabiendo que les tocaba a otros meter el gol». Buen dijo que la ciudadanía sabrá agradecerlo.
|