Epaiketa 18a arte eten dute abokatu aldaketa batengatik
Mikel Aznarrek eta Olatz Altunak deklaratuta, Joxemi Zumalabe Fundazioaren atala bukatu da 18/98 auziko epaiketan. Hurrengo atalak, dena den, heldu den 18an izango du txanda, Joxerra Antxiaren abokatu berriak hala eskatuta, epaimahaiak epaiketa etetea erabaki baitzuen. Xaki ataleko auzipetuen ostean, lekukoen txanda izango da.
MADRIL
Joxemi Zumalabe Fundazioaren atala bukatu ostean, Xakirekin harremana izateagatik auzipeturik dauden lagunei dagokie deklaratzea, baina heldu den 18a arte itxaron beharko dute horretarako, ordura arte atzeratu baitu epaiketa epaimahaiak. Jesus Mari Amunategi abokatuak eskatuta hartu zuten epaileek erabakia; Joxerra Antxiaren abokatuak, alegia.Amalia Alexandrek egin ditu orain arte Antxiaren defentsa lanak, baina hemendik aurrera Amunategik hartuko dio lekukoa, eta auzian berria izanik, bi asteko epea eskatu zuen sumarioaren eta epaiketaren nondik norakoen berri izateko. Fiskalak eta AVTren ordezkariek ez zioten trabarik jarri eskaerari, eta Angela Murillok zuzentzen duen epaimahaiak epaiketa etetea erabaki zuen. Horiek hala, Aste Santuko oporren ostean hasiko dira Xaki ataleko auzipetuak deklaratzen, eta haiek bukatutakoan, lekukoen txanda helduko da.
Fundazioko langileen lana
Epaileek erabaki hori hartu baino lehenago, Mikel Aznar eta Olatz Altuna Joxemi Zumalabe Fundazioko langile ohiek epaiketaren atal horri dagokion zatia bukatu zuten, deklaratuta. Beren aurretik hitza hartu dutenek esandakoa berretsi zuten, hitzez hitz, eta, alde horretatik, fundazioaren helburuak herri mugimenduek elkar ezagutzea, elkarlana eta formazioa sustatzea zela nabarmendu zuten, beren abokatuen galderei erantzunez.Duela hamar urte ibilbidea hasi zuenetik, hainbat langile izan ditu Joxemi Zumalabe Fundazioak, baina Aznar eta Altuna bakarrik auzipetu dituzte, nahiz eta beren lana gainerako langileek egiten zutenaren «berdina» zen. Hori azaldu zioten epaimahaiari. Izan ere, fiskalak hamar ur-teko kartzela zigorra eskatzen du bientzat, eta atal horretako gainerako auzipetuei bezala, «ETAren desobedientzia zibilaren estrategia» bultzatzea egozten die. Haren iritzian, Altuna eta Aznar langileak baino zerbait gehiago ziren fundazioan, eta Patronatuko kideek bezala, lan ildoen gaineko erabakietan parte hartzen zutela esaten du. Haiek, aldiz, akusazioaren baieztapen hori ezeztatu zuten, eta beren lana zein zen azaldu zuten. Besteren artean, Patronatuak egiten zituen bileren aktak hartzea zen beren egitekoa, eta, beren lana oinarri hartuta, akta horiek fundazioaren ekimen eta jarduera guztiak jasotzen dituztela aipatu zuten. Bertan agertzen ez dena funda- zioak ez zuela egin, alegia. Horiek hala, ukatu zuten talde horrek desobedientzia zibila bultzatu duela edo horren gaineko kanpainarik egin duela. «Desobedientzia zibila ez zen inoiz eztabaidagai izan; inoiz ez zen bileren gai ordenan egon», azaldu zuen Aznarrek. 1998ko urrian hasi zen Joxemi Zumalabe Fundazioan lanean, eta 2001ean utzi zion bertako langile izateari. Baltasar Garzon epaileak aginduta, zazpi hilabete eta erdi eman zituen kartzelan.
«Argazki askotarikoa, bizia»
Gazte-gaztetatik ibili da Aznar herri mugimenduetan, gazte mugimenduan, ikasle mugimenduan, talde antimilitaristetan, gazte asanbladan edo jaiak antolatzen, besteren artean. «Izugarria da Euskal Herrian dugun argazki kolektiboa», azaldu zien epaileei, eta argazki «askotarikoa, oparoa, bizia eta oso aberatsa» dela esan zuen. Bere iritzirako, «errealitate kolektibo» horrek bi ardatz ditu gizartea antolatzera eramaten dutenak: «Euskal Herrian gertatzen diren eskubideen urraketei aurre egin beharra eta gizarte berri bat eraikitzeko nahia». Gizarte «justuagoa» eta «askeagoa», alegia.Hain zuzen, herri mugimenduetan izandako esperientzia horretaz guztiaz galdetu zioten Joxemi Zumalabe Fundazioko kideek lan-elkarrizketan, eta esperientzia hori oinarri hartuta hautatu zuten. Eguneroko jardunean ere, herri mugimenduekin harreman zuzena zuela adierazi zuen, eta fundazioko bulegari lana egiteaz gain, antolakunde horiei guztiei hainbat gairen inguruan informazioa eta aholkua ematen ziela azaldu zuen. Bide beretik joan zen Altunaren deklarazioa. Horrek nabarmendu zuen Joxemi Zumalabe Fundazioak ez zuela inolako irizpide ideologikorik erabiltzen herri mugimenduei laguntza emateko. Usurbildarrak ukatu zuen fundazioan inoiz gai politikorik jorratu zutela, eta laguntzei dagokienez azaldu zuen taldeen arteko elkarlana bultzatzen zuten ekimenak babesten zituztela gehienbat. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna da Altuna, eta soziolinguistikaren esparruan hainbat urtetan aritua. Fiskalak behin bakarrik aipatzen du 172 orrialdeko txostenean, eta ez dio inolako ekintza zehatzik egozten. Baina Joxemi Zumalabeko langile izanik, hamar urteko kartzela zigorra eskatzen du harentzat.
La traducción sigue limitando el derecho a la defensa
El sistema de traducción utilizado en este juicio, tanta veces denunciado por los procesados, sigue mermando el derecho a la defensa de los acusados, y ayer fue Olatz Altuna quien más tuvo que sufrir la incapacidad de la traductora. La vecina de Usurbil vio cómo muchas de las frases que decía no eran traducidas con la fidelidad necesaria muchas veces no tenía que ver lo manifestado con lo traducido y se quejo ante la Sala, que no parece estar por la labor de cambiar el sistema. -
«Nunca se ha decidido nada por votación»
MADRID Como trabajadores de la Fundación Joxemi Zumalabe, Mikel Aznar y Olatz Altuna se encargaban de tomar las actas y de elaborar los órdenes del día de las reuniones del Patronato. Unos órdenes del día sobre los que «a veces era muy difícil trabajar», según explicó el vecino de Donostia después de que su abogado, Carlos Trenor, le preguntara si los miembros del Patronato «eran dóciles». Hay que recordar que el propio Trenor es uno de esos díscolos patronos. A fin de tomar las actas, que eran ratificadas al inicio de cada reunión, ambos trabajadores acudían a los encuentros del Patronato, que se celebraban con una periodicidad de unos dos meses, y en las que ellos no tenían capacidad de decidir. «El ambiente era de amistad, de confianza, como para discutir las cosas con tranquillidad» explicó Aznar al narra lo que se encontraba en aquellas reuniones. Agregó que nunca les vió votar, ya que «no se decidía nada por votación». Lo hacían por consenso, explicó al tribunal, y agregó que si no alcanzaban dicho consenso, las iniciativas eran rechazadas.
|