GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-12
Oskorrik «The Pub Ibiltaria 10» kaleratu du

BILBO

Oskorri taldeak “The Pub Ibiltaria 10” diskoa aurkeztu zuen atzo. Diskoan hamazazpi kantu «berri» kaleratu dute. Zuzeneko grabaketa iazko abenduaren 21ean, Santo Tomasen, Bilboko Pio Baroja plazan egin zuten.

Aurrekoetan bezala, abesti berri hauetan ere oreka naturala bilatzen du talde bizkaitarrak, bai euskalkietan, bai tematikan: festaren tempo arinak eta maiteminez osaturiko balada sentikorrak daude. Kantutegi herrikoia berreskuratzerakoan, Oskorri taldeak historiarekin fideltasunari eutsi dio, jatorrizko bertsioak errespetatuz.

“The Pub Ibiltaria” izeneko proiektua 1997an sortu zen. Herri kanta ezagun eta ezezagunen sorta zabal bezain oparoa eman izan du, urtez urte. «Taldean kantatzea osasuntsua da. Gainera, aurreko belaunaldietan sortu eta kantatutako abestiak geure egitean, hurrengo belaunaldientzat ere kulturari bizirik eusten ari garen ziurtasuna izan behar dugu», esan dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El PNV maniobra para cambiar la Ley de Suelo sin la aprobación de Ezker Batua
Iritzia
Maniobras difíciles de explicar
Ekonomia
La concentración de VW acaba a golpes
Jendartea
Nazio estatistiken bidez Euskal Herriaren osotasunezko argazkia aurkeztu dute
Mundua
Berlusconi se resiste a aceptar su derrotaante Prodi
Euskal Herria
ETA afirma que «la llave del proceso la tienen los agentes vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea