GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-04-12
Burtsako enpresek %36, haunditu zuten etekina

MADRIL

Burtsa espainiarreko enpresek 46.460,89 milioi euroko etekin gordina izan zuten iaz, aurreko urtean lortu zutena baino %36,42 gehiago. Horrela adierazi zuen atzo burtsa zuzentzen duen CNMVk bere azken txostenean.

CNMVren arabera, energia arloko enpresak dira etekin kopuru handia lortu zutenak, 16.734 milioi gordinak irabazi zutelako. Ondoren, finantza eta aseguruen arloko enpresak daude, 13.581 milioi irabazi zutenak. Bit alde hauen artean, burtsan kotizatzen duten enpresa guztien etekinen bi herenak bereganatu zuten.

Gainera, energia arloko konpainien etekina 2004. urtekoa baino %48,42 haundiagoa izan zen. Igoera nabarmena izan zen ere banku, kutxa, aseguru eta finantzako beste enpresen igoera, %30,07.

Arlo hauen ondoren, gehien irabazi zuena garraio eta komunikaziokoa izan zen, 8.130 milioiko etekinekin, aurreko urtean baino %36,62 gehiago.

Eraikuntzan lan egiten duten enpresek 2.730 milioi irabazi zuten (%39,12 gehiago); beste transformazio-enpresek, 1.648 milioi (%11,75 gehiago). Igoera handiena merkataritza eta beste zerbitzuetako arloak izan zuen, aurreko urtean baino %77,94 gehiago eskuratu zuen-eta, 1.454 milioira iritsiz; Metalgintza transformaziorako industriaren etekinaren igoera ere nabarmena izan zen, %63,46koa, eta144 milioira iritsi zen.

Lanpostuak

CNMVren arabera, langileen kopurua ez zen neurri berdinean hazi. Oro har, %8,64 igo zen. Guztira 1,07 milioi pertsonek lan egiten zuten burtsan aritzen diren enpresetan. Lanpostu gehienak Eraikuntzan biltzen dira, guztira 229.638 langile daudelako, 2004. urtean baino %7,91 gehiago. Ondoren, garraio eta komuniazko enpresek 224.674 langile zuten, eta arlo guztien igoerarik handiena izan zuten %18,56 alegia.

Finantza eta Aseguruen enpresek 210.000 lanpostu biltzen zuten, %3,70 gehiago. Energia arloko enpresek 144.339 langile zuten, aurreko urtean baino %5,20 gehiago.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El PNV maniobra para cambiar la Ley de Suelo sin la aprobación de Ezker Batua
Iritzia
Maniobras difíciles de explicar
Ekonomia
La concentración de VW acaba a golpes
Jendartea
Nazio estatistiken bidez Euskal Herriaren osotasunezko argazkia aurkeztu dute
Mundua
Berlusconi se resiste a aceptar su derrotaante Prodi
Euskal Herria
ETA afirma que «la llave del proceso la tienen los agentes vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea