GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-12
Ipar Euskal Herriko kontseilari nagusien bi herenak presoak hurbiltzearen alde
Anai Artea elkarteak legealdi berriko hautetsiak interpelatu ditu euskal presoen hurbilketaz. Kontseilari nagusien artean, aurreko itzulian baino atxikimendu handiagoa jaso du; zehazki, 21etik 14 alde agertu dira. Hiru diputatuak galdetzen saiatu da, gainera, elkartea. Daniel Poulouk ez die erantzun, Jean Lassalle gose-greban da eta Jean Grenetekin harremana izan dute. Baionako auzapezak hiru ministroei idatzi die eta haien erantzuna ere jaso du.

BAIONA

Aurreko legealdiko hautetsien artean egin zuen moduan, duela hiru urte hasi zuen Anai Arteak euskal presoak beren etxetik hurbilen dagoen espetxean egotearen alde Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako hautetsien atxikimendu kanpaina. Orduan ez bezala, oraingo itzulian, hogeita bat euskal kontseilari nagusitik hamalauk eman diote onespena eskakizun horri, hots, bi herenek.

Jerôme Agerre (Baiona-ekialde), Mixel Arhancet (Atharratze), Bernard Auroy (Uztaritze), Max Brisson (Biarritz- mendebalde), Vincent Bru (Ezpeleta), Jean-Louis Caset (Iholdi), Jean Castaings (Bastida), Jean-Pierre Destrade (Hiriburu), Jean-Mixel Galant (Baigorri), Beñat Gimenez (Angelu-hego), Beñat Intxauspe (Haz- parne), Philippe Juzan (Donibane Lohizune), Frantxoa Maitia (Donibane-Garazi) eta Jean-Pierre Mirandek (Maule) sinatu dute «era pertsonalean».

Udal hautetsiez gain, diputatuak ere itaundu ditu preso eta iheslariak laguntzea xede duen elkarteak. Daniel Poulouk ez dio erantzun hitzordu eskaerari, eta Jean Lassallerekin ez dute harremanetan jartzerik izan, duela bost astez geroztik Parisen baita gose-greban.

Greneten gutuna Parisera

Alta, Jean Grenetek «harrera oso ona» egin ziela adierazi zuen atzoko prentsaurrekoan Anai Arteko lehendakari Jean Fagoagak:«Arretaz entzun zituen gure argudioak; oharrak idatzi zituen eta Parisera gutuna igorriko zuela agindu zigun». Esan eta egin; aurtengo urtarrilaren 26an Dominique de Villepin lehen ministroari, Nicolas Sarkozy Barne ministroari eta Pascal Clement Justizia ministroari idatzi zien, eta Baionako diputatuak esan zien «Espainiako Euskal Herrian bakearen alde egiteko zigor txikiak dituzten euskal presoak hurbiltzea, adibidez, Grand Sud-Ouesteko espetxeetara», lagungarria litzatekeela.

Andoni Iturriotz Anai Arteko kideak Clementen arrapostua irakurri zuen, eta gutun trukatzea ETAren ekintzen etenaldien aurrekoa (martxoaren 13- koa) izan dela nabarmendu. Erantzuna alderdi teknikoetara eta arautegietara mugatzen da batez ere, eta «presoaren jatorria dena delakoa izaki ere, banan-banan kasuak aztertzeko aukera» dagoela aipatzen du, baina «betiere, familiako arrazoiengatik hurbiltzeko eskatzen badu eta beharrezko irizpideak betetzen baditu».

Sarkozyk eta Villepinek ere antzeko erantzuna eman omen diote Greneten gutunari.



«El proceso debe terminar con amnistía»

BAIONA

Anai Artea manifestó su punto de vista sobre la situación generada tras el alto el fuego de ETA, abogando, como ya viene haciendo desde antes, por «una solución dialogada y negociada». La asociación de apoyo a refugiados y presos políticos creada hace ya 40 años piensa que «el proceso será, sin duda, largo» y que «tal y como se ha producido en otros lugares a lo largo de la historia ­Argelia, Nueva Caledonia, Guadalupe...­ también el conflicto de aquí deberá finiquitarse con una amnistía».

Entretanto, Anai Artea considera que deberían «aplicarse de inmediato ciertas medidas de urgencia» entre las que destaca la supresión de las jurisdicciones especiales, la derogación de la Ley de Partidos, el fin de medidas represivas como la tortura, la incomunicación, las extradiciones, las euroordenes y la posibilidad para los refugiados de vivir con normalidad en Euskal Herria.

La asociación aseguró que seguirá participando en el Foro de Ibaeta y, en breve, se reunirá con otros organismos antirrepresivos para analizar iniciativas dirigidas al Estado francés.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El PNV maniobra para cambiar la Ley de Suelo sin la aprobación de Ezker Batua
Iritzia
Maniobras difíciles de explicar
Ekonomia
La concentración de VW acaba a golpes
Jendartea
Nazio estatistiken bidez Euskal Herriaren osotasunezko argazkia aurkeztu dute
Mundua
Berlusconi se resiste a aceptar su derrotaante Prodi
Euskal Herria
ETA afirma que «la llave del proceso la tienen los agentes vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea