GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-04-12
Katmandun etxeak miatzeko agindu du Nepalgo erregeak
Gyanendra errege absolutua errepresioarekin erantzuten ari zaie gero eta gehiago diren kontrako manifestariei. Erregearen neurri berriena etxebizitzak miatzea da. «Terroristen» ehizan dabil, bere ustean, agintea herriari itzultzeko eskaera egiten ari diren milaka herritarren artean infiltratu direlako.

KATMANDU

Nepalgo segurtasun indarrek Katmanduko etxebizitzak miatzeko agindua jaso zuten atzo. Gobernuko iturrien esanetan, oposizioak bultzatutako manifestazioetan, herritarrez gain, «terroristak» ere badaude.Are gehiago, «infiltratuek» protesten kontrola hartu dutelakoan daude. Argudio horretaz baliatu da Gyanendra erregea berriz ere legea baztertu eta Polizia etxebizitzetan baimen barik sartzeko agindua emateko.

Bestalde, manifestariek agintea herritarrei itzultzeko aldarrikatzen jarraitu zuten. Joan den ostegunean hasitako grebak sostengu zabala lortu du, eta Polizia errepresioa areagotzen ari da. Gobernuak geratze-deia ezarri zuen asteburuan, baina manifestariak baretu beharrean aztoratu egin ditu, errepresioa jarrera sutsuagoak eragiten ari delako.

Katmanduko kanpoaldean eta Pojara hiri turistikoan liskar latzak izan ziren atzo. Balak, gomazko pilotak, negar-eragiteko gasa, egurrezko makilak eta harriak erabiltzen ari da Polizia herritarren kontra. Horren ondorioz, lau pertsona hil eta ehunka atxilotu ditu.

Oposizioko zazpi alderdi nagusiek grebara deitu zuten Gyanendrak 2005ean emandako Estatu kolpearen kontra protestatzeko. Erregeak herriak hautatutako Gobernua deuseztatu zuen orduan, gerrilla maoistari aurre egiteko gai ez zelakoan. Urtebete baino gehiago igaro da eta egoera lehen baino okerragoa da. Gerrillak zutik dirau eta agintea errege absolutu baten esku.

Egoera horren larria da, Estatu Batuek (AEB) eta Europako Batasunak (EB) Gyanendrari alderdi politikoekin hitz egin eta demokrazia berriro ezar dezala eskatu dio.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El PNV maniobra para cambiar la Ley de Suelo sin la aprobación de Ezker Batua
Iritzia
Maniobras difíciles de explicar
Ekonomia
La concentración de VW acaba a golpes
Jendartea
Nazio estatistiken bidez Euskal Herriaren osotasunezko argazkia aurkeztu dute
Mundua
Berlusconi se resiste a aceptar su derrotaante Prodi
Euskal Herria
ETA afirma que «la llave del proceso la tienen los agentes vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea