GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-04-12
Ekaitz Aramendi, Eider Ijurko - Euskal preso politikoak (Curtiseko espetxea)
Haur eta bihurri; gazte eta errebelde

Ezkertiar borrokalari ororen helburua gizarte justuago bat sortzea da, eta gizarte justuago batekin, gizaki justuagoa, humanoagoa. Zentzu horretan, heziketaren garrantzia ukaezina da. Gaur heziko ditugun haurrek biharko gizartea osatuko dute; eta beraz, heziketa horren isla izango den gizarte bat eraikitzen ari garela esan dezakegu.

Aurrera jarraitu aurretik, garrantzitsua da nabarmentzea, heziketaz ari garenean, zertaz ari garen. Heziketa «formala» eta «informala» bereiztu ditzakegu. Formala, eskoletan ematen duguna da. Bada orain gutxi gazteleraz irakurri nuen esaldi bat: «excelente maestro es aquel que enseñando poco hace nacer en el alumno el gran deseo de aprender» eta horixe da eskoletan lortu beharko genukeena. In- formala, berriz, etxean, herrian, komunikabideetan gertatzen dena da. Biak dira garrantzitsuak eta eraginkorrak, eta horregatik, ezin gaitezke batean zentratu; heziketaz mintzo garenean haren zentzu zabalenean mintzo gara.

Euskal Herriak mendeetan bere hezkuntza sistema propioa eraiki du biziraupenerako: ahoz-ahokoa, belaunaldiz-belaunaldi transmititutakoa... Gure herriak, herri zapaldua izanik, bere izaerari eustea lortu badu, ahoz-ahoko heziketari esker lortu du, hainbatetan irudikatutako sutondoko kontakizunei esker, sukaldean etxeko otorduetan egindako elkarrizketa edo komunikazioan, lagun arteko bilerei esker... eta horrela XXI. mendean, zapalkuntza eta errepresio guztien gainetik, Euskal Herriak herri izaten jarraitzen du; ezaugarri propioei mendez mende eutsi dien herria.

Baina herria ez da deus abstraktua. Herri bat herritarrek osatzen dute, eta beraz eurak dira hezitzaileak. Herri aske bat lortu ahal izateko, pertsona askeak hezi beharko ditu- gu. Hortxe hezkuntzaren erronka handiena: pertsona askeak sortzea: kritikoak, borrokalariak, iraultzaileak, berdintasunaren babesleak, laguntzaileak, pentsalariakŠ Gizaki humanoagoak, alegia.

Lan hori baina, haurra jaio bezain laster hasten da. Heziketa ez baita urte zehatz batzuetan ematen, heziketak iraunkorra behar du izan, jarraia urteetan zehar.

Egun hain eraginkorrak diren teknologia berrien aurrean, argi dago gurasoen hezitzaile lana biderkatu egin dela. Teknologia berriak ez dira txarrak, baina bai haien erabilpena, eta hor dago gurasoen lana, egin beharra; erabilpen egoki horietan hezi eta hazten laguntzea.

Gure helburua haur ameslari eta bihurriak heztea izanda, kontuan hartu behar dugu haurrek gurasoei imitatuz ikasten dituztela hainbat eta hainbat jarrera, eta, beraz, guk geuk hasi beharko dugu ezaugarri horiek garatzen. Haurra ez da ameslari izango guk geuk hala esaten diogulako, baizik eta gu ere ameslari ikusten gaituelako. Nola? Jolasekin adibidez. Egun, jolasak hain zehaztuak diren honetan, irudimena eskatzen duten jolasen erabilpena bultzatu behar dugu: etxetxo bat oparitu beharrean, eraiki dezagun etxetxo bat daukagunarekin; erabili ditzagun guztiz definitu gabe dauden panpinak irudimena erabili ahal izateko; ipuinen irakurketa (Euskal Herriak mitologia aberatsa du), istorio berriak sortu... Haurrek amets egin behar dute.

Amesten ez dakiten haurrek nola amestuko dute bada etorkizunean ere gi- zarte hobearekin? Eta beraz, nola borrokatu amestu ezin duten gizarte hobe horren alde?

Ezin dugu ahaztu, haurraren berezko ezaugarrien barnean dagoela bihurri izatea. Bihurrikeria ez da txarra, ezaugarri bat besterik ez da. Hor kokatzen da ere helduon lana, bihurrikeria hori bideratzen, eta inoiz ez de- sagertzen. Bihurrikeria bizia da haur batengan eta beraz, bizitzen utzi behar diegu, erakutsiz, norbera bizi ahal izateko aldamenekoarekin errespetua ezinbestekoa dela.

Azken batean, haurrei haur izaten uztean datza. Amestu dezatela, jolas daitezela, korri egin eta koskorrekoak har ditzatela, zikindu daitezela, bihurrikeriak egin ditzatela... bizi daitezela eta esperimenta dezatela, gurasoen «zaintzapean», baina inoiz ez kontrolpean, horixe baita gurasoen lana, haurtzaroa bideratzea, gaztaroa... errebelde izan dadin.

Gazte errebeldeak sortu behar ditugu, ezarritako egoeraren aurrean, pentsatzen jarriko diren gazteak, hausnartuko dutenak eta gaztetasunaren indar, ilusio eta freskotasun osoz euren ideia eta proiektuak aurrera aterako dituzten gazteak.

Heldutasunak dakarren akomodatze prozesuak behar beharrezkoa du gazte errebeldeen freskotasuna, ezarri digutena baina egoera hobeak posible direla ahaztu ez dezagun.

Horregatik, gazteei euren tokia utzi behar zaie, entzun esaten dutena eta heldutasunaren esperientziaz jantzi. Gazte errebeldeak ez dituen herri bat sekula ez da herri aske izango. Gazteria baita herri ororen motorra.

Azken batean heziketa askatzailea ezkertiarra, zirkularra dela esan dezakegu. Gizaki humanoagoa sortu ahal izateko, haur ameslari eta bihurriak hezi behar ditugu, gero haur horiek gazte eta errebelde izan daitezen, eta horrela gizarte humanoagoa sortu. Berriz ere haur ameslari eta bihurriak heziko dituen gizarte humanoagoa.

Hausnarketatxo honi amaiera emateko ­Ernesto Guevara­ Cheren esaldi batekin amaitzea gustatuko litzaidake, Chek bere alabari idatzia: «Sobre todo, ser siempre capaz de sentir en lo más hondo cualquier injusticia cometida contra cualquiera en cualquier parte». «Sé justa, sé valiente, y serás siempre respetada». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El PNV maniobra para cambiar la Ley de Suelo sin la aprobación de Ezker Batua
Iritzia
Maniobras difíciles de explicar
Ekonomia
La concentración de VW acaba a golpes
Jendartea
Nazio estatistiken bidez Euskal Herriaren osotasunezko argazkia aurkeztu dute
Mundua
Berlusconi se resiste a aceptar su derrotaante Prodi
Euskal Herria
ETA afirma que «la llave del proceso la tienen los agentes vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea