24an sinatuko dute AHT eraikitzeko hitzarmena
BILBO
Lakuako Gobernuko Garraio eta Herri Lan Sailak jakinarazi duenez, apirilaren 24an izenpetuko dute Madrilen «euskal Y» eraikitzeko esparru-hitzarmena. Gobernuko kontseiluak atzo eman zien oniritzia dokumentuei. Agiriok «euskal Y»aren Gipuzkoako tartea eraiki ahal izateko beharrezko eskumenak ematen dizkiote Gasteizko Gobernuari, prentsa adierazpen baten bidez azaldutakoaren arabera. Lanen finantzaketa aurreratuko du Lakuak, eta gero Kupotik kenduko zaiola argitu dute.
Bestalde, proiektu horren kontrako mendi martxa bihar bihar abiatuko da Durangoko Andra Maritik 11.30ean, eta Zornotzan izango du amaiera. Barikuan, bertatik irten eta Galdakaon izango du helmuga, eta zapatuan, Galdakaotik Bilbora joango dira mendizaleak. Eguzki talde ekologista arduratuko da antolakuntzaz.
|