GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-12
Gaztetxeen alde kanpaina abiatuko dute Topagunean

IRUŃEA

Datorren apirilaren 21ean Mauletik abiatuko den Gaztetxe Martxa baliatuz, Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen koordinadorak autogestio proiektuen aldeko babes kanpaina jarriko du abian, ostiral honetan Etxarri-Aranatzen ospatuko duten Gazte Topagunean hasita. Asanbladakoek adierazi dutenez, herri eta auzo askotan aspalditik dagoen ideia zen sostengu kanpaina hau, eta helburua gizartearen babesa eskuratzea da, «elkartasun eta laguntasun harresia eraikitzea». Horrek, asanbladako kideen hitzetan, azken aldian autogestio proiektuen aurka gertatzen ari diren eta gerta daitezkeen erasoen aurka ­atxiloketak, muntatze polizialak, desalojoak­ babesteko balioko du. «Baina ez da bakarrik gaztetxeak defendatzeko izango, baizik eta era ofentsiboan, gaztetxeek aurrera egiteko, gure eremuak zabaltzeko eta egoera hobea lortzeko», esan dute.

Kanpaina honek egingo duena «gaztetxekideak» zenbatzea izango da, gaztetxeen alde eta haien itxieren aurka daudenak sinadura bilketen bidez agerian jartzea. Izenpetzea maila kolektibo eta pertsonalean egin daiteke, eta ekimena horretara mugatuko ez den arren, sinatzaile bakoitzak hartuko dituen konpromisoak aurrerago zehaztuko dituztela adierazi du asanbladak.

Aurkezpena Durangaldean

Bestalde, Gaztetxe Martxaren aurkezpen ofizialaren ondotik, aurrera jarraitzen dute zonaldekako aurkezpenek. Gaur Durangaldea eskualdekoa izango da, eta Elorrioko gaztetxean egingo dute ekitaldia, arratsaldeko 19.30etatik aurrera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El PNV maniobra para cambiar la Ley de Suelo sin la aprobación de Ezker Batua
Iritzia
Maniobras difíciles de explicar
Ekonomia
La concentración de VW acaba a golpes
Jendartea
Nazio estatistiken bidez Euskal Herriaren osotasunezko argazkia aurkeztu dute
Mundua
Berlusconi se resiste a aceptar su derrotaante Prodi
Euskal Herria
ETA afirma que «la llave del proceso la tienen los agentes vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea