GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-12
Hidrogenoz dabilen irristailua asmatu dute EHUko bi ikaslek
Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle batek eta ikasle ohi batek hidrogenozko erregai-pila baten bidez ibiltzen den irristailu bat sortu dute. Lehenagoko beste proiektu baten jarraipena izan da sorkuntza, baina gazteek eurek nabarmendu dutenez, petrolioaren erregai alternatibo gisa erabiltzeko oraindik pauso asko falta da.

DONOSTIA

Lucas Perezek, ikasketa osteko proiektua egiten ari den EHUko Unibertsitate Eskola Politeknikoko Elektronikan Ingeniaritza Teknikoko ikasleak, eta Cesar Gutierrezek, CIDETEC Teknologia Elektrokimikoen Zentroko ikertzaile eta eskola bereko ikasle ohiak, hidrogenoz elikaturiko erregai-pilekin dabilen irristailu bat garatu dutela jakinarazi du EHUk. Hori, baina, ez da proiektu bakartua; aurrez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Sailarekin lankidetzan egin zuten erregai-pilarekin elikaturiko bizikleta elektronikoaren ondorio eta jarraipena baita.

Lagunduriko pedaleodun bizikletaren proiektua oinarri hartuta, CIDETEC-IK4 zentroak teknologia hori beste ibilgailu mota batzuetan instalatzeari ekin zion.

500 watteko eta 2,5 kiloko pila bat baliatuz, patinak 20 km orduko abiadura har dezake. Bateria elektrikoarekin dabiltzan irristailuekin konparatuta, abantailarik handiena denbora aurrezten duela da; izan ere, unibertsitateak adierazi duenez, betiko bateriek orduak behar dituzte kargatzeko, baina modelo horretan, hustutako hidrogenozko botila ordezkatzearekin nahikoa da. Erregai-pila erabiltzearen beste abantaila bat da, bateriek ez bezala, hidrogeno bidezko motorrak uneoro gehieneko potentziaz lan egin dezakeela.

Pila horren beste bereizgarrietako bat PEMFC motakoa edo mintz polimerikozkoa izatea da, tenperatura baxu samarretan, 70º C inguruko tenperaturan, eta potentzia dentsitate handiarekin egiten duelako lan, ikertzaileek adierazi dutenez.

Pentsaera aldatu beharra

Proiektuak, unibertsitatearen esanetan, gaurko gizartean erregaien gainean dagoen kezka lasaitzeko ekarpena izan nahi du: «Petrolio erreserbak agortzen doaz; prezioak gora egiten du eta gizartea urduri jartzen hasi da». Hala ere, alternatibak aurkitzea «oso zaila eta garestia» dela deritzote ikertzaileek. Hori dela-eta, agintari eskudunek eta industriek bestelako erregaiak erabiltzea bultzatu arte, gizarteak ez duela horren gaineko pentsaera aldatuko ziurtatu zuten.



Asko falta da erregaiak ordezkatzeko

DONOSTIA

Erregai berriak (hidrogenoa, etanola, metanola) nola baliatu ikertzen ari dira, baina horien erabilera eta lorbidea oraindik «oso zaila eta oso garestia» da. Ikertzaile horiek egin duten konparazio batek zein egoeratan gauden ongi erakusten digu: «200 barratan metatutako purutasun handiko 50 litro hidrogenok 180 euro inguru balio du. 500 watt-eko pila batek kontsumitzen duenarekin, pilak 24 orduz funtzionatuko luke bete-betean».

Uraren elektrolisiaren bidez, esate baterako, hidrogenoa lortzea biderik errazena eta garbiena izango litzateke, baina gaur egun oso garestia da. Teknologia honetan energia kostuak nola murriztu ikertzen ari dira, hala nola, eguzki-plakak erabiliz hidrogenoa lortzea, baina panel horiek garestiegiak dira eta haien energia eraginkortasuna eskasa. Gainera, hidrogenoa petrolioa metatzen den bolumenetan metatzea «ia-ia ezinezkoa» dela diote. Hidrogeno kantitate handiagoa metatzeko gai diren materialak ikertzen ari dira, baina ikertzaileek eurek adierazi zutenez, oraindik garapen bidean dauden teknologiak dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El PNV maniobra para cambiar la Ley de Suelo sin la aprobación de Ezker Batua
Iritzia
Maniobras difíciles de explicar
Ekonomia
La concentración de VW acaba a golpes
Jendartea
Nazio estatistiken bidez Euskal Herriaren osotasunezko argazkia aurkeztu dute
Mundua
Berlusconi se resiste a aceptar su derrotaante Prodi
Euskal Herria
ETA afirma que «la llave del proceso la tienen los agentes vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea