GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-04-16
Julen Murgoitio
Erritmoa

Aberri Eguna gaur. Edo zehatzago esanda, Aberri Egunak gaurko egunean, asko dira eta; Aberri Egun gehiago, direnak baino, ezin da gaur Euskal Herrian ospatu plaza librerik geratu ez delako. Dena dela, benetan diferentea dena ez da Eguna, Aberria baino. Gaur hainbeste Aberri Egun ospatzeak aberria ulertzeko modu asko daudela uzten du agerian; nazioa izateko bidea egiteko modu asko; hitza eta erabakia gauzatzeko modu asko; mahaiak eta aulkiak aukeratzeko modu asko; sukaldaritza gozatzeko modu asko; eguna bera sentitzeko modu asko; eta bakea; eta usoak, eta trenak, eta portuak, eta eskubideak... normala da, jakina, Aberri Egunak izatea gaur, Aberri bakoitzak berea, gutxienez. Bihar irakurriko dugu plaza bakoitzean zer bota duten, eta zer doinu, zer neurri eta zer errima erabili duten azkeneko mezuari indarra emateko, a! eta zer erritmo ere!, oso inportantea da erritmoa ibilbidean, erritmoak ezartzen baitu konponbidearen eta horkonponbidearen arteko muga. Hori, baina, bihar irakurriko, badakizu non, kirolen aurreko orrietan, prentsaren hasieratik hasita behinik behin. Ba bai, ez dakit nik munduan euskaldunona bezain biodibertsoa den herririk ote dagoen. Egotekotan, guk eskatu gauza bera eskatu beharko luke horrek ere: barneko biodibertsitatea modu iraunkorrean kudeatzeko hitzaren eta erabakiaren errespetua izatea. Hori lortuta daukagunean seguruenik ez dugu Aberri Egunaren beharrik izango, eta plazak plaza izaten hasiko dira; eta hormak horma.

Biodibertsitatea gauza ona da, on-ona, beharrezkoa, nahiz eta horrek barruan hartzen dituen kontu batzuk lar gogorrak izan gizaki hilkor arruntentzat. Aste Santuko prozesioez nago, Jainkoak anpara gaitzala! Tu-tu, tu-tu-tu-tu... etenaldi iraunkorrean ere ez dute batzuek kaputxa eranzten! Nik, ikuspegi soziologiko batetik aztertzekotan, Bilboko Nazarenorena hartuko nuke aztergai, Bilboko auzo txinotik igarotzen dena, betiko Palankatik hain justu. Dudarik gabe, honen ustean nago behintzat, jende gehien biltzen duen prozesioa da, jende esan dut, ez fededun ez eliztar, jende; eta horra soziologiaren lehenengo erronka: zergatik hainbeste ez-fededun prozesioan nazareno atzean? ee? ee? Eta hona erantzun posible bat, auzo txinoa izanda prozesiokide askok dena ehunean dagoela pentsatu eta unea baliatu nahi dutela. Litekeena da. Baina erronkarik erronkena soziologiak duena hauxe: zergatik jende gehiago prozesioan sartu auzora prozesioan auzotik atera baino? ee? ee?, gainean kale bakarra da, ez dago galtzerik, kalean esan nahi dut, orduan? Eskerrak ez naizela soziologo, ez da erraza, ez, egiari eustea. Errazagoa zait beheko Estatuko Gobernuan izan den ministroen prozesioa ulertzea, batzuk atera eta beste batzuk sartu, baina hemen orekan, ez auzo txinoan bezala. Prozesio horren azkeneko helburua, seguru nago, barneko sailean kimikari bat ipintzea izan da; kimikari bat hango gobernuan, kimikari bat hemengo EBBn... badakizu, kimikarien artean erraza da kimika izatea! Eskerrak ez naizela kimikari. Ea zer erritmo nahi duten kimikariek ezarri! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La despedida que se quedo en el aire
Mundua
Sinn Féin saluda la implicación de Dublín en los actos pero le recuerda los principios
Mundua
«Una terrible belleza ha nacido»
Kirolak
La salvación se acerca con un gran gol de Mark González
Kirolak
Confía todas sus opciones a la firmeza de su trinchera
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo de Base reclaman que se cree «ya» la Mesa para la Resolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea