Euskal Herriaren eguna; Euskal Herria eraikitzen; Euskal Herriaren eskubideen alde; Urrats berriak emateko prest; Urrats sendoak ematen; Euskal Herria, nazioa: euskal herritarren eskubideen alde». Distantzia pixka bat hartu eta egunerokotasunaren zurrunbilotik at, Aberri Egu- netik Aberri Egunera aurreratutakoa edo atzeratutakoa ederki neur daiteke. Oraindik asko ba- dugu ere egiteke, (alderdikerien gainetik Euskal Herriaren eguna era bateratuan aldarrikatzea eta ospatzea, esate baterako) nabaria da herri honek egin duen lan luzea eta eskerga fruituak ematen ari dela, bai nazio eraikuntzari dagokionez, bai gatazka konpontzeari dagokionez.
Nazio Eraikuntzaren alorrean, Nazio Eztabaidagunea gauzatu da. Nazio Planaren bidez, ehunka eragile sozialek euren lehentasunezko egitasmoak hitzartu dituzte, eta, hori guztia dinamizatze aldera, Nazio Garapenerako Biltzarra jarri da abian. Gatazka konpontzeari dagokionez, berriz, zioak definitzeak, konponbide demokratikorako prozedurak zirriborratu izanak eta herritarrei hitza emateko konpromisoak prozesuari bide eman liezaiokete. Alde horretatik, 55 eragilek adosturiko Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa, eta, ondorioz, Konponbiderako Mahaia osatu nahia, atxikimenduak gehitu eta printzipioak zabaltzeko sortu den dinamika sozial arrakastatsua kontuan hartu beharreko abiapuntuak iru- ditzen zaizkigu.
Guztion artean, sortzen ari diren aukerak baliatzen asmatu behar dugu orain. Arduraz jokatzeko unea da, eta, ETA erakundeak egin duen bezala, beste eragileok ere maila ematen jakin behar dugu abiatzen ari den esparru berrian. Heldutasun nahikoa lortu dugu, eta, orain, prozesuaren abiapuntuan gauden honetan, berau demokratikoki gainditzeko ibilbidea jorratzea dagokigu.
Ziurrenik, bidea ez da erraza izango, bizi dugun gatazkak sustrai sakonak baititu, baina, izaera politiko historikoa duen nazioarteko gatazka hau behin betiko gainditu ahal izateko baldintzak sortzen ari dira. Gatazkaren abiapuntua ez dago aurreko mendean bilatzerik, ETA jaio zenean, ezta XIX. mendean ere, abertzaletasun klasikoa sortu zenean, guda karlista ondoren. XVIII. mendean 4.000 lapurtarren deportazioa gatazkaren isla da, Bernard Goihenetxeren, hots, Matalazen altxamendua eta exekuzioa den bezalaxe, mende bat lehenago. XVI. mendean okupazio militarreko adibiderik argiena izan daiteke baina ez zen lehenbizikoa ezta bakarra ere Trebińuko erresistentzia lekuko.
Aitzitik, gaur egun Europar Batasuneko kide diren bi estaturen eta estaturik gabeko nazio baten arteko mendeetako gatazkak irauten duela ondoriozta dezakegu. Izan ere, egun estaturik gabeko nazioa izate hori ez da hizkuntza aurre indoeuroparra duen herriak bizi izan duen egoera politiko instituzional bakarra, ezta euskal herritarrek demokratikoki erabakitako estatusa. Herri hau, oro har, eta herri hau osatzen duten herritarrak nazio eskubideen jabe ez izatea da gatazkaren gakoa.
Horrexegatik diogu antzeko gatazkak gainditzeko balio izan duten konponbideak Euskal Herrian ere ezarri behar direla, eta indarrean dagoen esparru juridiko-poli- tikoak ezin duela gaindiezinezko mugarik izan. ETAren su-etena ez da Espainiar estatuaren barne arazo baten amaieraren hasiera, Euskal Herriak mendeetan zehar pairatu duen gatazkaren konponbiderako ekarpen oso handia baizik. Izaera politikoa duen gatazka historiko eta nazioartekoa gainditzeko aukera paregabekoa.
ETAren su-etena ez da bakearen sinonimoa. Bakea gatazkaren konponbidearen ondorioa da, eta, gatazka behin betiko gainditutzat emateko, Euskal Herri osoan, euskal herritar orok nazioarteko itunetan jasotzen diren eskubide guztiak aitortu eta egikaritzeko aukerak izan behar dituzte. Orain, baina, sekula baino aukera handiagoa dugu helburu hori eskuratzeko.
Helmuga horretara heltzeko bazterketarik gabeko eta berme guztiko prozesu demokratikoa abian jarri behar da, euskal herritarrei protagonismo guztia emanda. Espainiar zein Frantziar estatuei nahiz euren buruei, aldiz, euskal herritarrok erabakitakoa errespetatzea besterik ez da- gokie. Nazioarteko aginteen laguntzak ere berebiziko garrantzia du nazioarteko gatazka baten konponbidean, baina, horretarako, gatazkaren nazioarteko dimentsioaz jabetzea aurreko urratsa da. Prozesuaren baldintza demokratikoak betetzen direla bermatu behar dute eta prozesua sustatzeko lan handia egin dezakete era inpartzial batez.
Udalbiltzak 2003. urtean Amaiurko Aberri egunean eta Miramongo Parke Teknologikoan abian jarritako ekimenak lagungarri izan dira egungo egoerara iristeko. Ziklo bat amaitu ondoren, beste bat hasteko unea da. Orain abian dagoen egoera berrira egokituz, sortutako eragile berriekin elkarlanean, Udalbiltzak bere burua egokitu behar du, Euskal Herriko udal hautetsi guztion nazio gune bilakatu behar da, eta Euskalduna Jauregian onartutako bost printzipioek ardazten duten filosofia berreskuratu: Euskal Herriaren nazio aitortza politikoa aldarrikatzea, bere egitura politikoa lurraldetasuna errespe- tatuz eraikitzea, nazio eraikuntza bultzatzea, udalen arteko elkarlana alorrez alor sustatzea eta, azkenik, Euskal Herria Europako prozesuan eta munduko plazan agerraraztea.
Gatazka konpondu ahal duen prozesuaren baldintzak sortzen ari garen une garrantzitsu honetan, Udalbiltzak bere ekarpena eta konpromisoa plazaratu ditu, eta eskubide guztiak euskal herritar orori Euskal Herri osoan aitor dakizkion aldarrikatuko du, «eskubide guztiek», «Euskal Herriak» eta «euskal herritar orok» osatzen baitute behin betiko konponbidearen gakoa.
Lehenbiziko elementua, «eskubide guztiak», Euskal Herriaren Eskubideen Kartaren bidez irudikatu dugu; hain zuzen ere, Euskal Herriaren Eskubideen Karta nazioarteko itunetan ageri diren eta Euskal Herriko errealitatera moldatu ditugun eskubideen bilduma da.
Egun, Euskal Herriaren Eskubideen Karta berreskuratu eta gutunaren edukia jendarteratzeaz gain, Nazio Eztabaidagunearen eskakizu- na bete nahian, euskal herritarrek pairatzen dituzten eskubide urraketak bilduko dituen txostena egiten ari da Udal- biltza, Nazio Batuetako Giza Eskubideen kontseiluak, Nazio Eztabaidaguneak eta gizarteak, oro har, euskal herritarrek pairatzen dituzten eskubide urraketen berri izan dezaten.
Bigarren elementua «Euskal Herria» da, eta, mendeetako desitxuratzea gainditze aldera, “Euskal Herria Datuen Talaiatik 2006” liburuaren bidez adierazi dugu, Euskal Herriaren naziotasuna bere osotasunean irudikatzeko. Nazio eraikuntzarako tresna da; politikak, ekintzak eta lehentasunak finkatzeko lanabesa; eta Euskal Herriaren subjektutasun kolektiboa modu objektiboan hartu eta berremateko ekarpena. Euskal Herriaren lekukotasunaren isla da: hiru milioi herritar, 685 udalerri, zazpi herrialde, nazio bat.
Hiru elementuko multzo horretako hirugarrena «euskal herritarrak» dira. Azken batean, ez dago euskal herritarrik gabeko Euskal Herririk. Euskal herritarrak munduaren aurrean agerrarazteko, Udalbiltzak Euskal Herriko Naziotasun Aitormena jarri zuen abian 2001. urtean, eta, orain, ekimen hori bultzatu eta Giza Eskubideen Nazio Batuetako goi mandatariari naziotasuna errespetatzeko milaka eskakizun ofizial bidali nahi dizkiogu.
Udalbiltzak aintzat hartzen du unearen garrantzia. Zuhurtzia eta itxaropenerako baino, Euskal Herriaren aktibazio eta konpromisoak hartzeko unea da. Gu gureak berresteko prest gaude. Udalbiltzaren sorrerarako adierazpen politikoaren bost printzipioak, hain zuzen ere. Ho- rrenbestez, euskal herritarren eskubideen alde hasitako bidea azken muturreraino eramateko prestutasuna adierazi nahi dugu. Munduko beste nazioek dituzten eskubideak aldarrikatzeko eta prozesua bultzatzeko dei egiten diegu euskal herritarrei. -