GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-04-16
Floren Aoiz
Gora euskal errepublika!

1931n berri pozgarriak zabaldu ziren penintsulako euskal lurraldeetan barna. Espainiar erregea joan zen, errepublika etorri, eta laster piztu zen euskal estatutuaren inguruko eztabaida. Batek baino gehiagok sinetsi zuen lurrak banatzeko garaiak hurbil zirela: jendarte aldaketaren ikurra altxatu zuten ezkertiarrek, eta demokrazia zein justiziaren itxaropenak loratu ziren udaberri hartan. Halaber, estatuaren egitura aldatzeko esperantza indartu zen. EAJk, autonomia lortzeko ilusioa lideratzen zuen alderdiak, pozez hartu zuen egoera berriak eskaintzen zuen aukera, eta hainbat mobilizaziotara deitu zuen.

1931koa errepublika zen, bai, baina espainiarra. Horregatik, autonomiaren aldeko ekimenak galarazi zituen gobernu berriak, eta Gernika militarki okupatu zuen, han deitutako bilkura oztopatzeko. Halaber, ofizialki deitu ala ez, hura ez zen langileen errepublika izan, burgesena baizik. Burges aurrerakoiena, nagusiki, ados, baina burgesena, finean.

Eskuindarrak, aberatsak, militarrak, espainiar nazionalista faxistak, eliza; segituan bildu ziren errepublikaren etsaiak, aldaketaren bideak ixteko. Ordena publikoa eta erlijioa izan ziren haien ikurrak, errepublika ahultzeko. Iraultzaren mamua puztu zuten, jendea beldurtu, monarkia, diktadura edo biak lotuko zituen sistema (Primo de Riveraren menpe hala gertatu zen) behartzeko. Errepublika jende askorendako ate irekia izan zen. Horrexegatik nahi izan zuten itxi besteek.

Denetarik gertatu zen urte haietan; 1934ko herri borrokak, errepresio bortitza, istiluak, alderdien arteko lehiak, interes talkakŠ Ez zen inoiz gorpuztu erabat beharrezkoa zen lur erreforma sakona. Bazterrean gelditu ziren errepublika federalaren ilusioak, eta autonomia mugatuak izan ziren aukera bakarrak. Lizarrako Estatutua blokeatu zuten Madrilen, eta Gestoreena bidean gelditu zen, jarrera kontrajarrien zalapartan. Ezker espainolista eta eskuin faxistaren arteko elkarbideak Nafarroa atera zuen egitasmotik, iruzur eginez. EAJren estrategiak, Irujok berak salatu zuenez, zatiketa gorpuztu zuen.

1936ko uztail madarikatua iritsi zen, ondotik. Udara idorra izan zen, ihartu baitziren ametsak, baita odolez estali ere. Ez betiko, alta! Zorionez, bizirik dago jendarte aldaketa eta nazio eraikuntzaren ametsa, euskal errepublikarena, hots. -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La despedida que se quedo en el aire
Mundua
Sinn Féin saluda la implicación de Dublín en los actos pero le recuerda los principios
Mundua
«Una terrible belleza ha nacido»
Kirolak
La salvación se acerca con un gran gol de Mark González
Kirolak
Confía todas sus opciones a la firmeza de su trinchera
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo de Base reclaman que se cree «ya» la Mesa para la Resolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea