Batasuna legeztatzea «nahitaezkotzat» jo du EAk prozesuak aurrera egiteko
ETAren azken erabakiaren ostean, eta, betiere konponbide prozesua abiatu ahal izateko, Begońa Lasagabasterri «ezinbestekoa» iruditzen zaio Batasuna legeztatzea. Bide horretan, Alderdien Legea erreformatu eta indargabetu beharra defendatu zuen EAko diputatuak. Bestelako iritziak dira, baina, PSOEn. Jose Antonio Pastorrek, kasu, Arnaldo Otegiri zera adierazi zion «Zuzenbidezko Estatuak ez du ordainsaririk ordainduko bakerako».
MADRIL
EAko diputatu Begońa Lasagabasterrek nabarmendu zuen Batasuna legeztatzea «ezinbestekoa» dela ETAren ekintza armatuen etenaldi iraunkorraren ostean Euskal Herrian zabal daitekeen bake prozesuak aurrera egin dezan.Atzo Efe agentziari eskaini adierazpenetan, Alderdi Politikoen Legearen erreformaren defentsa egin zuen, baita legearen indargabetzearena ere, betiere hauteskundeetara ezker abertzaleak aurkezteko beta izan dezan, esan zuenez. Izan ere, Begońa Lasagabasterren iritziz, «zentzugabekeria» da bakea lortzeko tresna gisa politikari apelatzen zaion une berean «euskal gizartearen ehuneko hamarra ordezkatzen duen alderdia sine die legez kanpo» izatea. Era berean, erakunde armatuaren erabakia aintzat hartuta, EAko kideak epaileak ebazpenak hartzerakoan sorturiko «egoera sozial» berriarekiko sentikorrak izan daitezen ere nahiko lukeela adierazi zuen, baketzeak «bere fruituak» ematen laguntzeko xedearekin.
«Erabateko konfiantza» Ekintza armatuen etenaldi iraunkorraren prozesua sendotzeari dagokionean, «erabateko» konfiantza duela azaldu zuen. Eta, gaineratu zuen Gobernu espainolak ibilbide bat zehaztu beharko lukeela. Azken horrek, adibidez, euskal pre- soen hurbiltzea hartu beharko luke bere baitan.
Nolanahi ere, prozesua «abiadurazko lasterketa» ez bihurtzeko gomendatu zuen diputatuak, eta «geldi egoteak» era- gingo lituzkeen ondorio negatiboez ere ohartarazi zuen.«Behar ez diren luzamenduek puntu hilak eragiten dituzte, eta hori bake prozesu batean gerta daitekeen txarrena da. Ez da utzi behar ezer ez egiteagatik gauzak usteltzen», nabarmendu zuen segidan Lasagabesterrek. Aitzitik, PSOEtik bestelako adierazpenak izan ziren atzo- koan. Gasteizko Parlamentuko PSEko eledun eta alderdiko Bizkaiko idazkari nagusi den Jose Antonio Pastor, adibidez, Arnaldo Otegiri zuzendu zitzaion zera adierazteko: «Zuzenbidezko Estatuak ez du inolako ordainsari politikorik or- dainduko bakerako». Honela hartzen omen du Pastorrek ezker abertzalea berriro legezkoa bilakatzeko aukera. Izan ere, iragan asteazkenean Otegik esan zuen PSOErenganako «konfiantza parte handi bat» galdu dutela, ezker abertzalea jasaten ari den «erasoak» direla medio. Atzo, baina, ohar batean Pastorrek Otegiri esan zion «ez dadila asaldatu, gauzak trankil, pazientziaz eta zuhurtziaz har ditzala», eta gogorarazi zion badakiela beste alderdi demokratikoek bezala, legezko alderdi bat izateko zein den jarraitu behar duen bidea: «Joko arauak errespetatzea». Ildo beretik, PSEko agintari eta Senatuko buru den Javier Rojok ere, argi nabarmendu zuen ETA desagertuko balitz ere Batasuna ezingo litzatekeela datozen hauteskundeetara aurkeztu.
Denuncia contra la cita Ibarretxe-Batasuna
MADRID El Foro Ermua presentó el viernes en la Audiencia Nacional una denuncia ante el juez Fernando Grande-Marlaska con el objetivo de que el magistrado adopte medidas encaminadas a impedir la reunión prevista para el próximo miércoles entre el lehendakari Juan José Ibarretxe y representantes de Batasuna. En concreto, la asociación considera que este encuentro «supondría, al menos, la comisión de un delito de quiebra de medida cautelar y de desobediencia, así como de reunión ilícita». En su escrito, el colectivo que preside Mikel Buesa subraya que «corresponde a los jueces la obligación de hacer cumplir sus resoluciones» y estima que dentro de esas obligaciones se halla «la de hacer cumplir la medida de suspensión cautelar de Batasuna acordada por este juzgado. Tanto más en cuanto que estamos ante un anuncio público y por adelantado de un incumplimiento de la misma y en un contexto de negociación política, lo que debe considerarse como especialmente gra- ve si hablamos de una organización terro- rista». El Foro Ermua se refiere a la ronda de conversaciones abierta por el lehendakari Ibarretxe tras el anuncio de un alto el fuego permanente por parte de ETA, y apunta que «no resulta necesario destacar» que la formación independentista «ha sido considerada instrumento de ETA e ilegalizada mediante sentencia firme del Tribunal Supremo. Y este mismo juzgado la ha considerado en grado de alta probabilidad organización terrorista, motivo por el cual ha suspendido sus actividades». Es por ello que reclama al juez para que éste requiera a Ibarretxe «que colabore con la justicia en el cumplimiento de la suspensión cautelar de HB-EH-Batasuna» y que, en concreto, «se abstenga de mantener ninguna reunión con HB-EH-Batasuna».
|