BAIONA.
«Inoiz izan al da euskal estaturik? Noiztik dago Euskal Herria bi estatuen artean banatuta? Noiz sortu zen ETA? Maiz askotan euskal gatazkari buruz deus ezagutzen ez dutenek pausatzen dituzten galderei erantzutea edo azalpenak ematea arazo bilakatzen da. Jean-Louis Davant Euskal Herriko historiaz eta aktualitateaz arras jantzia den historialariak aurkeztu berri duen liburuan arrapostu ugari eskaintzen ditu era xinple baina osoan jendeak egin ohi dituen betiko galderei.
Oraingoan, idazle zuberotarrak frantsesa aukeratu du liburua osatzen duten ehun orriak idazteko. “Le ‘problème basque’ en 20 questions” (‘Euskal arazoa’ 20 galderetan) lanak gatazkaren jatorritik ETAk berrikitan aldarrikatutako su-etenerainoko gaiak jorratzen ditu. Elkar-ek argitaratu du, eta 10 euroan salduko da.