GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-16
«Departamendua urrats bat da, baina ez behar duguna»
·Batasunak Bateraren kanpainari babesa agertu dio, ñabardurak ikusten dituen arren

Baterak departamenduaz herri-kontsulta egiteko abian duen sinadura bilketa garrantzitsua dela uste dute Batasuneko kideek, eta bertan parte hartuko dute. Haien ustez, jokoan dagoena, baina, ez da departamendua bai ala ez erabakitzea, euskal herritarren hitza eta erabakia ikusten baitute jokoan.

BAIONA

Iragan larunbatean hasi, eta datozen sei hilabeteotan, Batera plataformak Kontseilu Nagusiari Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherea bilduko lituzkeen departamenduaz herrita- rrei galdetzea eskatzeko behar diren 46.000 sinadurak biltzen arituko da. Atzo ekimen horren gainean zera nabarmendu zuen Batasunak: «Departamendua ez da gure eskakizuna, urrats bat da, baina ez da behar dugun urratsa».

Baionan prentsaurrekoa egin zuten atzo Xabi Larralde eta Jean Claude Aguerre mahaikideek, eta bertan gogorarazi zuten Ipar Euskal Herriak «onarpen politikoa eta oinarrizko eskubide batzuen errespetua oina hartzen duen koadro instituzinala» behar duela.

Alegia, hori «funtsezkoak dituen bi zutabeak atxikitzeko» dela azaldu zuten: «Nortasuna eta garapen sozio-ekonomikoa». Izan ere, hori erdiesten ez den bitartean, beti «gorabeherak eta dependentzia» egongo direla uste baitute.

Horren lekuko da, esan zutenez, berriki Alain Lamassourek adierazitako kezka: «Frantses Estatuak ‘Contrat de Plan’ deritzona finantzatzeko dirurik ez izanik Pays Basque 2010 eta ondotik Pays Basque 2020 barnean Ipar Euskal Herrirako aitzinikusiak ziren Hitzarmen Be- reziaren proiektuak bertan behera geldituko ziren beldurra adierazi zuenean», hain zuzen.

Kontu zehatzak jokoan

Oro har, Bateraren kanpainari dagokionean, mahaikideek adi-erazi zuten erreferenduma ez dela departamendua bai ala ez erabakitzeko izango, eta hauxe esan zuten segidan: «Batasunak beti defendatu du kontsulta, eta euskal herritarren hitza eta erabakia ematearen alde agertu gara. Hori da fase honetan presezki jokoan dagoena».

Kanpainaren garapenari begira, aldiz, beren ustez argi da «legalitate frantses ikuspegiak haren ezaugarriak eta mugak finkatu dituela». Eta, zera nabarmendu zuten: «Guk legalitate hori ez dugu aintzat hartzen, izan ere Euskal Herrian estatu-ek inposatu legalitatea eta herriaren borondatearen arteko talka etengabea izan da beti».

Horiek hala, beraz, Batasuneko kideek ondorioztatu zuten kanpaina horrek utziko duen emaitza, datu politikoa, Euskal Herriaren testuinguruan kokatu beharra dagoela.

Hala, mahaikideek agerraldian nabarmendu zuten Baterarena «kanpaina garrantzitsua» izango dela, eta bertan Batasunak bere ekarpena egingo duela ere adierazi zuten, abian den sinadura bilketan eta ekimenetan parte hartuz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La despedida que se quedo en el aire
Mundua
Sinn Féin saluda la implicación de Dublín en los actos pero le recuerda los principios
Mundua
«Una terrible belleza ha nacido»
Kirolak
La salvación se acerca con un gran gol de Mark González
Kirolak
Confía todas sus opciones a la firmeza de su trinchera
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo de Base reclaman que se cree «ya» la Mesa para la Resolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea