Euskaldun gazteriaren urteurrena
Gazteak aktore bilakatu nahian berrogei eta hamar urtez lanean
1954an agertu zen Euskaldun Gazteria elkartearen izena. Zuberoa eta Nafarroa Beherean kokatua, bertako gazteen kezka eta erronka nagusietan parte hartu du sortu zenetik, eta bertan biuderatu gogoeta bati esker abiatu zen ELB sindikatua. «Ikusi, epaitu eta ekin» lema nagusi pean, hamarkadaz hamarkada lekuko gazteak aktore bilakatzen laguntzea eta formatzea izan da elkartearen xede nagusia. Pizua galdu badu ere, erreferentzia jarraitzen du izaten
BUZUNARITZE
“Ikusi, epaitu eta ekin” da Euskaldun Gazteria elkarteak duela 50 urte Ipar Euskal Herri barnealdean kokatu zenetik bultzatu duen lan ildoa.Berrogei eta hamar urtez Nafarroa Beherea eta Zuberoako kultur, gizarte eta politika munduan lanean diharduten pertsonak formatu ditu elkarteak. Jean-Louis Davant-ekin hasiz, Peio Iralur edo Mixel Berhokohirigoin arte, Euskaldun Gazteria lekuko gizartean parte hartze handia izan du. Peio Jorajuria egungo elkarteko langileak errandakoaren arabera: «garai batez 5.000 lagun biltzen ziren elkartearen bestan». Bere egungo berrogei eta hamar kideekin, Euskaldun Gazteria Buzunaritzeko herrixkan kokatu du bere egoitza. Eta, bertatik, bereziki Garazi zonaldekoak dituen kideen proiektu eta lanak laguntzen ditu. «Ez ditugu guk erabakitzen gazteen proiektuak. Gure xedea, gazteak aktore bilakatzen laguntzea da. Beraien kezken arabera finkatzen ditugu gure lan ildoak», goraipatu zuen Peiok. Metodo horri esker elkartean aritu diren gazte asko denborarekin aktore bilakatu zirela jarraitu zuen esaten. ELB sindikatua bera elkarte horretan bideratuak izan diren gogoeten emaitza da hain zuzen ere. «Mugimendua 70 hamarkadan Euskal Herriko gizarte aldaketei interesatu zen. Laborantzan egiteko molde berriak agertu ziren. Horrekin batera, ELBren sorreraren garaia izan zen. Abertzale munduko eta langileen borrokek eragina izan zuten elkartearen bilakaeran», gehitu zuen. 1954an agertu zen lehen aldiko Euskaldun Gazteria izena. Ordurarte, 1929tik hain zuzen ere, elkartea, JAC (Laborari Gazte Katolikoak) mugimenduaren barne zen. Eta, izen aldaketarekin, «baserri munduko bilakaerari hobekienik erantzuteko», Estatu frantses mailan MRJC(Baserrimunduko Gazte Giristino Mugimendua) elkarteari lotu zen. Bere jatorria adierazten duen bezala, elkartearen baitan, 1970a arte, elizaren pizua handia zen. «Pizu hori bereziki euskal kulturan erlijioak zuen leku garrantzitsuari lotua zen, eta gainera, elkartearen baitan apez eta omonier asko zegoen», argitu zuen Peio Jorajuriak. Erlijioaren garrantziari esker lortu zuen luzaz izandako pizua. «Gazteek ezin zuten erreski etxetik atera. Baina, elkartearen ekitaldietan parte hartzeko orduan gurasoen baimen osoa zuten apezak joaten baitziren etxez etxe gazteen bila», erran zuen elkarteko ordezkariak. Bilkura, formakuntza, ikastaldiak, lehen eskola kurtxoak, ateraldiak, egonaldiak edo elkarretaratzeak dira besteak beste Euskaldun Gazteriaren baitan bideratzen diren lanak. Halere, elizaren pizua gizartean beran txikitzen joan den bezala, elkartearen baitan eragin gutxiago izaten hasi da. 1970ean, Euskaldun Gazteria gogoeta sakona bultzatu zuen gai horren inguruan:«elizako boterea azkarki kritikatua zen eta laboratza arloan zalantza handiak agertu ziren, hots produktibismo ildoa uztea, laborantza politika berria plantan jartzea». Bestalde, ere, 68ko maiatza garaitik gertu izanik edozein autoritate formaren aurka egiten hasi ziren.
Etxebizitzaren proiektua Hamarkadaz hamarkada, beste elkarte ugaritan gertatu den bezala, EuskaldunGazteriaren pizua txikitzen joan da. Eta, garai batean Zuberoa eta Nafarroa Beherea bere osotasunean ukitzen bazuen ere, bere lan eremua Garazi eskualdean mugatzea behartua izan da.
Baina, hasierako ildoekin lan egiten jarraitzen du, eta bertan diren berrogei eta hamar bat kideekin proiektuak abiatu dituzte. Ekipetan banatuak, gazteek egoerari buruzko ikerketa sakonak lantzen dituzte.«Ikusi, epaitu eta ekin da gure lan metodoa. Etxebizitza arloan ekipa bat muntatua dugu. Berez talde horren xedea ez zen horretan aritzea, baina, gazteen kezkei buruzko etxez etxe diagnostikoa egin orduko gai horrek garrantzia zuela ohartu dira, beraz horretan sakonki lanean hasi dira», goraipatu zuen Peio Jorajuriak. Diagnostikoa egin-eta, gazteak herrian bizi eta eta beraien aterbetzea laguntzeko Higiezinen Sozietate Zibila sortu dute. «Bost urtez egindako lanaren emaitza da hori. Etxebizitzaren krisiaren konponketa molde herritar eta kolektibo batez erantzun nahi izan dute», argitu zuen. 2006ko udazkenean sozietatearen etxea erosiko dute, eta etxea berritu bezain laster, 2007ko udazkekenerako lehen gazteen etxe sartzea egiteko asmoa dute.
Urtetan eramandako lana bideo batean bildua
BUZUNARITZE
50 urtez eramandako lana agerian jartzeko elkarteak “Euskaldun Gazteria: 50 urte lan EuskalHerri barnekaldean” deituriko bideoa plazaratu du. Bertan, sorreratik elkartearen baitan lanean aritu diren pertsonen lekukotasunekin batera, artxibo dokumentuak, argazkiak, filmeak, idazlanak bilduak dira. Philippe Maytre Euskaldun Gazteriari buruz ikerketa bat landu duen historialariaren laguntzarekin, dokumentala Aldudarrak Bideo elkartearen bidez egin dute. Elkarteko kideen arabera, bideo horren helburua ekoiztea eta Ipar EuskalHerriko barnealdeko herritar eta gazteen eskutan uztea da. Bideoak ordu bat eta laurden irauten du eta hamabi kapitulu nagusitan banatua da. Partaideen aurkezpen labur baten ondotik, filmak hasierako gertakari nagusiak oroitarazten ditu: postazko irakaskuntza, elkarretaratzeak, lurraren besta, elkartea eta elizaren arteko lotura eta tensioak, laborantzaren egoera, eta Euskaldun Gazteriaren aktibitateak eta ibilmoldea.
«Gazteen kezkei buruzko gogoetak lantzen ditugu»
Peio JORAJURIA | Euskaldun Gazteria elkarteko langilea
Peio Jorajuria Euskaldun Gazteriaren egungo permanentea da. Hiru urtez elkartearen baitan lanean aritu den Ińaki Berhokohirigoini jarraitu dio lan postu horretan. Eta, orain arte EuskaldunGazteria kudeatzeko formakuntza bideratu duelarik, maiatzetik aitzina bakarrik egonen da Buzunaritzen duten egoitzan. Bere esanetan, animazio eta kudeaketa aarloan elkarte horretan lan egitea formakuntza ezin hobea da. Euskaldun Gazteria MRJC frantses mugimendu
giristinoari lotua dago. Luzaz elizak garrantzia izan du elkartean, zer pizu du
gaur egun? Ez du gehiago horrenbeste pizurik. Gai hori gutxi lantzen dugu. Halere, bistan da ez dugula dena baztertzen, gai horrek hausnartua izatea merezi duela uste dugu. 70 hamarkada arte apezak zituen gazteak biltzen gizartea oso giristinoa baitzen. Baina, aldaketak izan dira. Elizak pizua galdu du. Ofizialki elizari lotuak jarraitzen dugu omoniera baitugu. Baina, hasieratik herriaren hezkuntza arloan diharduen elkarte gisa definitu gara. ELB elkarte horretatik atera da, mugimendu
ezkertiar gisa ikusten duzue zuen burua? Elkartea JAC giristino mugimendutik abiatu zen 1929an. Egitura hori izan zen FNSEA sindikatuaren sortzailea. 1956a aldera MRJC mugimenduan murgildu da. Erran daiteke, 1968.urtea geroztik mugimendua ezkertu dela. Baina, berez gazteentzat tresna bat baizik ez da. MRJC mugimenduaren lema nagusiak “Mundua aldatzen dugu”, “elkarrekin bizi” dira. Azken finean elkartasuna bultzatzen du. Hiru urtero permanentez aldatzen duzue.
Kudeaketarako lekuko gazte bat aukeratzen duzue aldi oroz... Helburua dinamika atxikitzea da. Horregatik, beti gazte bat hautatua da elkartea kudeatzeko. Euskaldun Gazteria hasi zenetik lan postu hori gazte batek baliatzearen nahikeria izan da. Formakuntza gune ezin hobea izaten da bai kudeaketa mailan eta baita animazio arloan ere. Sei asteko ikastaroa egiten duzu hasiera batean, eta gero urte betez aurretik zure postua bete duenarekin lan egiten duzu.. Elkarteak luzaz eragin handia izan du Ipar
Euskal Herriko barnealdean. Gaur egun bere pizu gutxiago du. Zendako izan da
bilakaera hori zure ustez? Alde batetik kontsumismo mundu batean bizi garelako. Ageri da gazteek ez dutela gizartea aldatzeko nahikeririk. Gure xedea gazte horiei iritzi bat pausatzen laguntzea da, hau da, kezkak badirela erakustea. Kezkak anitzak dira Nafarroa Beherean, bai etxebizitza mailan, baina baita enplegu eta laborantza arloetan ere. Horretarako gogoetak abiatzen ditugu. Laborari eskoletan teknikak ikasten dituzte, baina, ez dakite askotan zer den laborari bizia. Nola egiten duzu lan? Adin edo lan ildoen araberako ekipak sortzen ditugu. Horiek udako ateraldien bidez plantan jartzen dira edo proiektuen inguruan. Ekipak berak du erabakitzen zer lan eraman nahi duen. Horrekin batera, ateraldiak antolatzen ditugu. Kanpoaldean eta Euskal Herrian zer berrikuntza dagoen ikasteko parada ematen du. Urtearen bukaeran ere antzerkia lantzen dugu. Elkartearen metodoetariko bat izan da luzaz: urteko lanan ikusgarri baten bidez azaltzea. Frantses Gobernu berriarekin elkarte
askoren diru laguntzak behera egin dute, nola egiten duzue zuek. Diru guztia
MRJCren bidez duzue? Beste elkarte asko bezala diru laguntzak ditugun
proiektuen arabera eskuratzen ditugu. Horrek ibilmoldea asko aldatzen du, orain
arte ez dugulako sekulan horrela lan egin. Dagoeneko gauzak ongi doaz azken
garaiotan egitasmo asko izan baitugu. Baina, gure lana ez da beti ageri
kanpotik. Aldaketa horiek direla-eta, permanente bat ukatea ezinbestekoa da
egitasmoak aurrera eraman behar baitira . -
|