GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-16
Indarrak batzera deitu du AHTren aurkako martxak
·Bilbon amaitu da ibilaldia eta lurraren alde jarduteko beharra nabarmendu du Eguzkik

Eguzkiren ekimenez Durangotik abiatutako AHTren aurkako mendi martxa Bilbon amaitu da, eta, azpiegitura horren eraginak bertatik bertara ikusteaz gain, Boroako zentral termikoa ere bisitatu dute. Indarrak batuz, «azpiegitura txikitzaileen» aurkako borroka sendotzearen alde egin dute.

BILBO

Bizkaiko hiriburuan eman diote amaiera “Pausoz pauso AHT geldYtu” lemapean Durangotik abiatu zen mendi martxari. Ibilaldiak iraun dituen hiru egunetan, parte-hartzaileek azpiegiturak inguruneari eragingo dizkion kalteak gertutik ezagutzeko aukera izan dute, eta, Eguzkiko antolatzaileek martxa amaitu ostean jakitera eman zutenez, Mugarraren magaletik hasi eta Nerbioirainoko ibilaldiko unerik hunkigarriena Boroako termikaren aurrean egindako elkarretaratzea izan zen.

Zornotza Bizirik taldeko kideekin batera,2000 urtean Bizkaiko herrian egindako herri galdaketaren emaitzak ekarri zituzten gogora ­bozen %98 zentral termikoaren aurkakoak izan ziren­, eta Zornotzako taldearen bozeramaileRamon Dudagoitiak galdetu zuen herritarren iritziari zor zaion errespetua non dagoen. Bere aldetik, Eguzkiko kideak politikarien«isiltasunaz» eta «eskizofreniaz» jardun ziren.

«Hautestontzien bidez adierazi zuen Zornotzako herriak AHTren gainean zuen iritzia, eta Juan Jose Ibarretxeren erantzun bakarra isiltasuna izan zen. Gainera, instituzioen eskizofrenia nabarmentzekoa da, garapen iraunkorraz eta lurrarekiko defentsaz mintzo diren artean kaltea besterik ez dakarten proiektu suntsitzaileak jartzen baitituzte martxan».

Euskal Herritik «euskal hirira»

Martxak Galdakao ere zeharkatu zuen, eta, AHTz gain, herri horretan Supersurraren saihesbidea eta golf zelaia ere aurreikusiak daudelaaipatu zuten.

Basauri zeharkatu ostean iritsi ziren ibiltariak Bilbora, eta, bertan egindako ekitaldian, talde ekologistako kideek Euskal Herritik «euskal hirirako» eraldaketaz aritu ziren: «AHT, Supersur eta A-8 azpiegituren eta urbanismo narriagarriaren bidez Euskal Herria euskal hiri bilakatzen ari da, eta nazioarteko kapitalismoaren eskutik datorren espekulazioak lurraldea sakrifikatzea dakar», argudiatu zuten.

Zentzu horretan, Friasek Durangotik Bilborako ibilbidean nabaritu duten aldaketa aipatu zuen: «Ingurune metropoliarrera gerturatzen gindoazen neurrian, osagarri naturalen beherakadaizugarria antzeman dugu», ziurtatu zuen.

Martxa Bilboko Errekalde auzoan amaitu zen, eta, Kukutzaren lokalean, ibiltariek “AHTrik ez: gelditzea posible da. Herri borroka baten erronka” dokumentala ikusi zuten. Eguzkitik azaldu zutenez, bertaratu zirenek Italiako Susa bailarako herritarrek Turin eta Lyon bitarteko abiadura handiko sarearen aurka egindako borrokaren nondik-norakoak ikusi zituzten.



Begirada Madril eta Gasteizen arteko hitzarmenean jarrita
BILBO

Eguzkiko kideek azaldu zuten Durangotik Bilborako ibilbidean zehar gogoan izan dutela asteartean Madrilen sinatuko den hitzarmena. Bertan, Estatu espainoleko eta Gasteizko Gobernuko ordezkariek azpiegitura horren proiektuan elkarlanean aritzeko akordioa sinatuko dutela espero da.

Kolektiborik gogor gaitzetsi zuten Gobernuen erabakia, eta gizartearen hitza eta iritzia aintzat hartu gabe proiektuarekin jarraitzeko erabakiarekin«inposaketa politikoa» egiten ari direla nabarmendu zuten.

Gauzak horrela, Eguzkik agerian utzi zuen «proiektu txikitzailearen» aurka indarrak batu behar direla, eta ikastola, herri mugimendu, gaztetxe zein eragile sozial eta herritarrei azpiegituraren aurkako borrokara batzeko eta borroka sendotzeko pausoa emateko deia egin zieten.

Era berean, eskerrak eman zizkieten mendi martxan zehar laguntza eskaini dieten eragile sozial eta herritarrei.

Lurraren alde Lekeitiora

Eguzkiko bozeramaile den Alberto Friasek AHTren aurka ez ezik lurraren alde egiteko beharra nabarmendu zuen. Talde ekologistako kideak Euskal Herriak «bigarren trantsizio» batean murgildu behar duela aldarrikatu zuen: «Gure herriko herritar talde abertzale eta progresistek bat egin behar dugu Euskal Herriaren bigarren tratsizioa egin dadin. Lurraren defentsan jardutea da horretarako eman beharreko lehenengo urratsa, horren bidez etorriko baita itxaropena ekarriko duen eta eduki sozialez beterik egongo den proiektu bateratua», adierazi zuten.

Lurraren aldeko borrokaren haritik, Friasek Eguzkik hilaren 22an Lekeition egingo duen Lurraren Egunean parte hartzeko gonbita egin zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La despedida que se quedo en el aire
Mundua
Sinn Féin saluda la implicación de Dublín en los actos pero le recuerda los principios
Mundua
«Una terrible belleza ha nacido»
Kirolak
La salvación se acerca con un gran gol de Mark González
Kirolak
Confía todas sus opciones a la firmeza de su trinchera
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo de Base reclaman que se cree «ya» la Mesa para la Resolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea