GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-04-16
- Pierre Rajon
Hutsune gehiegi horren zelai zailean irabazteko

BURGOIN 36

BIARRITZ 22

DONOSTIA

Europako Txapelketan ongi ibiltzeak ligako ibilbidea jarri ohi du arriskuan, eta horixe gertatu zitzaion Biarritzi ostiral arratsean jokatutako lehian. Normalean hasieratik irteten diren jokalari asko falta zituzten zuri-gorriek ­batzuk min hartuta eta beste batzuk hurrengo larunbaterako atsedena hartzen­ eta hutsune horiek gehitxo nabaritu zituen aukeran hamabosteko euskaldunak.

Lapurtarrek markagailuan aurretik jartzea lortu zuten partida hasi bezain laster Banjamin Dambiellek lortutako zigor-kolpe bati esker, baina pozak hamabi minutu baino ez zituen iraun. Mickael Forestek demaren kontrola hartzen hasia zen Bourgoinen lehen entsegua sinatu zuen, eta, zortzi minutu geroago, Jean François Coux-ek etxekoen bigarren korrikaldia gauzatu zuen. eta markagailuan lehen zuloak ireki.

Atsedenaldian emaitza 19 eta 8koa zen Bourgoinen alde, baina bigarren zatiaren hasiera oso esperantzagarria izan zen bisitarientzat. Damien Traillek biarriztarren entsegu bakarra egin zuen 50. minutuan, eta gauzak nabarmen estutu zituen. Aurrea ere hartu zuten minutu horietan euskaldunek, baina neurketa amaiera borobila egin zuten bourgoindarrek. Frier eta Anthony Forestek beste bi entsegu lortu zituzten, lau batuta puntu gehigarria ere lortu zuten, eta etxekoek garaipen oso garrantzitsua eskuratu zuten Top14ko azken fasea jokatzeko.

Biarritzek lidertza galduko du porrotaren ondorioz, baina ez dio gehiegi axolako hurrengo larunbatean Heineken Kopako finalean sartzea lortzen badu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La despedida que se quedo en el aire
Mundua
Sinn Féin saluda la implicación de Dublín en los actos pero le recuerda los principios
Mundua
«Una terrible belleza ha nacido»
Kirolak
La salvación se acerca con un gran gol de Mark González
Kirolak
Confía todas sus opciones a la firmeza de su trinchera
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo de Base reclaman que se cree «ya» la Mesa para la Resolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea