Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunak egingo dira gaur
DONOSTIA. Liburuaren Nazioarteko Eguna igandean egokitu denez apirilaren 23a da izendatutako eguna, Donostia, Bilbo eta Iruñean gaur egingo dira ospakizunak. Donostian Gipuzkoa Plazan azoka egingo da, baita Bilbon Berastegi kalean ere. Iruñean, aldiz, ez da azokarik izango gaur, baina egun osoan zehar (10.00etatik 22.00etara) %10 merkeago erosi ahal izango da liburu dendetan. Gasteizen azoka bihar egingo da Plaza Berrian. Liburu saltzaileek azoketan jarriko dituzten postuez gain, ekitaldi ugari antolatu dira liburuen eta idazleen inguruan, bai hiriburuetan, baita hainbat herritan ere.
|