GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-21
«Epaile maltzur eta politikari gezurtien alde egin du Auzitegiak», salatu dute sei presoek
«Egindako urraketak eta huts egiteak zuzendu beharrean, gure auzia eraiki duten epaile maltzur eta politikari gerzutien alde egin du Auzitegi Gorenak», nabarmendu dute Mexikon preso eta estradizioaren zain dauden sei euskal presoek. Haien hitzetan, gainera, elkarrizketa politiko baten atarian ezin da ezinikusia eta indarkeria bultzatu, eta «konponbidearen kontra dauden sektoreen bidea» jarraitu. Hilaren 6an epaileek hartu zuten erabakia «erabat desegokia» dela adierazi dute. Aitzitik, hainbat alorretatik jaso duten elkartasuna eskertu eta ez dela alferrikakoa izango plazaratu dute.

MEXIKO D.F.

Asier Arronategi, Jon Artola, Axun Gorrotxategi, Joseba Urkijo, Ernesto Alberdi eta Felix Garciak Mexikon jarraitzen dute preso, noiz estraditatuko dituzten zain. Agiri baten bidez, gogor salatu dute Auzitegi Gorenak harturiko erabakia.

«Gure eskubideak urratu eta Konstituzioaren interpretazio maltzurra egiteaz gain, itsutasuna eta sentikortasun politiko falta islatu du», nabarmendu dute. Beren aburuz, estradizioa onartu izana «erabaki desegokia» eta hanka sartzea izan da, are gehiago, Euskal Herrian zabaldu den «egoera politikoa» kontuan hartuta.

«Elkarrizketa politiko baten atarian, ezin zaio ezinikusiari eta indarkeriari bide eman, eta konponbide demokratiko eta politikoen kontra dauden sektoreak obeditu», salatu dute.

Esandakoaren ildotik, Mexikoko Auzitegi Gorenak prozesu guztian zehar egin diren «urraketak eta huts egiteak zuzentzeko» aukera galdu duela esan dute sei euskal herritarrek. «Hori egin beharrean, Euskal Herriarekin bukatzeko helburu bakarrarekin, gure auzia eraiki zuten epaile maltzur eta politikari gezurtien alde egin du», berretsi dute. «Salbuespen errespetagarri eta ausart batzuk kenduta, Auzitegi Goreneko epaileek Benito Juarezek ‘Bakea, besteren eskubidearen errespetuan datza’ epaian hain argi islatu zuen espiritua gutxietsi dute», aditzera eman dute.

Aitzitik, bi urte eta erdi hauetan jaso dituzten elkartasun adierazpenak bihotzez eskertu dituzte. Izan ere, asko izan dira estradizioaren aurka azaldu diren eragileak. Politikariak, artistak, aktoreak, herri mugimenduak, sindikatuak, pentsalariak eta abar luzeak ez estraditatzeko eta Mexikoren subiranotasuna errespeta dadila eskatu dute maiz.

Hedabideetan ere oihartzun handia izan du auziak, eta ugariak izan dira argitaratu diren gutun eta iritzi artikuluak.

«Eginiko ahalegin guztia ez da alferrikakoa izan, eta ez da ezerezean geldituko, horretaz ziur egon. Guk gurekin eramango dugu, eta ziur gaude Euskal Herriak behar duen bakea eta demokrazia eraikitzeko elkartasuna bidekartuko dela», helarazi dute agirian.

GARAri eginiko elkarrizketan, Joseba Agudo abokatuak iritzi publikoan erabateko aldaketa egon dela nabarmendu zuen. «Atxilotu zituztenean, ‘terrorista arriskutsuak’ ziren, orain, aldiz, iheslari politikoak dira», esan zuen.

«Erabaki batekin subiranotasun eta justizia mexikarra ukatu dituzte. Esan behar da presio izugarriak egon direla. Hor ditugu, esaterako, Baltasar Garzon epailearen eta Jose Maria Aznar presidente ohiaren joan-etorriak», azaldu zuen.

Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak interes handia piztu zuen. Senide eta hurbilekoek zuzenean jarraitu zuten hamar orduz luzatu zen eztabaida. Bertan izan zen, besteak beste, Monica Basurto abokatua eta Asier Arronategiren emaztea. Negarrez atera zen handik.

«Nola esango diet orain nire seme-alabei Mexikoko justizian sinesteko? Sinestezina da nola makilatu eta manipulatu zituzten gauzak. Guztia genuen gure alde, eta, hala ere, estradizioa onartu dute. Eskubide eta berme denak urratu dituzte. Oztopo anitz izan ditugun arren, esperantza pittin bat nuen, baina, aginte judizial gorenak interes ekonomikoei men egin die», ondorioztatu zuen Basurtok.



«Luto para la libertad, la justicia y el derecho», subraya el líder del PRD

MEXICO D.F.

El fundador del Partido de la Revolución Democrática (PRD) y por tres veces candidato a la Presidencia de México, Cuauhtémoc Cárdenas, visitó el miércoles a los presos vascos en el Reclusorio Norte de la capital azteca. A su salida, subrayó que «la extradición es una barbaridad. La libertad, la justicia y el derecho en México deben, pues, estar de luto».

Consideró que esta medida «puede complicar la salida política que se está explorando» en Euskal Herria. Por ello, afirmó que los ocho jueces de la Suprema Corte de Justicia que apoyaron la extradición frente a la oposición de otros tres «han actuado en el mejor de los casos con absoluta insensibilidad, o bien decidieron jugar en el interés partidista del anterior Gobierno español, intolerante e incapaz de buscar mediante el diálogo y el entendimiento político la solución a un conflicto que ha tenido un alto coste social y ha afectado por largos años a una nación entera».

«Sentimos que hay algún interés político cuando allá ­por Euskal Herria­ se está buscando a través del diálogo acabar con los conflictos que han existido», resaltó.

En su opinión, éste era el momento «más inoportuno para que la Justicia mexicana decretara la extradición».

«Algunos de los magistrados no tomaron en cuenta muchos hechos y condiciones que pudieron haber llevado a otro trato para los que han estado aquí ­por el Reclusorio Norte­ por casi ya tres años», subrayó Cárdenas.

Al hilo de ello, denunció que el proceso «estuvo plagado de irregularidades», entre las que citó las siguientes: «las detenciones se realizaron sin que los agentes se acreditaran debidamente y presentaran las órdenes de detención; la Secretaría de Relaciones Exteriores se negó a recibir las pruebas de descargo antes de pronunciarse en favor de la extradición; la autoridad judicial aceptó que no se individualizaran las conductas presuntamente ilícitas; no se expusieron hechos; se transgredió el tratado de extradición y se violó la Constitución».

El líder del PRD concluyó que el Gobierno mexicano «ha quedado en una incómoda posición al servicio de causas represivas».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Tercer día de arresto incomunicado para Meñika en manos de la Guardia Civil
Mundua
Hu Jintao reclama «respeto mutuo» en el encuentro de tú a tú con George W. Bush
Mundua
Pataleta de PP y CiU al ver lejos el relevo
Jendartea
Pausoz pauso... autogestioari ateak zabaltzen heldu den maiatzaren 7ra arte
Ekonomia
Nuevos paros parciales en VW convocados por el comité
Euskal Herria
Sanz y Rajoy reafirman su oposición a cualquier tipo de diálogo político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea