GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-21
Ehunka atxikimendu-mezu konponbide demokratikoaren aldeko emakumeen ahotsei
Emakume feministekin bilerak egiten eta hainbat alorretako emakumezkoen artean Ahotsak ekimenaren adierazpena zabaltzen arituko dira orain haren bultzatzaileak. Ekimenaren oihartzuna aztertzekoa duten arren, gatazka politikoaren konponbide demokratikoaren alde egin eta emakumeen parte-hartzea indartu nahi duen ekimenak ehunka eta leku ezberdinetako sostenguak jaso ditu dagoeneko.

Emakumeek eman diote beste behin ere Euskal Herriko egoera politikoari biziberritzeko hauspoa, eta lehenak izan dira ekarpen itzela egiten. Euskal Herriko gatazka konpontzeko emakumeen zer esana eta parte-hartzea ezinbestekoa dela ozen aldarrikatu zuten joan den apirilaren 8an Donostian, munduan barna gatazka politikoen konponbidean emakumeek egin duten bezala. PP, UPN, UMP eta UDF alderdietako ordezkariak izan ezik, orotarikoak dira kideak, baita bertan agertu dituzten ideiak ere. Baina guztiek berme demokratikoetan oinarritu beharreko prozesua demokratikoa mar- txan jartzeko lan egiteko konpromisoa hartu dute. «Kide aktiboak» izan- go direla eta prozesua «blindatzearen alde» lan egingo dutela esan dute. Baina talde hutsa baino areago, hainbat talde politikotako eta eragiletako emakumeek abiatu duten dinamika oso garrantzitsua da.

Garrantzi horretaz jabetu eta oharturik, ez dira ez gutxi izan Ahotsak eki-menaren webgunean (www. ahotsak.blogspot.com) jaso dituz- ten atxikimendu eta sostengu mezuak. Horiek ere, jatorri aski ezberdinetakoak, baina es-ker ona, poztasuna, beharra eta hasitako bidean sakontzen jarraitzeko animoak dira guztietan nagusi.

Lakuako Gobernuko Hezkuntza sailburu izandako Anjeles Iztuetak ere bere atxikimendua adierazten dio ekimenari webgune horretan, baita Teresa Toda “Egin”eko zuzendari ohiak ere. “La Republica” edo “El Punt” egunkarietako hainbat erredakzioburuk ere sostengua eman diote, eta guztiek ere ekimenaren alde egin dute.

Zapaterok ere hitz egin du

Ahotsak-en webgunera bidali dituzten 150 atxikimendu ingururen artean Bidasoaldeko Emakumeak, Mujeres en Red, Bagara lesbiana, gay eta transexual euskaldunen taldea eta Begoña Montoriorena idazlea daude, bai eta euskal herrialde guztietako lagunak ere.

Estatu espainolean ere segituan jabetu dira ekimenaren garrantziaz, eta, esaterako, joan den aste bukaeran ika-mika izan da, komunikabideetan bederen, Ahotsak dela-eta Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainolak adierazitakoagatik. Izan ere, Gemma Zabaleta (PSE) eta Jone Goirizelaia (Batasuna) argazki berean azal- tzen ziren, eta beste batean, Rosa Diez (PSOE) eta Pilar Elias (PP). Horri buruz galdetuta, Rodriguez Zapaterok esan zuen lehena «denborari aurreratu zaiola» iruditu zitzaiola; eta bigarrena, aldiz, «denbora honi loturik, pixka bat atzeratua» dela. Bi argazkiak gaur egun bateragarriak direla esan arren, presidente espainolaren hitzetan, agian batak gehiegi laster egiten du, eta besteak oraindik igaroko den bidera ere atera ez direnena azaltzen du.

Jone Goirizelaiak eta Gemma Zabaletak GARAri esandakoaren arabera, gonbidapen ugari jaso dute ekimenaren berri emateko; Europako Parlamentutik hasi eta Estatu espainoleko hiriburu askotara. Esate baterako, Palman Ahotsak ekimenaren adierazpena sinatu duten 400 emakume daude, eta Katalunian beste horrenbeste. Gainera, sostengu tal-dea eratzeko asmotan dabiltza.

Ipar Euskal Herrian bertan ekimena aurkeztearren egin dizkieten eskaerak eta ekimenari begi- rako sostenguak asko direla nabarmendu dute Goirizelaiak eta Zabaletak, eta agian Baionan ekitaldia egitea aztertuko dutela adierazi dute.

Oraindik eta lehenik eta behin, Ahotsak osatzen duten eragileek bildu behar dutela nabarmendu dute biek; hain zuzen, aurrera begirako lanak aztertu eta erabakitzeko. Gehiegi azaldu gabe, talde feministekin bilkurak egingo dituztela eta ekimena orotariko emakumeei zabaltzen arituko direla esan dute, komunean lan egiteko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Tercer día de arresto incomunicado para Meñika en manos de la Guardia Civil
Mundua
Hu Jintao reclama «respeto mutuo» en el encuentro de tú a tú con George W. Bush
Mundua
Pataleta de PP y CiU al ver lejos el relevo
Jendartea
Pausoz pauso... autogestioari ateak zabaltzen heldu den maiatzaren 7ra arte
Ekonomia
Nuevos paros parciales en VW convocados por el comité
Euskal Herria
Sanz y Rajoy reafirman su oposición a cualquier tipo de diálogo político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea