GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-21
Jonan Fernandezek zuzenduko du Arantzazuko Bake Zentroa
Elkarri-ko koordinatzaile nagusia izan ondoren, Arantzazuko Bake Zentroa zuzenduko du Jonan Fernandezek maiatzetik aurrera. Frantziskotarrek bultzatutako ekimenaren ardura hartu bezain laster, zentroa martxan jartzeko plana zehaztea izango du lehenengo eginbeharra. Gero organo nagusiak osatzeko zerrendak egin beharko ditu.

OÑATI

Jonan Fernandez, Elkarri-ko koordinatzaile ohia, Arantzazuko Bake Zentroaren arduraduna izango da maiatzetik aurrera. Horixe jakinarazi zuen atzo Arantzazu Baketik Fundazioak, komunikabideei bidalitako ohar batean. Bertan azaldu zuenez, Fernandez hautatzerakoan hiru irizpide erabili dituzte: «Istiluen konponbideari eta bakerako jarduerari dagokionean esperientzia zabala izatea; alder- diekin loturarik ez izatea; eta etika ikuspegiarekin konpromisoa onartzea».

Fernandezek egin beharko duen lehenengo lana ere aurreratu zuen frantziskotarrek sortutako Arantzazu Baketik Fundazioak. Izan ere, Bakerako Zentroa martxan jartzeko plana zehazteko lanean hasi beharko du berehala Elkarri-ko koordinatzaile ohiak, betiere, Iñaki Beristain apaizak koordinatu duen lan-taldeak prestatu dituen oinarrien arabera. Datozen hilabeteetan, Fundazioak eta zuzendari berriak zerrendak osatu beharko dituzte proiektuaren organo nagusiak osatzeko:Zuzendaritza Batzordea eta Aholkularitza Batzordea, hain zuzen.

Proiektu horren helburu nagusia «istiluak etikoki lantzen ikasteko bideak sustatzea» izango dela nabarmendu zuen. «Helburu hori, alde batetik, euskal gizartearen barrura zuzendua egongo da, istilu desegileei aurrea hartu eta aurre egiten saiatzeko; era berean, kanpora ere zuzendua egongo da, ardura eta laguntasuna eskainiz istilu ahaztuei eta istiluetako ahaztuei», gaineratu zuen.

Frantziskotarrek bultzatutako ekimena izan arren, Bake Zentroa laikoa, akonfesionala eta autonomoa izango dela ziurtatu zuen, eta familia, ikaskuntza, unibertsitatea, enpresa-mundua, giza istilu berriak eta barruko arazo politikoak nahiz kanpoko borrokak izango ditu jardueraren guneak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Tercer día de arresto incomunicado para Meñika en manos de la Guardia Civil
Mundua
Hu Jintao reclama «respeto mutuo» en el encuentro de tú a tú con George W. Bush
Mundua
Pataleta de PP y CiU al ver lejos el relevo
Jendartea
Pausoz pauso... autogestioari ateak zabaltzen heldu den maiatzaren 7ra arte
Ekonomia
Nuevos paros parciales en VW convocados por el comité
Euskal Herria
Sanz y Rajoy reafirman su oposición a cualquier tipo de diálogo político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea