GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-21
Nafarroako foruzainen jarrera errepresiboa salatu du Askatasunak

IRUÑEA

Iruñeko Udaltzaingoak eta Foruzaingoak duten jarrera errepresiboa salatu du beste behin ere Nafarroako Askatasunak, bai eta horiek «UPNren eta Nafarroako Gobernuaren mesedetan» jokatzen dutela deitoratu ere.

Nafarroako Foruzaingoak etengabean ezker abertzalearen aurka egiten duela nabarmendu du errepresioaren aurkako antolakundeak, bai eta Itoitzekin Elkartasuna taldearen gisako kolektibo ororen aurka egiten duela ere. «Gaztetxeak husten parte hartu du, atxilotzen, kolpatzen eta isunak ezartzen. Dena era bortitz eta harroputzean. Eta azken asteotan, AEK-ko eta Oinarriak plataformako kideen aurka egin du horietako batzuk atxilotuz EHNA erakutsi izanagatik», salatu du prentsa adierazpen bidez.

Foruzainak langileen aurka oldartzea ere azkenaldian ohiko bihurtzen ari dela salatu du segidan amnistiaren aldeko mugimenduak, eta suhiltzaileen, taxisten edota Volswageneko langileen aurka egin dutela nabarmendu du. Hain zuzen ere, Foruzaingoa azken egunotan Volswageneko langileak atxilotzen ari dela nabarmendu du Askatasunak.

«Foruzainak egiten ari diren ibilbide errepresiboa UPNren mezu politikoaren erradikalizazioarekin bat dator», esan du Askatasunak, eta honakoa gehitu: «Euskal kutsua duen guztiaren aurka jotzen du, gure herriaren eta euskal kulturaren kontra, herri mugimenduaren kontra eta langileek egiten dituzten aldarrikapenen aurka».

«UPNk Foruzaingoarekin eta Iruñeko Udaltzaingoarekin bultzatzen duen militarizazio eta espainolizazioaren estrategia» deitoratzeaz gain, gizarteari hura salatzeko deia egin dio Askatasunak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Tercer día de arresto incomunicado para Meñika en manos de la Guardia Civil
Mundua
Hu Jintao reclama «respeto mutuo» en el encuentro de tú a tú con George W. Bush
Mundua
Pataleta de PP y CiU al ver lejos el relevo
Jendartea
Pausoz pauso... autogestioari ateak zabaltzen heldu den maiatzaren 7ra arte
Ekonomia
Nuevos paros parciales en VW convocados por el comité
Euskal Herria
Sanz y Rajoy reafirman su oposición a cualquier tipo de diálogo político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea