GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-04-21
Guantanamoko 558 presoren zerrenda atera dute AEBek
·Datuak abokatuentzat eta giza eskubideen elkarteentzat lagungarriak izan daitezke

AEBek Guantanamoko base militarrean bahituta dituzten edo izan dituzten 558 presoren izenak, jatorria eta karguak zehazten dituen zerrenda kaleratu zuten atzo. Epaile batek behartuta martxoan argitaratu zituen Pentagonoak presoen datu batzuk; oraingoa zerrenda zehatzagoa eta osatuagoa da.

WASHINGTON

Guantanamon dauden eta egon diren 558 gizonezkoren izen-zerrenda argitaratu zuen atzo Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Pentagonoak. Atxilotuak 41 herrialdetakoak dira, gehienak Saudi Arabiakoak (132), Afganistangoak (125) eta Yemengoak (107).

Base militarreko atxiloketa zentroa 2002ko urtarrilean zabaldu zutenetik, ezkutuan eduki dituzte datu gehienak, bertsio ofizialaren arabera, presoen edota horien familien kontrako errepresaliak saihesteagatik. Urteotan izen batzuk argitara eman dituzte giza eskubideen aldeko elkarteek edota zenbait presoren abokatuek. Atzo, baina, Pentagonoak berak kaleratu zituen 2004an eta 2005ean beren egoera berrikusteko auzitegi batetik igaro ziren guztien izenak, jatorria eta karguak.

Datu berriok presoen abokatuentzat eta giza eskubideen aldeko elkarteentzat lagungarriak izango direla uste du Bill Goodmanek, Konstituzioko Eskubideak defendatzeko zentroko zuzendariak. Haren berbetan, abokatuek urte bi eta erdi daramatzate informazio horren eskean. Hori dela-eta, «eskandalugarria» iritzi zion hainbeste itxaron behar izanari.

Erabakia ez da, Pentagonoko bozeramaile batek atzo esan zuen moduan, gardentasunaren isla izan, epaile batek behartutako ekintza baizik. Associated Press albiste-agentziak, Informatzeko Askatasunaren Legean babestuta, presoen zerrenda publiko egiteko eskaera egin zuen duela hilabete batzuk, eta epaileak APren alde egin zuen.

Epai hura betez, martxoaren hasieran Pentagonoak preso askok itaunketetan egindako adierazpenen transkripzioak kaleratu zituen. 7.600 orrialdeotan nahastuta izen eta jatorri batzuk agertzen ziren. Atzokoan, berriz, izenak zerrendatuta agertzen dira. Hala ere, ez daude izen guztiak. Aurrekoetan legez, ez dira batzorde militarren aurrean agertzeari uko egin dietenen izenak jasotzen. France Pressen arabera, gainera, jadanik aske dauden beste 140 bat izen ere falta dira.

Zerrenda horretan agertzen diren guztiek AEBen «borrokalari etsaiak» izendapena dute, eta 2001eko irailaren 11ko atentatuen ostean George W. Bushen Gobernuak abiatutako «terrorismoaren kontrako borroka globalean» atxilotu zituzten.

«Borrokalari etsaiak»

AEBek Al Qaeda eta Afganistango talibanekin lotura zutelakoan atxilotu dituzte guztiak, baina ohiko gerra presoen estatusa eman beharrean «borrokalari etsaiak» izendapena asmatu zuten. Izendapen hori ez du nazioarteko zuzenbideak jasotzen, eta, horren ondorioz, presoek ez dute inolako babes juridikorik. AEBak horretaz baliatu dira atxilotuak urteetan bahituta edukitzeko gerra presoei dagozkion oinarrizko eskubideak bermatu barik.

Hartara, Guantanamon dauden hamar presok soilik dituzte karguak eta batek ere ez du epaiketarik izan. Egun 490 presok bahituta jarraitzen dute Guantanamoko badian (Kuba).

Identifikatutakoen artean Afganistango lehengo talibanen Gobernuko zenbait kide daude. Gobernu hori AEBek erorrarazi zuten 2001eko abenduko inbasioaren ondorioz. Defentsa Ministerioko langileen arduraduna, Mohamed Fazil mullah (buruzagi erlijiosoa); Inteligentzia zerbitzuetako kide Abdul Haq Wasig eta Gholam Ruhani; eta Afganistanek Pakistanen zuen enbaxadore Abdul Salam Zaif ­2005ean aske gelditu zen­ zerrendan daude. Irailaren 11ko atentatuetan bahitzaileetako bat izatea leporatzen dioten Muhamed al-Qahtani saudiarabiarra ere bertan dago.



EEUU niega la extradición de presos uigures a China

PEKIN

En la lista de prisioneros en Guantánamo que se publicó ayer aparecen 22 personas de nacionalidad china. Se cree que la mayoría son uigures, miembros del mayor grupo étnico musulmán originario de Xinjiang. Este enclave está ubicado en la parte noroccidental del territorio bajo administración de Pekín, y lucha por crear el Estado independiente de Turkestán Oriental. Esta comunidad histórica con lengua y cultura propia está vinculada con los pueblos turcomanos de Asia Central. En la década de los noventa surgió un movimiento armado independentista duramente reprimido, pero hace unos cinco años que no se ha informado de ningún atentado de estos rebeldes. Aun así, el Gobierno chino les considera parte de Al Qaeda.

Pekín solicitó ayer la extradición de estos ciudadanos, pero Washington se negó aduciendo, paradójicamente, que China no garantiza los derechos humanos de estos presos. A pesar de la negativa, el Gobierno chino aparcó sus diferencias con Estados Unidos y mostró su apoyo incondicional a la guerra contra el «terror» liderada por este último.

Organizaciones pro derechos humanos acusan a China de utilizar la «guerra antiterrorista» como excusa para reprimir la libertad religiosa y política en Xinjiang, donde hace décadas el Gobierno central está fomentando la colonización de los chinos Han ­etnia mayoritaria en China­.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Tercer día de arresto incomunicado para Meñika en manos de la Guardia Civil
Mundua
Hu Jintao reclama «respeto mutuo» en el encuentro de tú a tú con George W. Bush
Mundua
Pataleta de PP y CiU al ver lejos el relevo
Jendartea
Pausoz pauso... autogestioari ateak zabaltzen heldu den maiatzaren 7ra arte
Ekonomia
Nuevos paros parciales en VW convocados por el comité
Euskal Herria
Sanz y Rajoy reafirman su oposición a cualquier tipo de diálogo político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea