GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-04-21
- Urrezko Aizkora
Iritsi da faboritoak lehian ikusten hasteko garaia

DONOSTIA

Urrezko Aizkoran ari da apurka-apurka faboritoen txanda heltzen, eta etzi Peñagarikanoren txanda izango da. Beizamako aizkolariak Txapartegiren aurka neurtuko ditu indarrak.

Ekinaldia Zarauzko kiroldegian izango da etzi, 12.15ean, Izeta II.ak egingo duen marka saiatzearen jaialdi berean. Kanporaketa erakargarria da. Aizarna eta Beizama ez daude oso aparte, eta inguruko jende ugari izango da saioa ikusten. Horri, gainera, Izetaren marka saiatzea gehitu behar zaio, eta azkenean sarrera bikaina izango du kiroldegiak.

Guztira hamasei enbor moztu beharko dituzte, lan ezberdinak eginez. Peñagarikano izango da irabazteko faboritoa, baina adi ibili beharko du Txapartegirekin. Bi aizkolari horiek elkar oso ongi ezagutzen dute, iaz bertan bikote izan baitziren Binakako Urrezko Aizkoran.

Txapartegik hirugarren kanporaketa izango du. Aurretik Otaño eta Etxebeste utzi zituen bazterrean, eta lehiaketa honetan bere bidea egiten jarraitu nahiko luke. Galtzeko ez dauka ezer, Peñagrikanorekin galtzea normalena bailitzake; eta irabazteko, berriz, asko dauka. Beraz, lasaitasun horrekin joango da plazara.

Presioa Peñagarikanorentzat izango da. Beizamakoarentzat estreinako kanporaketa izango da, eta berak badaki bera dela faborito. Proba ezberdinak dira, eta ez da lan bakar batera bezala. Baina, hala ere, berak eraman beharko luke garaipena, nahiz eta abiadurako probetan adi ibili beharko duen.

Urrezko Aizkoran, ordea, ez da izango helduen saioa bakarrik, gaztetxoak ere bertan izango baitira. 18 urtez beherakoen finala jokatuko dute Atutxa II.ak eta Mugertza III.ak. Gero horiek gazteen lehiaketan jarraituko dute, eta hor izango dira Xabier Mindegia, Otaegi, Rekondo edo Mugertza II.a, esaterako.

Hamabi enbor moztuko dituzte lan ezberdinak eginez. Bi horiek binakako gazteen finalean ere izan ziren, eta orduan Mutrikura joan zen garaipena. Atutxa da bizkaitarrek etorkizunerako duten itxaropenik handiena, eta saiatuko da etziko finalean garaipena eramaten. Lan ezberdinak egin beharko dituzte, eta denak ahalik eta denborarik laburrenean mozten dituenak bereganatuko du gaztetxoen txapela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Tercer día de arresto incomunicado para Meñika en manos de la Guardia Civil
Mundua
Hu Jintao reclama «respeto mutuo» en el encuentro de tú a tú con George W. Bush
Mundua
Pataleta de PP y CiU al ver lejos el relevo
Jendartea
Pausoz pauso... autogestioari ateak zabaltzen heldu den maiatzaren 7ra arte
Ekonomia
Nuevos paros parciales en VW convocados por el comité
Euskal Herria
Sanz y Rajoy reafirman su oposición a cualquier tipo de diálogo político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea