GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-04-21
- Harri-jasotzea
Izeta 100 kiloko zilindro zaharrarekin arituko da hiru hamarrekotan
·Harri hori denbora horretan Ostolatza I.ak 249 aldiz dauka jasota, eta hori ondu nahi du

DONOSTIA

Joxeramon Iruretagoiena Izeta II.ak marka saiatze handi bat egingo du etzi, Zarauzko kiroldegian. Aiarra 100 kiloko zilindro zaharrarekin arituko da, eta hamar minutuko hiru txanda izango ditu lanerako. Txanda batetik bestera hamar minutu izango ditu atsedenerako. Helburua Ostolatza I.ak 1968an egin zuen marka haustea da. Zestoarrak 249 jasoaldi eman zizkon harriari, eta horixe ondu nahi du.

Aiarrak adierazi zuenez, marka saiatze hau besterik gabe atera omen zen: «Urtarrilaren inguruan izan zen. Anaia hasi zitzaidan animatzen, eta azkenean ausartu egin naiz», esan zuen. Helburua Ostolatzaren marka apurtzea dela ere onartu zuen. «Marka apurtzea izango da helburua. Hori asko ontzerik ez da izango, Ostolatza ikaragarrizko harri-jasotzailea izan baitzen. Urte asko pasatu dira hark marka egin zuenetik, eta inork zalantzarik bazuen, igandean ikusiko da zer-nolako harri-jasotzailea zen, eta zer-nolako marka daukan eginda», adierazi zuen Izeta II.ak.

Marka horretako prestakuntza luzea eta gogorra izan dela ere baieztatu zuen: «Marka handia da, eta hemen bai gorputza baita burua ere oso ongi izan behar dira. Hiru txanda dira hamar minutukoak, eta tamaina ongi hartu behar zaio. Hasieran den guztia ematen baldin bada, gero beste bi txandetan ezer egin gabe geratzeko arriskua dago. Ez da batere marka erraza», esan zuen.

Harriak berak ere zailtasun handiak ditu. Kirol hau gehiegi ezagutzen ez dutenek beti galdetzen dute zilindro berriak eta zaharrak zer ezberdintasun dituzten, eta hori ederki argitu zuen Joxeramonek. «Oraingo harriak kopa modukoak dira. Pisua goian izaten dute; eta zaharrak, berriz, harri guztian dauka pisua. Askoz ere zailagoa da harri hau. Honek duen abantaila neurria da. 10 zentimetrotan mugi zaitezke, eta ongien doakizun tamainan jar daiteke. Ostolatzak, esaterako, 56 zentimetroko altuera zuen, eta nireak 60 izango ditu», esan zuen harri-jasotzaile aiarrak.

Oraingoz, marka ahalegin hau bakarrik izan duela buruan ere onartu zuen: «Bai, bai, lehiaketak ez zaizkit burutik pasa ere egin. Marka hau egin behar bada, burua honetarako bakarrik izan behar da».

Bestetik, idi-probetan itzain ere ibiltzen da, eta hori ere mesedegarria ez dela esan zuen. «Bi apustutan izan naiz orain dela hamabost bat egun. Sei hilabete badira esan zidanetik, eta baiezkoa eman nien. Artean marka egingo nuenik ere ez nekien, eta agindutakoa bete dut. Mesederik ez du egiten horrek, baina hori zela badira hamabost egun, azken bi aste hauetan markarako bakarrik nago», esan zuen.

Izeta II.ak semea izango du harria jartzen; eta erlojuarekin, egin behar duen guztia kontrolpean izateko, berriz, anaia edukiko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Tercer día de arresto incomunicado para Meñika en manos de la Guardia Civil
Mundua
Hu Jintao reclama «respeto mutuo» en el encuentro de tú a tú con George W. Bush
Mundua
Pataleta de PP y CiU al ver lejos el relevo
Jendartea
Pausoz pauso... autogestioari ateak zabaltzen heldu den maiatzaren 7ra arte
Ekonomia
Nuevos paros parciales en VW convocados por el comité
Euskal Herria
Sanz y Rajoy reafirman su oposición a cualquier tipo de diálogo político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea