GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-04-21
Yachvili: «Ea aurten Europako Kopa etxeratzen dugun»
·Lapurtarren jaurtitzaileak dio Bath taldearekin adi ibili behar dela

BIARRITZ

Itxaropena eta ilusioa, horiek dira Biarritzen azken egun hauetan gehien entzuten diren hitzak. Ez da gutxiagorako, azkeneko bi urteetan Europako Kopako finalerdietatik at geratu ostean, hirugarrengoan ez baitute hutsik egingo dutenik uste, eta are gutxiago etxean jokatuta.

«Sekulako ilusioa eta gogoa daukagu. Azkeneko bi urteetan finalerdietan kanpoan geratu gara, eta badakigu hori zer mingarria den. Badakigu zaleentzat finalean izateak zer nolako garrantzia duen, eta guk geure indar guztia jarri nahi dugu norgehiagoka honetan. Ea aurten Europako Kopa etxera ekartzeko modua egiten dugun», esan zuen Dimitri Yachvilik, Biarritzeko jokalariak.

Lapurtarren jaurtitzailearen ustez, zaleek taldeari emango dien bultzada garrantzitsua izango da: «Gu oso gustura gaude Donostian jokatzearekin. Hiria eta zelaia ongi ezagutzen ditugu, eta guretzat ohore bat da Euskal Herri osoaren aurrean jokatzea. Zaleen laguntza beharrezkoa da, eta hortxe egongo dira guri bultza nahian. Gainera, badirudi Ingalaterratik ez dela jende gehiegi etorriko, eta horrek gure taldearen aldeko jende gehiago egongo dela esan nahi du. Azkeneko bi urteetan gu etxetik at aritu gara, baina aurten dena ezberdina izango da».

Hori bai, Bath taldearekin adi ibiltzeko esaten du: «Adi ibili behar da Bath taldearekin. Ingelesak buru aldetik lan asko egiten dute, eta talde zaila da. Final laurdenetan ez ziren faborito, baina kanpoan irabazi egin zuten. Europako Kopak jokalariei indar berezia ematen die», adierazi zuen Yachvilik.

Biarritz oraingoan ere Hendaian bildu da, eta hantxe ari dira biharko partida prestatzen. Bazkal ostean abiatuko dira Anoetara.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Tercer día de arresto incomunicado para Meńika en manos de la Guardia Civil
Mundua
Hu Jintao reclama «respeto mutuo» en el encuentro de tú a tú con George W. Bush
Mundua
Pataleta de PP y CiU al ver lejos el relevo
Jendartea
Pausoz pauso... autogestioari ateak zabaltzen heldu den maiatzaren 7ra arte
Ekonomia
Nuevos paros parciales en VW convocados por el comité
Euskal Herria
Sanz y Rajoy reafirman su oposición a cualquier tipo de diálogo político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea