GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-22
Hogeita hamar flauta elkartuak, Izturitzen
·Historiaurreko lehenengo flauta-jotzailearen omenez eginen dute ikusgarria

Arratsaldeko lauretan hasita, historian zehar flautaren bitartez bidaiatzeko aukera emanen dute gaur artistek Izturitzeko eta Otsozelaiko harpeetan. Historiaurretik hasi eta gaur egun arte, hogeita hamar bat flauta elkartuko dira ekitaldi horretarako, eta instrumentuak leizeen espazioaren arabera agertzen joanen dira.

IZTURITZE

Historiaurretik gaur egun arte, mendeetan flautak izandako bilakaera entzun eta ikusteko aukera emanen dute gaur arratsaldean musikariek Izturitzeko eta Otsozelaiko harpeetan.

Mixel Etxekopar, Geraldine Chemin, Sylvie Pascal, Jean Baptiste Pes, Jean-Charles Sanz eta Baionako kontserbatorioko musikariak izanen dira bertan, Historiaurrean kultura eta jendeen elkargunea izan den gune hori berriz ere biziarazteko. Jean-Philippe Leremboure ikusgarriaren zuzendari artistikoak aipatu zuen: «Harpe horiek sinbolo azkarrak dira bertan aurkitu baitzuten lehenengo flauta, eta hori omendu nahi dugu». Biharko ekitaldian, beraz, Historiaurreko doinu eta instrumentuetatik hasi eta gaur egun arte eta Pizkundetik pasatuz, historian bidaiatzeko aukera emanen dute musikariek. «Orotara hogeita hamar flauta ezberdin elkartu dituzte ekitaldi honetarako. Musika tresna asko guztiz ezezagunak egiten zaizkigu», gehitu zuen zuzendari artistikoak.

Halere, artistek ez dituzte tresna guztiak baliatuko: «Gunearen arabera baliatuko dituzten instrumentuak aukeratu dituzte».

Arratsaldeko lauretan hasiko den ikusgarria, izan ere, harpeen espazioan guztiz murgildua izanen da. «Flauta asko ekarri dituzte, eta xedea izan da instrumentuak espazioari egokitzea. Honela, doinuak entzuteaz gain, ikusleek harpeetan ibilaldia egiteko aukera izanen dute. Leizeen unibertsoan bidaiatzea proposatuko diegu espazio batetik bestera pasatuz», argitu zuen Lerembourek.

Epe luzeko proiektua

Flautaren inguruan eginen duten topaketa hori 2003an abiatua zuten, leizeen 50. urteurrena ospatu zutenean. Arlo asko- tariko artistak bildu ziren, eta arte topaketa horiek geroan garatzeko asmoa dute. Epe luzeko proiektua da.

Lerembourek proiektuaren berri eman zuen, eta beren xedea harpe horiek berriz ere ikerketa, sorkuntza eta trukatze gune bilakatzea dela aipatu zuen. «Historiaurrean harpe horiek transmisioaren, sorkuntzaren eta trukaketaren gune garrantzitsuak ziren. Garai horretan zeukaten leku berezia eman nahi diegu berriz, betiere, XXI. mendeko gizarteari egokituz», jakinarazi zuen. Egitasmoa 2006 urtean gauzatuko da, elkartea sortuko baitute orduan. «Arte arlo guztiak bateratuko dira proiektu horretan. Musikatik hasi eta dantza, kantua eta arte plastikoak arte», burutu zuen esaten Lerembourek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El rey anuncia que «devuelve» el poder para seguir mandando
Mundua
El Polisario rechaza el diálogo directo con Marruecos que propone Annan
Euskal Herria
Movimientos y muchas fotos fijas para treinta días ¿sin violencia?
Kultura
Joxe Mari Urbieta «Egañazpi», Sakabirekin 32 urtez pandero jotzaile izandakoa, hil da
Euskal Herria
Jokin Gorostidi, ingresado muy grave tras sufrir un paro cardíaco
Ekonomia
Informes policiales ayudan a Sanz a criminalizar la protesta de VW
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea