Titiriteroek topaketa egingo dute asteburuan Zugarramurdin
ZUGARRAMURDI
Eskual Titiriteroen Topaketa egingo dute gaur eta bihar, Zugarramurdin. Seigarren urtez ospatuko dute aurten festa, eta aurreko edizioetan bezala, Mikel Diez eta Estefa Erro gogoan izango dituzte, bereziki.
Txotxongilo erakusketak prestatu dituzte Mikel Diez eta Estefa Erroren lanak izango dira ikusgai, baita Txotxongilo Zentrokoak ere, eta horiez gain, gaur eta bihar arratsaldean musika kontzertuak izatekoak dira.
«Ekitaldi guztiak jendeak erakusten duen borondate onagatik egiten dira. Taldeek ez dute deus kobratzen, eta ordainean lo egiteko lekuarekin eta jatekoarekin batera ematen zaien diruarekin konformatzen dira azaldu dute antolatzaileek. Herriko Etxeak eta Akelarre Elkarteak bere instalazioak uzten dituzte, eta aurten, lehenengo aldiz, elkarte horrek diru laguntza ere eman du. Gainerako finantzaketa eta antolakuntza lana Kisu-labe elkarteak egiten du».
Aurtengo topaketan parte hartuko duten taldeak honokoak dira: Behi bis, Azika, Taun Taun, Virabolta, txalapartariak, Goloka, Tenderete, Imagina-T, Kixka, Bihar, Antzezkizuna, Taupada eta Kukubiltxo.
|