GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-22
Lapurdiko eta Nafarroa Behereko zortzi dantza talde euskal presoen alde
Dantzari gazte gisa landuak zituzten sorkuntzak azaltzeko gune bat aurkitu nahian, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko zortzi dantza taldeetako dantzariek euskal presoen alde ikusgarri handia egiteko ideia izan zuten. Sorkuntzak ondoko apirilaren 28an aurkeztuko dituzte Makeako ezker paretan. Umorista bat eta bertsolari bat agertuko dira, gainera.

BAIONA

Lapurdiko eta Nafarroa Behereko zortzi dantza taldeetako ehun eta berrogeita hamar dantzari elkartuko dira ondoko apirilaren 28an, Makean, euskal presoen alde eginen duten ikusgarri batean. Egitasmoa dantzariek berek bultzatu zuten.

Zortzi dantza taldeek sorkuntzak eginak zituztela-eta, gazte dantzariak biltzeko eta obra horiek guztiak publikoari erakusteko elkargune bat sortzeko gogoa izan zuten. Eneko Gorri dantzariak argitu zuen: «Emanaldi handia, kalitatezkoa eta aberatsa egin nahi genuen, baina, gainera, ekimen horri zentzu nagusi bat eman nahi genion. Naturalki, presoen alde egitea bururatu zaigu».

Dantzariekin batera, ikusgarria osatzeko bertsolari bat eta antzerkilari bat barneratu dituzte obran. «Dantza mundutik atera nahi genuen. Beraz, aurkeztuko ziren zortzi sorkuntzen artean lotura egiteko bertsolariaren eta antzerkilariaren agerpenak izanen dira», gehitu zuen Gorrik. Dantzariak ikusten ahalko diren zortzi sorkuntzak banan-banan azaldu zituen: Donibane Lohizuneko “Donibaneko iratzarria”, Arbonako “Primarin”, Maritzuliren “Kutx ala pil”, Lekorneko taldearen “Kairox Okuxtru”, Iparraldeko dantzariek Poporen omenez egindako sorkuntza, Garaztarrak taldeak hip-hopa eta dantza nahasten dituen ikusgarria, eta Oldarraren “Gernika” baletaren zati bat. «Dantza bere kontestutik atera nahi izan dugu», argitu zuen Eneko Gorrik. Antzerkiari dagokionez, Jules Ferrand izeneko umorista izanen da bertan. Artistak aurretik presoen alde azalduriko “Port du casque obligatoire” ikusgarriaren zatiak emanen ditu dantzen artean, atsedenaldiak izanen direlarik.

Ekitaldi originala

«Ikusgarriak zabaldu nahi duen ideia nagusiari zentzua emateko nago. Umorearen bidez amnistia, memoria eta itxialdia aipatzen ditut antzerkian. Gutxi- tan elkartzen dira ikuskizun batean antzerkia, dantza eta bertsolaritza», gaineratu zuen Jules Ferrandek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El rey anuncia que «devuelve» el poder para seguir mandando
Mundua
El Polisario rechaza el diálogo directo con Marruecos que propone Annan
Euskal Herria
Movimientos y muchas fotos fijas para treinta días ¿sin violencia?
Kultura
Joxe Mari Urbieta «Egañazpi», Sakabirekin 32 urtez pandero jotzaile izandakoa, hil da
Euskal Herria
Jokin Gorostidi, ingresado muy grave tras sufrir un paro cardíaco
Ekonomia
Informes policiales ayudan a Sanz a criminalizar la protesta de VW
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea