GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-22
Leia elkartea sostengatzeko deialdiak, zabalduak

BAIONA

Batasunak, Abertzaleen Batasunak (AB), Akitania eskualdeko Berdeek eta LAB sindikatuak ondoko asteartean auzipetuko duten Leiako kideari sostengu osoa helarazi zioten atzo, eta egun berean eginen duten elkarretaratzera deitu zituzten herritarrak.

Izan ere, joan den azaroan, 2x2 bidearen bultzatzaileak Donapaleura auzapezei proiektuaren berri ematera joan ziren. Eta, ekitaldia egiten ari ziren bitartean, arazorik ez izateko, auzapezak herriko zenbait karrika zeharkatzea debekatu zuen.

Hala eta guztiz ere, 2x2 proiektuaren aurka dagoen Leia elkarteak protesta ekitaldiak egin zituen, eta kale batzuetan pintatzeak egin. Alde horretatik, herriko auzapezak elkarteko kide bat auzipetu du, eta «gune publikoa suntsitu» izana leporatzen dio.

Luzamendua

Auzia ondoko asteartean izanen da, eta egun berean, Baionako epaitegiaren aurrean elkarretaratze bat eginen dute. Bai Batasunak, baita ABk, LABek eta Berdeek ere, kaltetuen, laborarien, hautetsien eta garapen orekatuaren alde borroka eredugarria bideratu duen Leia elkartea «ahuldu eta kriminalizatu» nahi izatea salatu zuten. LABek, berriz, Euskal Herrian dauden garraio proiektuetarako «luzamendu» bat finka dezatela eskatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El rey anuncia que «devuelve» el poder para seguir mandando
Mundua
El Polisario rechaza el diálogo directo con Marruecos que propone Annan
Euskal Herria
Movimientos y muchas fotos fijas para treinta días ¿sin violencia?
Kultura
Joxe Mari Urbieta «Egañazpi», Sakabirekin 32 urtez pandero jotzaile izandakoa, hil da
Euskal Herria
Jokin Gorostidi, ingresado muy grave tras sufrir un paro cardíaco
Ekonomia
Informes policiales ayudan a Sanz a criminalizar la protesta de VW
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea