GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-22
Udalak herritarrak mespretxatzen dituela salatu du SOS Muxikak

MUXIKA

Iragan apirilaren 11n batu zen Muxikako Udalbatza Inama enpresaren gaineko afera aztertu eta erabakiren bat hartuko zuen osoko bilkura berezi bat egiteko. Bertan, enpre- sa horren nahia onartzea erabaki zuten; hau da, lantegia 12 hektarea zabaltzea baimentzea. Horretarako, baina, arau subsidiarioak aldatu beharra izan zuten, Urdaibaiko biosferan egonik, orain arte indarrean zeudenekin ez baitzen zilegi halako lanik egitea.

SOS Muxika herri plataformak San Roman auzoko dorretxearen azpian Inama lantegiko burrunba lagun zuela atzo eginiko prentsaurrekoan, Udalaren jarrera hori gogor salatu zuten, azken urteotan «nahi izan duen guztia» egiten utzi baitio. «Adarra jotzen ari zaizkigula dirudi», adierazi zion GARAri herri plataformako kide batek. «Herritarren oinarrizko eskubideak mespretxatzen ditu Udalak: segurtasuna edukitzeko, osasuna edukitzeko eta bizi-kalitate duina izateko», adierazi zuen.

Jarrera are ulergaitz eta eskandalagarriagoa dela gehitu zuen herri plataformak; izan ere, kontuan hartu behar da Inamak ez duela ez biltegiratze, ez zabaltze, ezta emisio kutsatzaileak kanporatzeko lizentziarik ere.

Hiri-industria gunea

SOS Muxikako kideek salatu zutenez, nekazaritza giroko gune garbia zena batere erakargarritasunik gabeko hiri-industria gunea bilakatzen ari dira, nekazaritza lurrak, ibaiak eta abar estaliko dituen Inama zabaltzeaz gain, industrialde bat ere eraiki nahi baitute herriko agintariek bertan.

Horren adierazgarri da Eustatek bildutako datuek agertzen dutena: urtero-urtero 18-20 bat lagunek alde egiten dute Muxikatik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El rey anuncia que «devuelve» el poder para seguir mandando
Mundua
El Polisario rechaza el diálogo directo con Marruecos que propone Annan
Euskal Herria
Movimientos y muchas fotos fijas para treinta días ¿sin violencia?
Kultura
Joxe Mari Urbieta «Egañazpi», Sakabirekin 32 urtez pandero jotzaile izandakoa, hil da
Euskal Herria
Jokin Gorostidi, ingresado muy grave tras sufrir un paro cardíaco
Ekonomia
Informes policiales ayudan a Sanz a criminalizar la protesta de VW
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea