Beste lurrikara bat izan da Itoizko urtegitik hurbil, kilometro batera
AGOITZ.
Itoizko Koordinakundeak prentsa adierazpen baten bidez jakinarazi du Itoizko urtegitik hurbil beste lurrikara bat izan zela atzo goizean, 11.14an. Horren arabera, Geografia Institutu Nazionalak bere web orrian jasotako mugimendu sismiko horrek Agoizko eremuan izan zuen epizentroa, herrigunetik sei kilometrora eta Itoizko urtegitik kilometro bakarrera. Horrek, gainera, Richter eskalan 1,3 graduko indarra izan zuela jasotzen du Koordinakundeak kaleratutako adierazpenak.
|