GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-22
Eguraldi txarrenak ere ez zuen zapuztu Sanduzelaiko txupina
Askok nahi ez zuten arren, Iruñeko Sanduzelai auzoko bizilagunek tartean, iragarpenik okerrenak ere bete ziren, eta eguraldiak okerrera ez, okerrenera egin zuen. Hala ere, txupina jaurti zuten; maizterrek dantzatu ahal izan zuten, eta jaiez eta alaitasunez beteriko hiru eguni hasiera eman zieten (eguraldiak uzten badu).

IRUÑEA

Askotan kexatu ohi gara eguraldia ematen dutenek iragarpenekin asmatzen ez dutenean. Bada oraingoan ez dugu inolako aitzakiarik; alde horretatik, behinik behin. Eguna guztiz ilun esnatu ez arren, orduak igaro ahala zerua gero eta beltzago jarriz joan zen, eta Sanduzelaiko festen hasiera iragarriko zuen txupina jaurti baino lehentxeago, zerua aspaldi egon ez den bezain beltz ageri zen.

Sanduzelaiko biztanle gehienak jai giroan sartuak zeuden harrezkero, txokolate jana eta guzti eginak baitzituzten, baina aurpegietan kezka ageri zuten; eguraldiak nola jokatuko zuen beldur ziren. Arratsaldeko zazpi eta erdiak jotzerakoan, ordea, klimatologia indar guztiek bat egin zuten Sanduzelaiko auzokideei festa zapuzten saiatzeko: haize bolada indartsuak, euri zaparrada bortitzak, kazkabarra ere tarteka... Hala eta guztiz ere, horretatik guztitik irakaspenen bat atera badaiteke, honakoa da: eguraldi txarrenetan txarrena ere ez dela gai Sanduzelaiko bizilagunen asmoak zapuzteko.

Txupin estalia

Izugarrizko ekaitza ari zuelarik ere, haur bat baino gehiago ibili zen gurasoei «baina suziria jaurtitzea ez dute inoiz bertan behera utzi!» esanez esperantza agertzen, eta halaxe izan zen. Txupina arkupe batzuetara lekualdatu zuten eta han eman zieten hasiera ofiziala jaiei.

Lehenik eta behin, lau gazte atera ziren jendaurrera kopla batzuen bidez auzoko jaiak «munduko onenak» direla esateko. Jarraian, auzoko kultur eta jende aniztasuna goraipatzen zuen pregoia irakurri zuten, eta jaiak lauzpabost hizkuntzatan zoriondu ostean, «auzo ezberdin askoz» osaturiko auzoa aldarrikatu zuten.

Hotz eta euriari aurre egiteko, baina, ez dago dantzatzea bezalakorik, eta hori egin zuten maizterrek lehenengo ­maizterren dantzari jarraiki­ eta nahi zuen orok atzetik, azken horiek Larrain-dantzarekin.

Egitaraua

Larunbata 22

10.00: Sanduzelaiko Festetako XIII. Arrantza saria ibaiaren sotoan.

11.30: Sevillana txapelketa San Jorge ikastetxean.

12.00: XXVIII. Kalderete Txapelketa osasun etxearen aurreko zelaian.

20.20: Sanduzelaiko Baturrada taldearen emanaldia auzo elkartetik abiatuta.

Igandea 23

11.00: Arraun Txapelketa ibaiaren presan.

12.00: Erraldoi elkarretaratzea Salva kaletik abiatuta.

17.00: Txipi-txapa lehiaketa presan.

17.30: Kulturen arteko jaialdia San Jorge ikastetxean.

20.00: Maizterren azken dantza auzo elkartean.

21.30: Larrain-dantza eta festen amaiera auzo elkartean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El rey anuncia que «devuelve» el poder para seguir mandando
Mundua
El Polisario rechaza el diálogo directo con Marruecos que propone Annan
Euskal Herria
Movimientos y muchas fotos fijas para treinta días ¿sin violencia?
Kultura
Joxe Mari Urbieta «Egañazpi», Sakabirekin 32 urtez pandero jotzaile izandakoa, hil da
Euskal Herria
Jokin Gorostidi, ingresado muy grave tras sufrir un paro cardíaco
Ekonomia
Informes policiales ayudan a Sanz a criminalizar la protesta de VW
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea