GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-05-21
Julen Murgoitio
Kolonia

Montenegroko herritarrek gaur dute hitzordua; erreferendum-ontziarekin hitzordua, hain justu. Bai edo ez esateko. Galdera xinplea eta erantzuteko aukerak xinpleagoak: bai edo ez, besterik ez. Baina, itxura batean, Montenegroko herritarrek gaur eskura duten hori, aukera egiteko eskubidea bera, eskuraezina da Euskal Herriko herritarrontzat. Hau ez da kolonia!, horrelaxe erantzun digute egunotan bertoko batzuek eta kanpoko askok, guk galdetu ez badiegu ere. Kolonia izan bagina, orduan bai, orduan erreferendum-ontziarekin hitzordua izateko eskubidea ontzat hartuko ziguten, nonbait. Bai zera! kolonia izanda ere, seguru ez zigutela horiek eskubide hori onartuko, zeozer asmatuko zuten, orduan ere, hitzordua ukatzeko; esaterako, hemengo kakao produkzioa eskasa dela, edo banana produkziorik ez dela, edo Ez Dok Hamahiru hura Afrikatik ez zetorrela... beraz, benetako koloniarik ez bagara, agur hitzordua! Beharbada, kakao eta bananen gainetik, burujabetzaren aldekook higiene greba iraunkorra hasi behar dugu, kolonia barik dutxarik ez! lemapean. Eta aste batzuk pasatuta, lauzpa- bost nahiko, seguruenik, 18/98ko pieza guztietako euskaldunok beheko Estatuko hiriburuko Justizia Jauregiaren aurretik, lanorduetan, kalean gora eta behera, besoak altxatuta behin eta berriro igarota, seguru onartzen digutela koloniarena. Dena dela, hau kolpea! kolonia bagina aukeratzeko eskubidea bai, baina kolonia ez bagara, ez daukagu aukeratzeko eskubiderik. Beste era batera esanda, koloniakoek kolonia modura segitzea erabaki dezakete, baina kolonia ez izatea erabaki ezkero, agur!, ez dira berriro kolonia izango, baina orduan erabakitzeko eskubidea bera ere galduko dute. Hau nahastea! Aspaldian dut pentsatua euskaldunontzat madarikazioa izan dela gure arbasoen arbasoak Europara etorri izana, are madarikazioagoa nora eta Iberia aldera; Afrikako bazterren batean sustraitu izan balira sikiera!, seguru orain euskal selekzioak nazioartean baietz!

Eta lehengoan burutazio hauen inguruan ari nintzela hara non zera irakurri nuen prentsan: hemengo Jaurlaritzak hogeita hamazazpi mila zuhaitz landatuko dituela! Nafarroako Erriberan? ez horixe! Non eta Kenyan! Bai, Tanzania ondoko Kenya horretan, itxura batean. Pinuak izango direnentz ez zegoen albistean jasota. Esan dutenez, erkidego honetako euskaldunok atmosferara igortzen ditugun gasak konpentsatzeko modua izango da hori. Omen. Amen. Tira! beharbada, horren ordainean lehoiak ekarriko dituzte San Mamesera. Globalizazioa! Gauzak horrela, euskaldunok lasai geratzeko moduan egon gaitezke, geure garapenaren iraunkortasunari eutsita: zentral termiko gehiago, ziklo konbinatukoak izan edo ez; abiadura handiko hamaika tren, merkantzietarako izan edo ez; hamalau errepide berri; zazpi portu handi; hamar errauste-planta... hain da zabala Antarktika Jaurlaritzak zuhaitzetan hasteko...! Konpentsatzeko, jakina! Dena dela, bada horretan gauza on bat: hor edo han landatuta ere, klimak berotze aldera egingo du. Beraz, hemen kakao eta banana produzitzeko aukerak! Eta kolonia izango, azkenan! Eta hitzordua guk ere! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi anuncia para la semana próxima «nuevos compromisos» en pro del diálogo
Euskal Herria
«Construir Euskal Herria desde la izquierda»
Mundua
Los montenegrinos esperan con ilusión la crucial cita de hoy
Ekonomia
Por una política industrial para Nafarroa
Kirolak
Europako tituluak itxaron egin beharko du
Euskal Herria
«El PSOE debe aclarar si acepta o no las decisiones de la sociedad vasca»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea