GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-05-21
- Heineken Kopako finala
Europako tituluak itxaron egin beharko du
·Zuri-gorriak oso ongi hasi ziren, baina gero Munster hobeto aritu zen, eta merezita irabazi zuen

BIARRITZ

Ez da posible izan; heldu den urtean lortu beharko du Biarritzek Europako Kopa. Izan ere, atzo Munster hobeto aritu zen unerik garrantzitsuenean, eta amaieran garaipena eskuratu zuen. Hala eta guztiz ere, Biarritzentzat ez da denboraldia amaitu, Liga erregularra bukatzeko oraindik jardunaldi bat falta den arren, finalerdietarako txartela lortuta dago, eta aurtengo helburua, iaz bezalaxe, Liga irabaztea izango da.

Partida primeran hasi zen euskaldunentzat, bigarren minutuan aurretik jarri baitziren. Erasoko jokaldi on bati Bobok amaiera paregabea eman zion, eta lehen entsegua lortu zuten. Yachvilik ez zuen hutsik egin transformazioarekin, eta 7-0ekoa jarri zuen markagailuan.

Emaitza horrek kikildu beharrean, Munster indartu egin zuen, eta erasora jo zuen emaitzari buelta emateko asmoarekin. Biarritz atzean sartzen joan zen, irlandarren presioa handia baitzen, eta bost minutu geroago O’Garak markagailua murriztu egin zuen, zigor-kolpe bati esker.

Horrek indar handiagoa eman zien, eta lehen bezalaxe lanean jarraitu zuten. Biarritzek nahiko lan zuen, baina ikusten zen laster helduko zela Munsterren entsegua, eta horrelaxe izan zen, Halsteadek egin baitzuen eta O’Garak transformatu. 7-10 aurreratu ziren irlandarrak, eta horrek apur bat lasaitu zituen.

Ondorengo minutuak euskaldunenak izan ziren, eta erasora jo zuten, baina beti aurkariaren defentsarekin topo egiten zuten, eta ia ezinezkoa zen entseguko marrara heltzea. Horrelakoetan ostikoak aprobetxatu behar izaten dira, eta Yachvilik lehen transformazioarekin ez zuen hutsik egin; markagailua berdinean jarri zuen.

Huts galanta

Hortik aurrera gauzak nahiko parean zebiltzan, baina atsedena baino lehen Munsterrek entsegua egin zuen, gutxien uste zuten unean. Uztartze bat izan zuen Munsterrek alde, euskaldunen entseguko marratik oso gertu, eta Stringerrek ederki aprobetxatu zuen euskaldunen deskuidua. Bobo eta Betsen eskuinera pasatu ziren handik atera zitekeen jokalaria zaintzera, eta Stringer beste aldera atera zen bakar-bakarrik. Ez zuen barkatu. Ondorengo transformazioarekin ere O’Garak ez zuen hutsik egin, eta 10-17koa jarri zuen markagailuan.

Jokaldi horretatik errekuperatzea kosta zitzaien euskaldunei, baina markagailua ez zen gehiago mugitu, eta horrela joan ziren atseden hartzera.

Hasiera txarra

Lehen zatia oso ongi hasi bazen ere, ezin esan horrela hasi zenik bigarrena; izan ere, bigarren minutuan O’Garak zigor-kolpe bat gauzatu baitzuen, eta hamar puntutako aldea jarri zuten beren alde.

Hortik aurrera, Biarritz aurrelariak aldatzen hasi zen, freskotasuna topatu nahian. Zuri-gorriak agintzen hasi ziren, baina asko kostatzen zitzaien irlandarren atzealdea gainditzea. Ahalegintzen ziren ostikoen bidez aurkarien entseguaren marra ingurura gerturatzen, baina asko kostatzen zitzaien. Hala, zigor-kolpeak iristen zirenean, ez zuten zuzenean jaurtitzeko zalantzarik izaten, eta Yachvilik hutsik egiten ez zuenez gero, bi jarraian lortu zituen, eta lau puntura jarri ziren, 16-20.

Hurrengo minutuetan ere gauzak ez ziren gehiegi aldatu. Euskaldunak ahalegintzen ari ziren, baina buruarekin baino bihotzarekin gehiago ari ziren. Munsterrekoak, berriz, ongi ari ziren defendatzen, eta aurrera egiteko muzinik ere ez zuten egiten, partida erabakita utzi nahi baitzuten.

Partida amaitzeko hamar minutu falta zirenean, Yachvilik beste zigor bat egin zuen, eta puntu batera jarri ziren. Irabazteko aukerak asko gehitu ziren, baina hiru minutu geroago O’Garak bere zigorra lortu zuen, eta berriro ere lau puntura ihes egin zuten.

Azkeneko minutuetan nahi eta ezinezkoa izan zen, Biarritzek ia ez baitzuen aukerarik egin, eta amaieran Munsterrek ongi merezitako garaipena lortu ahal izan zuen. Irlandarrek hirugarrengoan lortu dute Europako Kopa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi anuncia para la semana próxima «nuevos compromisos» en pro del diálogo
Euskal Herria
«Construir Euskal Herria desde la izquierda»
Mundua
Los montenegrinos esperan con ilusión la crucial cita de hoy
Ekonomia
Por una política industrial para Nafarroa
Kirolak
Europako tituluak itxaron egin beharko du
Euskal Herria
«El PSOE debe aclarar si acepta o no las decisiones de la sociedad vasca»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea