GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-05-21
Kirmen Uribe - Idazlea
It works!

Vostech Jasny zinegilearekin ibili gara egunotan hara eta hona. Moraviarra da berez Jasny baina luzaroan bizi da New Yorken. Arkaitz Basterra haren ikasleak gonbidatu du geurera. Gaur, euskal kostaldea ezagutu nahi zuela eta, Ondarroa erakutsi diogu. Ondarroan, han goian dagoen Antiguako ermitara joan gara, ederra baita parajea eta handik goitik argi ikusten baita euskal kostaldearen zati handi bat, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi denak batera.

Ermitara iritsi eta harekin lotutako kontakizun eta uste zaharrak kontatu dizkiot, txikitan neuri aitona-amonek kontatzen zizkidatenak. Tartean Nazarenoaren dohai-nei buruz aritu natzaio. Nola ermitako bazter batean dagoen irudiari eskuarekin musu eman eta burua argitu egiten dizun. Nola uxatzen dituen gogotik uste txarrak eta irudimena biztu. Eta olgeta-benetan esan diot ni neu etortzen naizela hari laguntza eskatzera, batez ere, liburu berri bati ekin behar eta ideiarik gabe nagoenean. Eta horrela, garai bateko usadio zaharrak jarraituz, eskuarekin musu eman diogu biok irudiari.

Ermitatik atera eta kanpandorrera igo gara. Ikuspegia zoragarria da handik. Handik goitik berta-bertatik ikusten baitira Donostia eta Biarritz, eta baita Larrun bera ere eguraldi ona bada. Baina Vojtech ez da paisaiari begira geratu. Han beheko larre batean jolasean zeuden haurrei begira geratu da. Segituan haren kamera zaharra hartu eta grabatzen hasi da. Jolasean zeuden haurrak bi neskatila ziren. Beltza bata eta bestea zuria. Bi-biak herriko alabak. Tximeletak harrapatzen ari ziren, izara batekin. Izararekin salto egin eta lurrera erortzen ziren. Gero, izara barrura begiratzen zuten ea tximeleta han barruan geratu zen. Vojtechek ezin zuen sinetsi. «Eszena hau zoragarria da!», esan digu. «Munduko diru guztia izanda ere ezingo nuke hau errodatu, horren naturala. Fikzioa fikzioa da eta beste gauza bat da bizitza bera», esan du digu kamerarekin grabatzen jarraitu baino lehen.

Haurrek ez dute tximeletarik harrapatu eta, gogaiturik, etxerantz joatea erabaki dute. Vjtechek grabatzeari utzi eta eskerrak eman die haurrei handik goitik. Jarraian hurreratu egin zait eta «It works!» esan dit ingelesez. Hasieran ez diot ulertu. Nazarethekoari buruz ari zen, funtzionatzen duela haren dohainak, hari efektua egin diola. Irudiari eskuarekin musu eman eta handik gutxira miraria gertatu dela. Inoiz grabatu duen eszenarik politena izan dela hura. It works. -


Kirmen Uribe - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi anuncia para la semana próxima «nuevos compromisos» en pro del diálogo
Euskal Herria
«Construir Euskal Herria desde la izquierda»
Mundua
Los montenegrinos esperan con ilusión la crucial cita de hoy
Ekonomia
Por una política industrial para Nafarroa
Kirolak
Europako tituluak itxaron egin beharko du
Euskal Herria
«El PSOE debe aclarar si acepta o no las decisiones de la sociedad vasca»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea