GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-05-21
Josu Oskoz - Euskal Fondoa, Sahara Koordinazio Unitateko arduraduna
Lotsaren lotsaz, txiki-txiki eginda geratu zen zerua

Egunotan Aminettou Haidar dago gure artean, CEAR erakundeak gonbidatuta. Haidar giza eskubideen defendatzaile eza- guna da Marokok duela hogeita hamar urte baino gehiago legez kontra hartutako Mendebaldeko Saharako lurraldeetan.

39 urteko emakume honek bi seme-alaba ditu eta 1987. urtean atxilotu zuten lehenbiziko aldiz, Mendebaldeko Sahararen okupazioaren aurkako manifestazioan parte hartzeagatik Nazio Batuen ordezkaritza-talde bat eskualde hori ikustatzera joan zenean. Galdutzat jo zuten lau urtean eta tortura latzak jasan zituen. Orduz geroztik, marokoar agintariek hainbat aldiz atxilotu eta jipoitu duten arren, etengabe aritu da saharar herriaren autodeterminazio-eskubidearen alde ­Nazio Batuek onartu- ta­ modu baketsuan.

Hona Aminettouren hitzak, Aaiun hiri okupatuko Kartzela Beltzean azken aldiz atxilotuta zegoela, etsipenez beterik (hitz duinak, hala ere) idatzi zituenak: «Miraria da oraindik bizirik egotea, hainbat urtetan jasandako atxiloketek, torturek eta erasoek erabat akitu baitute nire gorputza. Alabaina, hemen nago oraindik, eta nire indar guztiekin eutsiko diot borrokari, zuek ere gure alde borrokatzen duzuela jakinik. Erabat ziur nago horretaz: 25 kilometrora itsasoa zain dudala sinesten dudan bezalaxe, Aljerian errefuxiatutako saharar haurrak askatutako lurraldera itzuliko direla sinesten dudan bezala. Uste osoa dut zuen laguntzan, Mohamed eta Hayat seme-alaben begirada samurrean ­samintasun handiz oroitzen dudan horretan­ sinesten dudan bezalaxe».

Ez da lan erraza politikoki egokia den hizkuntza erabiltzea hainbat urtetan atxiloketak, desa- gerpenak eta eraso fisiko eta psikologikoak jasan dituen emakume baten aurrean, Nazio Batuek, Afrikar Batasunak eta nazioarteko beste hainbat erakundek behin eta berriz aldarrikatu duten zerbait defendatzeagatik, gainera: Mendebaldeko Sahara dela Afrikako azken kolonia eta hala izaten jarraituko duela autodeterminaziorako erreferendum bat egiten ez den bitartean.

Zaila da benetan lasaitasunari eustea emakume horrek bi urte eta zazpi hilabetez ziega batean sartuta egon zela kontatzen duenean, begiak lotuta zituela, espainiar Estatuko agintarien begien antzera.

Sinestezina da okupatutako Saharan bizi diren saharar herritarren giza eskubideak etengabe urratzen diren bitartean eta milaka eta milaka saharar errefuxiatuk Tindufen (Aljeria) bizi duten egoera tamalgarriaren aurrean Espainiako agintariek beren erantzukizun historikoak ­potentzia administratzailea izan da­ alde batera uztea eta bi aldeek onartuko duten irtenbiderako kudeaketa diplomatikoak egiten ari direla baino ez esatea.

Zaila da benetan ez haserretzea urteetan Madrilgo gobernu guztiek erregimen feudal batekin duten jarreraren aurrean; izan ere, erregimen horrek sistematikoki saihesten ditu nazioarteko legeak eta, horrez gain, behar gorrian bizitzera eta bizitza duinaren bila pateretan bizitza arriskuan jartzera eramaten ditu marokoarrak, herrialdeko erregeak legez kanpoko okupazioari eusteko milioika eta milioika euro gastatzen dituen bitartean.

Ez da erraza NBEn sinestea, MINURSOren beraren aurrean ere (Mendebaldeko Saharan Erre- ferenduma egiteko Nazio Batuek bertara bidali duten ordezkaritza-taldea) Marokoko segurtasun-indarrek Sahara askea modu baketsuan aldarrikatzen duten saharar herri- tarrak basakeriaz erreprimitzen dituztenean (egunotan Giza Eskubideen aldeko Goi Mandatariaren ordezkari batzuk Mendebaldeko Saharara joan dira giza eskubideen egoera ezagutzeko; izan ere, eskubide horiek be-hin eta berriz zapaldu ditu Marokok 1975eko urri-aren 31n Mendebaldeko Sahara kolonia gisa hartu zuenetik. Hala ere, ziur asko Mohamed VI.a erregeak hesgailuak banatuko zituen berriz ere ikusi beharrekoa ikus ez dezaten eta entzun beharrekoa entzun ez dezaten).

Arrazoi horiengatik guztiengatik, agian, zeruak gainezka egin zuen atzo Aminettouren duintasunaren, adorearen eta ausardiaren aurrean (eta horren bidez Saharako milaka gizon-emakumeena eta haurrena, duintasun eta ausardia berarekin egiten baitiote aurre okupazio basati horri) eta, lotsaren lotsaz, txiki-txiki eginda geratu zen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi anuncia para la semana próxima «nuevos compromisos» en pro del diálogo
Euskal Herria
«Construir Euskal Herria desde la izquierda»
Mundua
Los montenegrinos esperan con ilusión la crucial cita de hoy
Ekonomia
Por una política industrial para Nafarroa
Kirolak
Europako tituluak itxaron egin beharko du
Euskal Herria
«El PSOE debe aclarar si acepta o no las decisiones de la sociedad vasca»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea