GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-21
Iñaki PUJANA | HIRU
Bideko Aterpea

Bideko Aterpe kooperatibak hamar urte beteko ditu ekainean. Hiru sindikatuko garraiolariek eurek sortu zuten zenbait zerbitzu eskaintzen dien tresna. Elkarren arteko lehia nagusi den mundu globalizatuan aurrera egitea ez da erraza eta garraiolari autonomoen oinarrietako bat bihurtu da kooperatiba: elkarrekin jardun, lana erraztu eta lehiakorrak izaten laguntzen dien zutabea. Gainera, erregai saltzaileen merkatuan eragitea lortu zuen kooperatibak, gasolioa erosi eta bazkideen artean banatzen hasi zenean, petrolio enpresa konpainiak garraiolarientzat beherapenak eskaintzen hasi baitziren. Hala ere, oraindik, Bideko Aterpek merkatuko baldintzarik onenak eskaintzen dizkie 1.500 bazkideei.

Garraiolariak bakarrik egiten du lan, kamioiarekin uztartuta. Bakarrik joan beharko da hara eta hona, baina beste garraiolariekin elkartzen ez bada, bide motza egingo du sektorean.

Lehiakortasun handia denez, enpresa handien ondoan irauteko eta Euskal Herriko gizarteari zerbitzu egokia emateko batasun hori ezinbestekoa da.

Erosketak, handiak badira, askoz ere merkeagoak izaten dira eta horixe egiten du Bideko Aterpek, garraiolariek behar dituztenak erosi hauei ahalik eta baldintza onenetan eskura jartzeko. Beraz, garraiolarien beharrei erantzuten dien tresna da.

Sortu zenetik antzeko zerbitzua Euskal Herri osoan ematea izan da Bideko Aterperen helburua. Lehen aterpea duela 8 urte ireki zuen kooperatibak Araban Langraitz-Okako Los Llanos industrialdean. Eta aurtengo apirilean bigarrena Gipuzkoan, Oiartzungo Lanbarren logistika gunean, garraio enpresa handienen ondoan. Bizkaian eta Nafarroan antzeko eskaintza izan dezaten pausoak emateko konpromisoa hartua du Bideko Aterpek. Kooperatibaren arduradunen ustez, bere zeregina ez da sekula amaituko, behin helburu bat beteta beti izango baitira erronka berriak garraiolariei laguntzeko.

Gaur egun, milioi bat gasolio litrotik gora erosten eta banatzen du Bideko Aterpe kooperatibak bazkideen artean, bi gasolio hornitzaileotan. Ikusten denez, kooperatibak lan asko egiten du ­urteotan 90 milioi litro gasoliotik gora banatu ditu­ eta kooperatibaren irabaziak garraiolariek eurek jasotzen dituzte zuzenean zerbitzuak erabiltzean.

Garraiolariek kudeatzen dute Bideko Aterpe eta horrek hobekuntzak dakartza eurentzat. Batetik, gasolioa modu onean eskuratzen dute, bestetik, gasolioaren kalitatea zaintzen dute, eta azkenik, gasolioa azkar hartzeko moduari eta neurri zehatzari ere garrantzia ematen die Bideko Aterpek.

Lanbarrenen, gainera, instalazio modernoa jarri da, azken aurrerapen teknologikoekin. Denborarik galdu gabe, gasolioa bizkor hartzeko aukera dute garraiolariek: Instalazioak sei errai ditu eta horietako lauk 120 litro minutuko emaria duten bina iturri dituzte, kamioiaren bi aldeetako ontziak batera bete eta abiatzeko.

Bestalde, urteotako esperientziak erakutsi du Bideko Aterperen hornitzaileen neurria zehatza dela. Gainera, kalitatea ziurtatzeko merkatuko iragazki berrienak erabiltzen dira. Horrela zikin, bakteria zein itsatsitako ura bereizi eta garbitzen denez, gasolioa Bideko Aterpen hartzen duten garraiolarien kamioiek matxura gutxiago izango dituzte eta gehiago iraungo dute. Ordainketa egiteko sistema ere oso aurreratua da.

Automatikoa denez, urteko 365 egunetan 24 orduz daude zabalik Bideko Aterperen instalazioak. Ekologia eta ingurumenari errespetuak ere pisua du kooperatibaren baitan, eta Lanbarren-en gutxiago kutsatzen duen Biodiesela eskura daiteke.

Euskal garraiolariek aurrera begira pasatzen dituzte eguneko ordu gehienak, gidatu egin behar dutelako, baina, argi da, aurrera, etorkizunera ere begiratzen dutela. Gerorako aukerarik eman nahi ez dietenen aurrean, gero eta latzago jartzen ari den sektorean, oraindik kilometro asko egin nahi dituzte.

Hamar urteko esperientziak erakutsi du gauza asko egin daitezkeela elkarrekin. Hau da, 1.500 bazkideri zerbitzua eskaintzen dien elkartea indartsu dago eta eskaintza zabala du. Edozein gastronomi elkartetan bezala, norberak aukeratuko du gero zer erabili: batzuek kamioiari edaten emango diote eta besteek gurpil, olio, arropa, lanerako tresna, lanabes... pikatuko dituzte, denak elkarteko salneurrian. Garraiolari autonomo guztiek dute kooperatibako atea zabalik.

Edozeinek, baita kamioi txikiena darabilenak ere, bitartekariak kendu eta zuzenean, behar duena handien baldintzetan eskuratzeko aukera dauka Hiru sindikatuak emandako babesari esker. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi anuncia para la semana próxima «nuevos compromisos» en pro del diálogo
Euskal Herria
«Construir Euskal Herria desde la izquierda»
Mundua
Los montenegrinos esperan con ilusión la crucial cita de hoy
Ekonomia
Por una política industrial para Nafarroa
Kirolak
Europako tituluak itxaron egin beharko du
Euskal Herria
«El PSOE debe aclarar si acepta o no las decisiones de la sociedad vasca»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea