GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-21
Ertzaintzak Gasteizen atxilotu hamar gazteak aske utzi ditu
Ostiralean Segi gazte erakundearen protesten karietara Ertzaintzak atxilotutako hamar lagunak ­hasieran hamaika zirela esan zuten­ aske utzi zituzten. EzkerAbertzalea taldeak gogor gaitzetsi du Polizia horrek gazteen aurka agertutako jarrera bortitza. Lakuako Barne Sailean ez du Javier Balza nahi.

GASTEIZ

Bezperan Segik independentziaren alde antolatutako mobilizazioei bortizki erantzun zien beste behin Ertzaintzak. Javier Balza buru duen Sailak galarazi egin zituen hitzorduak, baina oztopoen gainetik ehunka lagunek egin zuten kalera irteteko hautua.

Bilbon eta Donostian jazo ziren istiluak. Azken horretan, gainera, gazte bat atxikita izan zuten poliziakideek. Baina ondoriorik latzenak Gasteizen izan ziren, atxiloketa ugari egin baitzuten bertan. Hasieran hamaika lagun eraman zituztela jakinarazi zuten arren, atzo Ertzaintzak argitu zuen orotara hamar gazte eraman zituela, gehienak ere poliziakideei «desobedientzia larria» egitea egotzita. Zuzemenak egin ostean askatu zituzten arren, jazotakoa eta gertaeretan parte hartu zutenen nortasunak agintari judizialei helarazi dizkietela esan zuten.

Ezker Abertzalea talde parlamentarioak adierazpen bat igorri zuen Ertzaintzaren jarrera gogor gaitzesteko. Horiek hala, Polizia horren arduradun politikoei zuzendu zitzaien zuzenean taldea, eta «une historiko hauek eskatzen duten ardurarekin joka dezaten, eta bakearen alde egin dezaten» exijitu zien.

«Jendarteak Barne sailburuarengandik espero duena da distentsioaren aldeko mugimenduak egitea; Brigada Mugiko- rra delakoa desagertarazteko plan bat proposatzea, adibidez», esan zuen. Gainera, besteren artean salatu zuen Balzak legalitate espainola bete izana: «Ezin du argudiatu Espainiako legalitatea betetzen duela; berak bere ardura onartu behar du jendartearen aurrean».

Ibarretxe lehendakariari bake bidean «koherente» aritzeko eskatu zion. «Barne sailburua aldatu behar du eta postu horretan bakearen alde egingo duen eta prozesuari oztopoak jarriko ez dizkion norbait izendatu behar du», erantsi zuen.

Laudion 70 lagun mobilizatu ziren atzo jazoerak salatzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi anuncia para la semana próxima «nuevos compromisos» en pro del diálogo
Euskal Herria
«Construir Euskal Herria desde la izquierda»
Mundua
Los montenegrinos esperan con ilusión la crucial cita de hoy
Ekonomia
Por una política industrial para Nafarroa
Kirolak
Europako tituluak itxaron egin beharko du
Euskal Herria
«El PSOE debe aclarar si acepta o no las decisiones de la sociedad vasca»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea