GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-21
Sao Paulok ezin du bere onera itzuli, istiluak amaitu arren
Aspaldiko partez, atzo goizaldean nolabaiteko lasaitasuna zen nagusi Sao Paulo hiri erraldoiko kaleetan. Hala ere, bertakoak beldur dira azken egunotako borrokak edozein unetan itzul daitezkeelako. Poliziaren eta agintarien jarduera oso gogor salatu dituzte bertako hedabideetan.

SAO PAULO

Segurtasun eza sentsazioak Sao Pauloko kaleetan jarraitzen du. Armaz jositako poliziakideak nonahi dabiltza eta ez du inor lasaitzen Poliziak berak onartu duena: 107 pertsona hil dituela, «susmagarriak», epaileen aurretik pasatu gabe eta, gehienetan, nor ziren jakin gabe.

Giza eskubideen aldeko taldeek salatu dute segurtasun indarren asmo bakarra mendeku hartzea izan dela, hainbat gorputzetako 41 agente hil dituztelako PCC Hiriburuko Lehen Komandoko ­orain hamahiru urte kartzeletan eratu zuten taldea, gero eta indar handiagoa duena­ kideek.

Astelehen gauean Sao Pauloko iparraldean dagoen auzo batean gertatutakoa da talde humanitario horiek gehien aipatzen dutena. 22 urteko gazte bat kalean zegoela, andregaiaren zain, poliziakideek ikusi, tirokatu eta hil egin zuten. Auzotarrek berehala hasi zituzten protesta ekitaldiak, Poliziak joan den ostegunean auzoa erabat itxi zuen arte. Aitzakia, PCCko kideak atxilotzea.

Claudio Lembo Sao Paulo estatuko gobernadoreak PCCko arduradunekin hitz egin zuen borrokei amaiera emateko, bere inguruko iturriek aditzera eman dutenez. «Uste genuen baino askoz ere minbizi larriagoa dira gizartearen egoera eta krimena», esan du Lembok, Poliziak gehiegikeriarik ez duela egin adierazi aurretik. Bere diagnostikoaren arabera, Brasilen dagoen desberdintasunak herrialde osoa suntsi dezake.

Bestalde, Polizia Militarreko Soldaduen Elkarteak salatu du agintariek bazekitela PCCkoak erasoaldia prestatzen hasi zirela, baina berei inork ez ziela ezer esan. Lembori egotzi diote Lula presidenteak eskaini zuen laguntza onartu ez izana.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi anuncia para la semana próxima «nuevos compromisos» en pro del diálogo
Euskal Herria
«Construir Euskal Herria desde la izquierda»
Mundua
Los montenegrinos esperan con ilusión la crucial cita de hoy
Ekonomia
Por una política industrial para Nafarroa
Kirolak
Europako tituluak itxaron egin beharko du
Euskal Herria
«El PSOE debe aclarar si acepta o no las decisiones de la sociedad vasca»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea