GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-21
Garzonen «fikziozko eleberria» aztergai
Ekitaldi bat, hiru elkarrizketatu eta gai bakarra: 18/98 sumarioa. Joan den urteaz geroztik, eta oraindik, Madrilen, 58 euskal militante auzipetu gisa Auzitegi Nazionalean eserarazi dituen epaiketa izan zen Burlatako kultur etxean egindako ekimenaren ardatza. Irratsaio bateko elkarrizketatuak balira bezala, Mariano Ferrer plataformakokidea, Arantza Zulueta abokatua eta Jesus Bueno Asin Nafarroakoparlamentari ohia izan ziren Juan Kruz Lakastaren galderak erantzuten.

Laburbil ezazu Garzon epailearen sumarioa bi minututan». Jendea barrezka hasi zen. Ez da gutxiagorako. Hala ere, eta saririk jokoan ez egon arren, entzuleen arreta bereganatu zuen, behintzat, sumario hori ongi baino hobeto ezagutzen duen Arantza Zuluetak, auzipetuen defentsa lanetan ari den abokatuak, eta eskatutakoa baino denbora txikiagoa erabili zuen, gainera. «Ad hoc egindako sumarioa da. Momentu politiko batean, helburu baterako eta erabaki politiko baten arabera egindakoa. Lardaskeria hutsa da, gainera. Nire ustez, fikziozko literatura poliziakoa da. Sumariotik duen gauza bakarra Garzonen sinadura duen eleberria da», adierazi zuen Zuluetak.

Egun 58 euskal herritar, egunak joan egunak etorri, Auzitegi Nazionalean eserarazten dituen epaiketa politikoak ez du etenik, ez eta Euskal Herrian eskubide zibil eta politikoen aldeko aldarrikapenak eta epaiketa bera artxibatzeko lanak. Atzo ere lanerako parada izan zen Burlatako kultur etxean. Oraingoan, entzun eta ikusteko lana, Nafarroako 18/98+ lan-taldeak informazio ekitaldia antolatu baitzuen. Elkarrizketa-irratsaio gisako saio bat izan zen, 18/98+ sumarioan biltzen diren auzi eta ekinbideez hitz egin eta haien berri emateko.

Juan Kruz Lakasta kazetari iruindarra aritu zen hiru solaskideei galderak egiten ordu eta erdi pasatxo iraun zuen saioan. Arantza Zulueta abokatua, Mariano Ferrer kazetari ohia eta 18/98+ lan-taldeko bozeramailea eta Jesus Bueno Asin Nafarroako parlamentari ohia batu ziren atzo Burlatako kultur etxeko oholtza gainean, eta hirurek 18/98 deitzen zaion sumarioa izan zuten hizpide.

Txalo zaparrada gorostidiri

Eguerdiko hamabiak joanak zirenean hasi ziren pianoaren eta biolinaren doinuak Burlatako kultur etxera bertaratu zirenei harrera diosalak egiten. Piano-jotzailea eta biolin-jotzailea ezkutuan gordetzen zituen tela zuriaren gainean, musikak jarraitu artean, «Jarrai-Haika-Segi auzia»ri buruzko irudiak azaltzen hasi ziren, bai eta orain bestelako erakunde eta norbanakoak auzipetzearen ondorioak ere. Zazpi enpresa itxiak, 199 auzipetu, erakundeak legez kanporatzea, 220 atxiloketa, 160 lagun espetxeratu, 4.793.000 euro bermeetan...

Mintzagaiari zuzenean heldu baino lehen, eta pianoaren doinuen laguntzarekin, Kaiera ekimenean jasotako hainbat idatzi irakurri zituzten. Horien artean, Jokin Gorostidi 18/98an auzipetu eta orainaste gutxi zendutako euskal militantearen idatzia irakurri zuten, bertaratutakoen txalo zaparrada itzelaren artean.

«Jubilatuta ere ez al duzu deskantsurik hartzen, Mariano?», galdegin zion Lakastak, aurkezpenak egin bezain laster elkarrizketa saioari hasiera ematearren. Behin giroa baretuta, Arantza Zulueta abokatua izan zen Lakastaren galderak erantzuten lehenbizikoa. Baltasar Garzon epaileak egindako sumario juridikoa une politiko zehatz batean eta helburu batzuk lortzeko «ad hoc» eginiko sumarioa dela argudiatu zuen, baita bere aburuz sumariotzat zuen bakarra «Garzonen sinadura» zela esan ere. 18/98az alor juridikoari begira soilik hitz egitea oso zaila dela adierazi zuen Zuluetak, «erabaki politiko» bat delako finean.

«Legedi espainolaren sona zikintzearen adierazlerik argigarriena Auzitegi Nazionala bera da», nabarmendu zuen jarraian, eta epaiketak aurrera egin ahala izandako gorabehera ugari zerrendatu zuen. Auzipetuekiko beligerantzia jarrerak Madrilen eguneroko kontu dituztela gaineratu zuen Zuluetak: «Ez da bakarrik etxetik kanpo jokatzen dugula, baizik eta epailea ere eurena da».

Defentsari dagokion lanari buruz positiboki aritu zen Zulueta, auziaren «bultzada politikoa» agerian gelditu baita. Atal horretan defentsa estrategia baino areago auzipetuen jarrera nabarmendu zuen: «Auzitegiari, berak epaitzeko zilegi- tasunik ez duela esan diote auzipetuek».

Mariano Ferrerrek, aldiz, 18/98+ lan-taldeak orain arte egindako ibilbideaz hitz egin zuen. Oro har, auziaren gaineko bere ikuspegia ere plazaratu zuen. Ekinbide judizial horiek guztiak abian ezarri zituzteneko testuinguru politikoa ekarri zuen gogora. «ETAren ingurua» delakoaren irudia sortu zuen Estatu espainolak Ferrerren esanetan. Hain justu, Estatu espainolaren «estatu quoa» zalantzan jarri eta baldintzatzen zuten erakundeak desegituratzea zuten helburu, eta horretarako, «guztia ETAren ingurukoa» dela esanda kriminalizatzeko bidea abiatu zen Ferrerren ustez. «Auzitegi Nazionala justiziaren zero eremua da», esan zuen.

Sumarioaren eta epaiketaren zentzu politikoez hitz egitearekin batera, horrek auzipetuei eragiten dien sufrikarioa eta behartzen dieten bizimodua aipatu zituen. Segidan, Nafarroako parlamentari ohiari eman zion hitza. Horrek azken urteotan eskubide zibil eta politikoen alorrean emandako atzerapausoak agerian utzi zituen.

Bueno Asinen aburuz, denboran, urteetan erabili den estrategia bati erantzuten dio sumarioak. «Egun ere, ideiak bazter- tzeko bide horrek indarrean jarraitzen du eta Volkswagenen aferan edota Nafarroako Parlamentuan jazotakoak horren erakusle dira», esan zuen.

Hitz eta pitz, ikusi eta entzunez, amaierara iritsi zen saioa; Mariano Ferrerrek mezu argia kaleratu zuen: «Epaiketak ez du etenik; gure lanak ere ez». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi anuncia para la semana próxima «nuevos compromisos» en pro del diálogo
Euskal Herria
«Construir Euskal Herria desde la izquierda»
Mundua
Los montenegrinos esperan con ilusión la crucial cita de hoy
Ekonomia
Por una política industrial para Nafarroa
Kirolak
Europako tituluak itxaron egin beharko du
Euskal Herria
«El PSOE debe aclarar si acepta o no las decisiones de la sociedad vasca»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea