GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-21
EHNAren alde EuskoTrenen parean, Durangon
·Enpresak EHNA ez duela aintzat hartzen gaitzesteko protesta egin zuten atzo

Euskal naziotasunaren adierazle den EHNA oraindik ere ez dute Euskal Herriko leku askotxotan onartzen. Bai Euskal Herriari ekimenak eskubide hori aintzat hartu behar dela aldarrikatzen jarraitzen du, eta hori izan zen atzo Durangoko EuskoTrenen parean egin hitzorduaren oinarri nagusia. Hala ekin diote salaketa kanpainari.

DURANGO

«EuskoTrenek euskal herritarron eskubideak zapaltzen dituela» salatzeko protesta elkarretaratzea egin zuten atzo 30 bat lagunek Durangoko tren geltokiaren parean. Bai Euskal Herriari ekimeneko eledun Mikel Luloagak bertan azaldu zuenez, enpresa horrek ez du EHNA onartzen gaur egun «Bi- daiari Txartel» deitzen dioten euskarria eskuratzeko egin beharreko tramitazioan.

Aipatu Txartelarena EuskoTrenek bere bezero orori eskaintzen dien zerbitzua dela esan zuen bozeramaleak. Hori hala, dena den, zera ere gaitzetsi zuen: «Atzerriko naziotasunen jabe diren herritarrek ez dute inolako arazorik Bidaiari Txartela lortzeko. Aldiz, euskal naziotasunaren jabe EHNA eskuan eskatzen dutenei zerbitzu hau emateari uko egiten dio EuskoTrenek».

Hala, enpresak euskal herritarrak munduaren aurrean diren bezalakoak agertzeko eskubidea urratzen duela kritikatu zuen, eta baita hauxe gaineratu ere: «EuskoTrenek EHNA ez onartzeko erabakia guztiz politikoa da. EuskoTreneko agintariek hala erabakita indarrean jartzen duten arau baztertzailea da».

Luloagak gogorarazi zuenez, iazko maiatzaren 21ean egindako «EHNA Erabili Egunean», lehendabiziko ekimen bi egin ziren EuskoTreneko Errenteria-Oreretako eta Pasaiako geltokietan ­elkarretaratzea eta erreklamazio orriak betetzea­, eta ekimen haiekin ere Bidaiari Txartela euskal herritar gisa egiteko eskatzen zuten.

Geroztik, hasiera batean EHNA onartzen hasi ziren, baina gaur egun, «goitik hartutako erabaki baten ondorioz, hori ez onartzea» erabaki dute. Iazko abenduaren 24an horregatik izan zen beste protesta bat Errenteria-Oreretan.

Erabaki hori dela-eta, joan den martxoaren 3an eskutitz bat igorri zioten EuskoTreneko kontseilari ordezkari Julian Erasori. Idatzian Bai Euskal Herriari-k hitzordu bat eskatzen zion, eta auzia konpontzeko bere borondatea agertu.

Baina erantzunik ez. Hori hala, martxoaren 21ean agerraldi batean jakinarazi zuten arazoari irtenbidea emateko sentsibilizazio kanpaina publiko bati ekingo ziotela. Eta horren lehenengo urratsa langile batzordearekin biltzea izango zela azaldu zuten.

«Urrats garrantzitsua»

Eta, maiatzaren 4an enpresako langileen batzorde iraunkorrarekin batzartu ziren. «Arazoa azaldu ostean, gure hausnarketak bateratu eta hainbat konpromiso hartu zituen langileen batzordeak; besteren artean, ukazio horren berri ematea langileei eta gizarteari orokorrean, eta Administrazio Kontseiluan EHNA onartua izan dadila eskatzea», esan zuen eledunak.

Bere esanetan, «pauso garrantzitsua» da hori. ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta UGT sindikatuek «euskal herritarrok gure naziotasuna agertu eta aldarrikatzeko dugun eskubidearekin bat egitea», alegia.

Egoera horrek bere horretan jarraitzen duen bitartean, pauso berririk izango dela ere argitu zuen segidan.

Nolanahi ere, «eskandalagarritzat» jotzen dute oro har EuskoTreneko Administrazio Kontseiluaren jarrera, eta batik bat Julian Eraso arduradunarena. «Euskal herritarrok zergatik behartu nahi gaituzu espainiar edo frantses gisa agertzera? Zergatik urratzen dira euskal herritarron eskubideak EskoTrenen?», itaundu zioten horren harira, eta berriz egin zioten deia Bai Euskal Herriari ekimenarekin biltzeko.

Gauzak aldatzen ez diren bitartean, salaketa kanpaina egingo dute. Ekainaren 3an, EHNA eskuetan hartuta, elkarretaratzeak izango dira Bilboko Atxuri geltokian eta Donostiako Amarakoan, eguerdian.

Testuinguru berean, baina ekainaren 11n, Naziotasun Eguna hartuko du Balmasedak. Jai hitzordu horrek «EHNA erabiliaz, Euskal Herria eraiki» izango du lelotzat.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi anuncia para la semana próxima «nuevos compromisos» en pro del diálogo
Euskal Herria
«Construir Euskal Herria desde la izquierda»
Mundua
Los montenegrinos esperan con ilusión la crucial cita de hoy
Ekonomia
Por una política industrial para Nafarroa
Kirolak
Europako tituluak itxaron egin beharko du
Euskal Herria
«El PSOE debe aclarar si acepta o no las decisiones de la sociedad vasca»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea