GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-06
Estreinaldia eta punta-puntako gonbidatuak, Euskadiko Orkestraren 25. urteurrenean
·2006-2007ko denboraldian 58 abonu kontzertutan eta ehundik gora emanalditan hartuko du parte EOSek

Bihar Bilboko Euskaldunan eta ostiralean Gasteizko Printzipalean Mozarten «Meza handia» jo eta horrekin biribilduko du Euskadiko Orkestrak 2005-2006ko abonu denboraldia. Baina 2006-2007ko egitaraua ere dagoeneko prest dute EOSeko arduradunek. Horren berri eman zuten atzo. Datorren denboraldian orkestraren 25. urteurrena izango dela kontuan izanik, egitarau berezi-berezia prestatu dute, «guztion urteurrena izan dadin».

DONOSTIA

Amaitzear dagoen 2005-2006ko denboraldian, 7.075 abonatu eta 150.000 entzuletik gora izan ditu Euskadiko Orkestrak. Zinez oinarri sendoa, Iñigo Alberdi zuzendari nagusi berriaren iritziz, 2006-2007koari itxaropentsu eta gogoz ekiteko, are gehiago 25. urteurreneko denboraldia izango dela kontuan izanik. Izan ere, urteurrenaren aitzakian, egitarau berezia prestatu dute orkestrako arduradunek. Atzoko prentsaurrekoan ez zuten ekitaldi guztien berri eman, aurrerantzean ere horretarako aukera izango delako, eta abonu denboraldiaren berri baino ez zuten eman, baina abonu egitarauan ere nabarmen islatzen da urteurrenaren berezitasuna.

Denboraldi berria 2006ko urriaren 6an hasiko da, Donostian, eta 2007ko ekainaren 7an bukatuko da Gasteizen. Guztira, 58 izango dira abonu kontzertuak, baina horiei operak, jaialdiak, matineak, birak eta beste gehitzen baldin bazaizkio, guztira, ehundik gora ekitalditan hartuko du parte orkestrak.

Kontzertu horietan guztietan joko dituen obra guztietatik 21 lehenengo aldiz joko ditu. Alberdik bereziki nabarmendu zuen Zuriñe Gerenabarrenak espresuki orkestrarentzat konposatu duen “Izarrarri”ren estreinaldia. Baita Tomas Aragüesen “Salmoak” ere. Baina errepertorio klasikoko hainbat obra handi ere lehenengo aldiz joko ditu Euskadiko Orkestrak, hala nola, Liszten “Dante sinfonia”, Mendelssohnen “Walpurgiseko lehenbiziko gaua” edota Shostakovitchen “Babi Yar”. Aita Donostiaren “Acuarelas vascas”, esaterako, orkestrak grabatu du, baina orain arte ez du inoiz kontzertuan jo. Aurten joko du, ordea, konpositorea hil zeneko 50. urtemuga dela-eta. Mozart, Arriaga, Sibelius, Grieg, Kraus eta Aita Madina ere omenduak izango dira, haien urtemugak direla-eta.

Orkestrak, ohi bezala, Gilbert Varga eta Cristian Mandeal izango ditu zuzendari artistiko, baina hainbat zuzendari gonbidatu garrantzitsuren batutapean ere jardungo du. Izan ere, Giovanni Antonini, Miguel Angel Gómez Martinez, Jesús López Cobos, Wayne Marshall, Paul McCreesh eta Yakov Kreizberg ere arituko dira orkestraren zuzendari.

Bakarlari gonbidatuen zerrenda ere luxuzkotzat jo zuen Iñigo Alberdik. Zerrenda horretan ageri dira Frank Peter Zimmermann, Radu Lupu, Julia Fischer, Xabier Maistre edota Leonidas Kavakosen izenak. Baita, bertakoak izan arren, prestigio aldetik horiek baino gutxiago ez diren Asier Polo, Marta Zabaleta eta Lorenz Nasturicarenak ere.

Kontzertu sinfoniko-koraletan, berriz, Andra Marik, Donostiako Orfeoiak, Bilboko Koral Elkarteak eta Easo Abesbatzak jarriko dituzte ahotsak. Bakarlari gisa, berriz, Sergei Aleksashkin, Alan Titus, Maite Arruabarrena, Joan Cabero, Iñaki Fresán, Steve Davislim, Ceclia Díaz eta Marussa Xyni arituko dira.

Urteurrena, akuilu

Arestian esan bezala, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren jarduna ez da abonu kontzertuetara mugatuko. Laster batean, Arriagaren obrekin disko bat grabatuko du orkestrak, bere bildumako hogeita hamalaugarrena. Miramongo Matineak ere urteurrena ospatuko dute, 15.a. ABAOren egitarauan, “Tosca” operan egingo du EOSek orkestrari dagokion zatia. Halaber, Donostiako Hamabostaldian, Mozarten “Il ratto del serraglio” eta “Bastien und Bastienne”n hartuko du parte. Musikasten, Tolosako 750. urtemugaren ekitaldietan eta beste hainbat kon-promisotan ere arituko da orkestra.

Miren Azkarate Lakuako Kultur sailburu eta EOSeko lehendakariak ere parte hartu zuen atzoko agerraldian. «Urteurrenak zerbait berezia izaten dira edozein egitasmotan ­esan zuen­. Bada, 25.a orkestra gazte batek aurrera egiteko eta hobetzeko izan dezakeen akuilu berezia izan dadila». Horretarako, jendearen erantzuna eta orkestrarekiko identifikazioa ezinbestekoak direla nabarmendu zuen Azkaratek.

Abonu denboraldi berriarekin batean, orkestraren logo eta webgune berria (www.euskadikoorkestra.es) aurkeztu zituzten atzo.



Mandeal: «Solida y joven»

DONOSTIA

Cristian Mandeal se refirió ayer al aniversario como símbolo de la madurez de la orquesta y, a la vez, de su juventud. «Que solistas del máximo nivel mundial, como Zimmermann, Lupu o Kavakos se avengan a tocar con la OSE evidencia que ésta ha alcanzado un prestigio internacional y está considerada una orquesta seria. Sin embargo, que, a pesar de las giras, grabaciones y demás, en el bagage de la OSE haya lagunas en el reperterio clásico, evidencia que es una orquesta todavía joven y son aún muchos los retos. Lo ideal sería que la progresión en los próximos 25 años fuera equivalente a la de estos primeros 25, porque el salto ha sido increíble».



Varga: «¿Y sin OSE?»

DONOSTIA

Para calibrar el impacto de la OSEen la sociedad vasca, Gilbert Varga propuso imaginar que no hubiera existido. «De ser así, ¿habría existido la Joven Orquesta? Y, sin una orquesta con una programación estable, ¿hubiesen existido equipamientos como el Kursaal? ¿Y Musikene? No sé», reflexionó el codirector artístico de la orquesta. En su opinión, la OSE es un «motor» o un «termómetro» de la actividad cultural. Se mostró orgulloso de que el 30% de los músicos sean vascos («el mayor porcentaje de músicos locales de las orquestas del Estado») y felicitó «a quienes hace 25 años tomaron la decisión de que el País Vasco necesitaba una orquesta».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Acebes: «Por muy duro que parezca, el proyecto de Zapatero es ya el de ETA»
Euskal Herria
Un debate para definir los «mínimos democráticos»
Jendartea
Los afectados superaban ayer el centenar
Mundua
Serbia asume con resignación su futuro en solitario
Kirolak
«Quiero ganar más txapelas, pero todavía tengo mucho que aprender»
Euskal Herria
El PSOE intenta atraer al PP antes de que Zapatero comparezca en el Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea