GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-06-06
Bizkaiko Kontserben sektorean grebak egingo dituzte soldata duinak eskatzeko
ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek lanuzteetara deitu dute Bizkaiko kontserben sektorean. Atzo hasitako protestak ekainaren 25era arte egingo dituzte. Hilaren 9an, 24 orduko greba, eta datozen hiru asteetan, lau orduko lanuzteak. Sindikatuetako ordezkariek jakinarazi zuten kontserbena sektore prekarioenetakoa dela, soldata aldetik, behinik behin. Patronalen «harrokeria» salatu zuten, «akordioari ate guztiak ixten dizkiolako».

BILBO

ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuetako kideek prentsaurrekoa egin zuten atzo Bilbon Bizkaiko kontserben sektorean egingo dituzten lanuzteak iragartzeko. Datozen hiru asteetan lau orduko lanuzteak eta ekainaren 9an 24 orduko greba egingo dituztela aurreratu zuten. Ekimen horietara soldata duinak eskatzeko eta prekarietatea amaitzeko deitu dutela jakinarazi zuten.

Aipatutako sindikatuek patronalen «harrokeria» salatzeko aprobetxatu zuten agerraldia, «akordioari ate guztiak ixten baitizkiote», beren hitzetan. ELA, LAB, CCOO eta ESK-ko kideek azaldu zuten hogeita hamar hilabete baino gehiago daramatzatela hitzarmen kolektiboa negoziatzen, eta aurrerapausorik ez dutela egin. Era berean, azken bilera joan den otsailaren 3an izan zela ekarri zuten gogora.

720 euroko soldata

Langileen egoerari dagokionez, kontserbena sektore prekarioenetakoa dela nabarmendu zuten. Hain zuzen ere, urtero 1.728 ordu lan egiteagatik, langile askok hilabetean 720 euro irabazten dituztela esan zuten, hots; «Estatu espainoleko hitzarmenak aurrez ikusten duena baino sei ordu gehiago eta Gipuzkoako langileak baino gehiago», kritikatu zuten.

Langileen gehiengoa emakumea dela eta patronalak horretaz «aprobetxatzen» direla gogor salatu zuten. «Badirudi emakumeek ez dutela soldata duin bat jasotzeko eskubiderik emakume izateagatik», nabarmendu zuten.

Patronalen jarrera itxiak sektorea borrokatzera eraman duela aipatu zuten, eta datozen asteetan antolatuko dituzten ekimenen berri ere eman zuten. Alde horretatik, iragarritako lau orduko lanuzteak atzo hasi ziren, eta hilaren 25era arte iraungo dute. Bermeon elkarretaratzea egingo dute, 19.00etan. Ekainaren 9ko greba, berriz, Bilboko karriketan egingo duten manifestazioarekin osatuko dute. Nabarmentzekoa da kontserben sektorean mila langile inguruk lan egiten dutela Bizkaian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Acebes: «Por muy duro que parezca, el proyecto de Zapatero es ya el de ETA»
Euskal Herria
Un debate para definir los «mínimos democráticos»
Jendartea
Los afectados superaban ayer el centenar
Mundua
Serbia asume con resignación su futuro en solitario
Kirolak
«Quiero ganar más txapelas, pero todavía tengo mucho que aprender»
Euskal Herria
El PSOE intenta atraer al PP antes de que Zapatero comparezca en el Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea