Guztien eskubidea, guztien betebeharra
Alcala Mecoko kartzelan preso dagoen Regina Maiztegi bisitatzera zihoazen hiru lehengusuk auto istripu larria izan zuten joan den larunbatean Madrilgo Lozoyuela herritik hurbil. Roberto, Jesus Mari eta Mikel Argarate anaiak euskal preso politikoei ezartzen zaien sakabanaketa politikak orain arte eragin dituen azken biktimak izan dira. Arriskuak astero erre- pikatzen dira: ehunka preso, milaka senide eta lagun, dozenaka auto... Aurten, kartzeletara bisitan joandako senide eta lagunen artean hamaika istripu larri izan dira, eta 24 lagun zauritu dira horietan. Eta, tamalez, seguru asko larunbatekoa ez da azken istripua izango, Estatu espainoleko agintari politikoek sakabanaketa politika oraindik ezin daitekeela desaktibatu defendatzen jarraitzen duten bitartean. Baina sakabanaketa politika, indarrean jarraitzen duten beste errepresio adie- razpenak bezala, lehenago edo geroago, desaktibatu egin beharko dute. Bakea eta normalizazio politikoa nahi baldin badute behintzat, atxiloketak, errepideetako kontrolak, antolatze eskubidearen ukatzeak... hots, giza eskubideen kontrako eraso guztiak bertan behera utzi beharko dituzte. Bakea eta normalizazioa lortzeko guztiek egin behar dute ahalegina, aldi berean guztien eskubide eta guztien betebehar dira-eta. -
Serbia proclama civilizadamente su independencia
Después de que el pasado 21 de mayo la ciudadanía de Montenegro se pronunciara mayoritariamente a favor de su independencia, la república de Serbia que no oculta su dolor por la pérdida de parte de lo que constituyó su territorio y población ha asumido con notable civilidad la decisión de los montenegrinos y montenegrinas. Mientras ambos estados van adaptándose a la nueva realidad, ayer el Parlamento serbio, probablemente haciendo de la necesidad virtud, declaró la independencia de Serbia como ente diferenciado de la federación anterior, aunque heredero legal de la misma. Y no se ha producido ninguna catástrofe en los Balcanes. Unicamente la expresión de la voluntad de la ciudadanía de un país y la asunción internacional de la nueva realidad a la que ha dado lugar la aplicación del derecho de autodeterminación. Todo un ejercicio de democracia civilizada. -
Apirileko arraina eta antxoaren arrantzaldia
Apirileko arraina igaro bada ere, antxoaren arrantzaldian inuzentekeriak izan dira nagusi arrantzaleek eta zientzialariek esanaren kontra, arrantzaldia ireki zutenetik. Emaitzak ezin txarragoak izan zirenez gero, antxoa harrapaketa berriz debekatzeko eskatuko dio Bruselari Madrilgo Gobernuak. Arrantzaleak pozik, arrantzaldia irekitzeko erabakia ez zuela Bruselak bultzatu jakin zuten arte. Bien bitartean, Lapurdiko bolintxeroek, arazoaren mamiari helduko ez zaion bitartean, bere horretan jarraituko dutela nabarmendu dute. Blokeo baten bidez, industria-arrantzari abantailak ema- tea sektorearen etorkizuna kolokan jartzea dela esan dute. Ontziak berriz itsasoratu dira. Ea oraingoan apirileko arraina baino, zerbait hobea harrapatzen duten. -
|