GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Ezbaika 2006-06-06
Joseba Leizeaga - Irudigilea
Zehaztu asmoz

Egiaztapenen» garai hauetan, ETA erakundeak aldeba-karreko su eten iraunkorra aldarrikatu ondoren, nahiko egoera korapilotsuan murgildu garela dirudi. Lehen ETA oztopo zela ziotenak orain beste baldintza batzuk eskatzen hasteak, norabide ezberdinetara zuzendutako alderdi politikoen adierazpenek (mezuen dispertsioa), ados-tasunerako arazoek, proiektu politikoen planteatzeak (Ibarretxe pla-na eta Lizarra-Garazi akordioa berreskuratu nahiak, lurraldetasuna kontuan hartzen ez duten egitasmoekŠ) eta horrelakoek nahasmen handia sortzen dute, niri behintzat egonezina sortzen didate. Horregatik, apaltasun osoz, anabasa hau zehazten ahaleginduko naiz, iruditzen baitzait eragile politiko nagusi batzuk konponbiderako prozesua beraien proiektuen gauzapenarekin nahastu nahian dabiltzala, eta horrela ez dago konponbiderik, konponketaren bat baizik.

Batetik, euskal lurralde osoan fenomeno politiko antidemokratiko berezi berbera aurki dezake- gu, herritar guztioi gure eskubide unibertsalak ukatzen zaizkigula diot. Hau, mendeetan jasandako gatazka historiko-politiko-militarraren ondorioa da. Orain, baina, ez naiz gatazka horretaz arituko, nahiz eta historiaren arrazoia gure alde dugun, eskubide ukapenean baizik.

Bestetik, egungo marko juridiko-politikoak ditugu, espainiarra eta frantziarra. Egungo markoetan sentsibilitate politiko ezberdinak daude, España edo Frantziaren aldekoak eta Euskal Herriaren aldekoak. España edo Frantziaren aldekoak: konstituzionalistak, jakobinoak, autonomistak, erregionalistak, kosoberanistak eta federalistak dira, estatu hauen baitan antolatu nahi dutenak. Euskal Herriaren aldekoak Euskal Herriaren burujabetzaren aldekoak dira, eta independentzia dute helburu.

Marko politiko hauetan, España eta Frantziaren aldekoek haien helburuak proposatu eta gauzatzeko aukera guztiak dituzte, helburu nazionala gauzatua dute, hau ziurtatzen duten joko arauak ere. Halere, helburu federalistek edo helburu errepublikazaleek ez dute lekurik, proposa daitezke, baina ezin dira gauzatu. Euskal Herriaren independentziak ere ez du lekurik joko arau hauetan, proposa daiteke, baina, ezin da gauzatu, ukatua da. Baldintza berdinak izanik aukerak ez dira berdinak. Nola daiteke, pentsatzen utzi eta egitea ukatzea? Hona hemen gatazkaren gakoa, gatazka historikoaren oinarria Euskal Herriaren nahia eta ezina, ukapena. Gero, 1. eta 2. mailako herritarrez hitz egiten dute inolako lotsarik gabe, guri beraiek dutena ukatzen diguten horiek. Nire ustez, arazo hau Españak eta Frantziak beren baitan dute, espainiarren gehiengoak monarkia goraipatzen duten bitartean, errepublikazaleek beren asmoak teorian bai, baina ezin dituzte praktikara eraman. Zer da, ordea, teoria praktika aukerarik gabe? Nork nahi du?

Azaldutakoagatik, ezinbestekoa iruditzen zait gako hau askatzeko behar den konponbiderako prozesu politikoa Euskal Herriaren lurralde osokoa izatea, alegia, mahai BAT. Zer ezberdintasun dute bada Atarratzeko, Barakaldoko edo Kastejoneko herritarrek eskubideen ukazio mailan? Mahai honetan, nire uste apalean, Euskal Herri osoan dauden sentsibilitate politiko guztien Euskal Herri osoan gauzatzeko aukera ziurtatu behar da. Euskal Herrian dauden sentsibilitate politiko guztiek beren helburuak gauzatu ahal izateko eskubidea Euskal Herri osoan. Hau jasoko duen akordio zabala, akordioa, adostasuna, gehiengorik ez. Akordio hau Euskal Herri osoan bozkatu eta babes zabala eman. Ondoren zabalduko liratekeen garaietan, egitasmo ezberdinen arteko borroka politikoan has gintezke, guztientzako aukera berdintasunarekin. Autonomiarako, kosoberaniarako, federalismorako edo independentziarako bidea zabalik, eta hobekien egiten duenak irabaz dezala, berriz diot, guztiak baldintza berdinekin, aukera berdinekin.

Beste guztia sasia iruditzen zait, lainoa, bidetik okertzea, zarata, intoxikazioaŠ Orain konstituzioen mugez, plan partzialez eta oro har proiek- tu politikoetan indarrak jartzeak lekuz kanpo egon beharko luke, horien baitan ezinezkoa baita akordio bat erdiestea. Orain, gutxieneko joko arauak adostu behar ditugu, guztiok aukera berdintasunean jolastu ahal izateko, bestela arazoak izaten jarraituko dugu, gatazka.

Azkenik, militarki guda irabaztea lortu ez duten horiek garaileak eta garaituak eskatuz ari dira, inoiz lortu ez dutena baldintza gisa ezarri nahirik. Hobe begiratu nahiko balute, guzti- ok irabaziko dugula ohartuko ziren. Batzuek, egungo egoera egonkortzea eta onarpena irabazi dezakete, besteok, egungo egoera aldatu ahal izatea irabaz dezakegu. Hori bai, gehiengoak erabaki dezala, inori deus ezarri gabe. Inposaketaren bidetik ez baita inposaketan oinarritutako gatazka baterako konponbide onargarria lortuko, ez baitu gatazka konpontzen. Eta nork galtzen du? -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Acebes: «Por muy duro que parezca, el proyecto de Zapatero es ya el de ETA»
Euskal Herria
Un debate para definir los «mínimos democráticos»
Jendartea
Los afectados superaban ayer el centenar
Mundua
Serbia asume con resignación su futuro en solitario
Kirolak
«Quiero ganar más txapelas, pero todavía tengo mucho que aprender»
Euskal Herria
El PSOE intenta atraer al PP antes de que Zapatero comparezca en el Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea