GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-06-06
Hezkuntza eredu eskuindarra

Koldo Nuñez Beteluk, Elgoibarko IMHko zuzendariak, «Formar ingenieros: dedicarse a lo im- portante» iritzi-artikulua argitaratu zuen egunkari honetan ekainaren 6an. Hezkuntza arduradunen artean ohikoa ez izanagatik, pentsatzen duena zintzotasunez esatea benetan eskertzekoa da. Zo- ritxarrez, Euskal Herriko ikastetxeetako arduradun gehienek pentsaera eta jokaera eskuindarra dute, eta eguneroko kudeaketan argi eta garbi islatzen da. Hori bai, praktika eskuindarra diskurtso sasiaurrerakoiez ezkutatzen saiatzen dira.

PNV eta UPNk Euskal Herrirako gizarte-eredu eskuindarra daukate. Gizartearen arlo guztietan Lisboako estrategia neoliberala martxan jarri nahi dute, eta bide horretan, nola ez, hezkuntzak ezinbesteko papera jokatzen du. Koldo Nuñezen artikuluan gehien erabiltzen den hitza «lehia» izatea oso adierazgarria da. Egia esateko, aipatutako artikuluak Confebaskek prestatutako prentsa-oharra dirudi. Lehiatu behar dugula etengabe errepikatzen digute, eta txikitatik euskal gazteei hori txertatu nahi diete buruan, telebistaren edo hezkuntzaren bitartez. Javier Retegik, Eusko Ikaskuntzako lehendakari eta Baskongadetako gobernuaren industria sailburu-ohiak, egunkari honetan idatzitako artikuluan (GARA, 2006-5-27) lehiakortasunean oinarritutako planteamen- du berdinak egiten ziren. Dudarik gabe, eskuindarrentzat «lankidetza» eta «elkartasuna» bezalako hitzak ez dira existitzen.

Neoliberalismoak ezarri nahi duen ikuspegi ekonomizista hutsak berez handia ez den ingeniarien alde humanistikoa erabat desagerrarazi nahi du. Bide honetan, Lisboako estrategiaren baitan kokatutako Bolognako prozesua beste urrats bat besterik ez da. Horrela, ingeniaritzako ikasleei funtzioak maximizatu eta minimizatzen irakatsi nahi diete, horrek dakartzan ondorioak aztertu gabe. Baina, etekinak maximizatzeak, beste gauza batzuen artean, ingurumena eta langileen lan-baldintzak izorratzea dakar kasu gehienetan. Hala ere, euro gutxi batzuen truke edozer egiteko prest dauden ingeniariak prestatu nahi dituzte. Azken finean, eskrupulurik gabeko ingeniarientzat edozein proiektu ona da: Lemoiz, Boroa, AHT, errauste-plantak, «Supersur», Itoitz... Ez dakit IMHtik ateratzen diren ingeniariak nolakoak diren, baina kezkatzeko moduko gaia da. Zein motatako ingeniariak behar ditugu Euskal Herrian? Sakon hausnartu beharko genukeela uste dut.

Jose Miguel Campillo - Durango


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Acebes: «Por muy duro que parezca, el proyecto de Zapatero es ya el de ETA»
Euskal Herria
Un debate para definir los «mínimos democráticos»
Jendartea
Los afectados superaban ayer el centenar
Mundua
Serbia asume con resignación su futuro en solitario
Kirolak
«Quiero ganar más txapelas, pero todavía tengo mucho que aprender»
Euskal Herria
El PSOE intenta atraer al PP antes de que Zapatero comparezca en el Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea